Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Martxoak 7

2022ko martxoak 7ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko MARTXOAK 7– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, martxoak 7–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Izapidetzen jarraitzea Nafarroako Foru Komunitatean etxebizitza babestu eta ordainerrazen parke bat sustatzeko Foru Lege proposamena, Osoko Bilkurak 2022ko martxoaren 3an aintzat hartua.

 

INTERPELAZIOAK:

- Interpelazioa, gazteentzako etxebizitzen alorreko politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Europako Batzordearen idazkia, aipagai duena harako mozioa, zeinaren bidez gobernu desberdinak premiatzen baitira dei egin dezaten Kolonbiako gatazka behin betiko amaitzeko akordioaren alderdi guztiak oso-osorik aplikatzera.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak premiatzen du ez energia nuklearra ez gasa ez daitezen har energia berde bezala. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da jardun iraunkorreko programa bat landu dezan, Foru Komunitateko ospitale publikoetan kultur ekintzak egitekoa, ongizate emozionalarentzat neurri onuragarriak diren aldetik. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, informazioa eman dezan titulartasun pribatuko ondare-ondasunak zaharberritu eta kontserbatzeko ekintzei buruz eta Eskubide Kulturalei buruzko Legea irisgarritasunari dagokionez betetzearen nondik norakoei buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, “Kulturako lanbideei buruzko diagnostikoa” izeneko txostena aurkez dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Gastu-baimenerako eskaera, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligaren ordezkaritza batekin lan-bilkura egitekoa, ordezkaritza horrek informa dezan Arma Nuklearrak Debekatzeko Itunari eta itunarekiko atxikimenduaren bidez bakearen aldeko lidergo bat Espainiatik gauzatzeko aukerari buruz. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- NUPen Tuterako Campuseko instalazioetara. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Galdera erretiratzea, bakarrik dauden bi adingaberen egoera konpondu eta gazte mailako futbolean lehiatu ahal izan daitezen Nafarroako Kirolaren Institutuak esku hartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Patronalak Nafarroako Esku-hartze Sozialeko I. Hitzarmena aurkaratzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Inflazioak langile-familietan dituen efektuak samurtzeko neurriei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Toki-entitateetan klima-aldaketarekiko zaurgarritasunari buruzko diagnostikoak egitearen gainekoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Argindarra sortu, banatu eta merkaturatzearen alorrean sartzeko enpresa-entitate publiko bat eratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingoaren lanaldi, ordutegi eta ordainsarien erregelamenduzko garapenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Euskararen II. Plan Estrategikoaren zirriborroari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Euriteengatik trafiko-mozketarik gerta ez dadin aurreikusten diren ekintzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntza biziberritzeko planaren berri emateko kanpainari buruzkoa (Oinarrizkoaren Erronka). Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Iruñeko Udalaren gizarte-zerbitzuen zentroari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Errusiak Ukraina inbaditu duela-eta eratu den departamentuarteko taldeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Ukrainako gerrak Nafarroan izanen dituen ondorio ekonomikoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Nafarroan energia-komunitateak garatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Azienda-instalazioak direla-eta dauden distantzia-mugapenei eta buru-kopuruei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan jaioberrien baheketa areagoturako eskubidea arautzen duen ekainaren 18ko 10/2021 Foru Legearen urraketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Iruñeko espetxean medikuntzako eta erizaintzako profesional zehatzek duten zerbitzu-ordutegiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Iruñeko espetxeko osasungintza-arretara psikiatra batek, psikologo batek eta osasun mentalean espezialista den erizain batek osaturiko talde bat gehitzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Iruñeko espetxeko presoei ematen zaien osasungintza-arretan eginiko hobekuntzei eta eginak izatekoak direnei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Sendagile erretiratuen kontratazioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Bularreko eta koloneko minbizien baheketa-programetan izandako atzerapenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialaren patioan eginiko pintadei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren zenbait telefonotan deiei ez erantzun izanari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Eutanasia arautzen duen maiatzaren 24ko 3/2021 Lege Organikoak aipatzen duen kontzientzia-eragozleen erregistroa eratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Kontuen Ganberaren jardueren oroitidazkia eta kontu orokorra, 2021eko ekitaldikoak.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin. Navarra Suma, PSN, Geroa bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du martxoaren 8an eginen den Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunarekin, eta herritar guztiei dei egiten die egun hori dela-eta antolatzen diren ospakizun eta aldarrikatze-ekitaldietan parte har dezaten.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten du emakumeen eskubideak zainduko dituzten politikak eta gizon eta emakumeen arteko egiazko berdintasun eraginkorra sustatzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du tokiko politiken garrantzia zaintzei buruzko ikuspegi-aldaketa sustatzeko eta hala aurrera egiteko gizon eta emakumeen arteko berdintasunean.

 

4. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa agertzen du bizitzaren jasangarritasuna ahalbidetzen duten eta nagusiki emakumeek egiten dituzten zaintza-lanei ikusgarritasuna eta balioa emateko eta lanaren sexu-banaketa indartzen duten rol eta estereotipoetan eragiteko.

 

5.  Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatzen dituela adierazpen negazionistak eta emakumeen eskubide-aurrerabidearen aurkakoak.

 

6.  Nafarroako Parlamentuak aitortzen ditu mugimendu feministak berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko borrokan eginiko ekarpenak.