Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Azaroak 25

2022ko Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldi-programa prestatu du Parlamentuak

Ate irekien jardunaldiak, Nafarroako Jarduera Ekonomikoko Lehen Sektoreari Parlamentuaren Domina emateko ekitaldia eta egungo eraikinaren inaugurazioaren 20. Urteurrena ospatzeko Orfeoiaren kontzerta, beste jarduera batzuen artean

Nafarroako Parlamentuak egitaraua antolatu du datorren abenduaren 3an Nafarroaren Eguna dela eta. Abenduaren 2an eta 3an Nafarroako armarridun ikur-oihala paratuko da Ganberaren egoitzaren fatxadan, eta abenduaren 3ko iluntzean, larunbatarekin, Legegilearen egoitza gorriz argiztatuko da.

 

Nafarroako Parlamentuaren Domina Nafarroako Jarduera Ekonomikoko Lehen Sektorearentzat

 

Nafarroaren Egunaren inguruan antolatutako ekitaldiei dagokienez, abenduaren 2an, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Jarduera Ekonomikoko Lehen Sektoreari Domina emateko ekitaldia ospatuko da. Sariaren helburua Lehen Sektorean lan egiten duten pertsona guztiak aintzatestea eta hauei eskerrak ematea da, “beren lanaren eta jardun onaren bidez gure erkidegoa kalitatezko ekoizpenaren erreferente bihurtu dutelako”. Hilaren 24an Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onartutako adierazpen instituzionala irakurriko da, eta Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak eta sektorearen ordezkari batek hitz egingo dute. Osoko Bilkuren aretoan izango da, 11:00etan.

 

Arratsaldean (19:00, atalondoan) Iruñeko Orfeoiak kontzertua eskainiko du, Parlamentuaren egungo eraikinaren inaugurazioaren 20. urteurrena ospatzeko.

 

Atea irekien jardunaldiak

 

Azaroaren 28an, 29an, eta abenduaren 1 eta 2an Nafarroako Parlamentuak herritarrei ateak irekiko dizkie berriz ere.

 

Nafarroako Legebiltzarraren egoitza ezagutzeko aukera izanen dute bertaratzen diren herritarrek, Osoko Bilkuren aretoa, Batzordeetarako aretoak, Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren aretoa, Ataria eta Erakunde aretoa.

 

Parlamentu jarduera non gauzatzen den ikusi ahal izango dute bisitariek, legeak non onesten diren eta Nafarroako Gobernuaren kontrola nondik egiten den. Azken finean, Legebiltzar nafarraren eginkizunei buruzko informazio eta azalpenak jasoko dituzte, bere antolakuntza eta funtzionamenduari buruz. Nafarroako Parlamentuaren bilduma artistikoa ere ezagutzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek.

 

Bisitak hauek izango dira: azaroaren 28an 17:30ean, azaroaren 29an 11:30ean, 12:30ean (euskaraz), 17:30ean eta 18:30ean, abenduaren 1ean 17:30ean eta abenduaren 2an 17:30ean. Bisita egiteko eskaera doakoa da eta 948 209 209 telefonoaren bidez eginen da, 8:00etatik 17:30era astelehenetik ostegunera eta 8:00etatik 15:00etara ostiraletan