Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Otsailak 21

2022ko otsailaren 21eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko OTSAILAK 21– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 21–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea ezartzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea aldatzen duena. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako erlijio irakasleen lanpostuak mantentzea bermatzen da. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Enplegu plana onesteko jarduketei buruzko interpelazioa erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Klima-aldaketari aurre egiteko Nafarroako etorkizuneko energia ereduari neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Lurralde Estrategiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- 3 urteko Haur Hezkuntzaren esparruko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da eremu publikotik amiantoa kentzeko protokoloa presta dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da banku-entitateen bezeroendako arreta presentzialerako gutxieneko zerbitzuak arautu ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da administrazio publikoan enpleguaren banaketa sustatzeko foru dekretu bat argitara dezan.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernua premia dezala Larrialdietako eta Estualdietako Medikuntzaren espezialitate berria sortzera. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Nafarroako 8.000tik 20.000ra bitarteko biztanleko udaletan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzko txostenaren ondorioak azal ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, Nafarroako Merkataritza Ganberak bultzatutako “Toda Energía” komunitate energetikoa balora dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Medikuen Sindikatuak bere iritzia eman dezan Nafarroako medikuen egoerari buruz. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren ordezkariekin. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Sasoia, Pentsionistak Martxan eta Oneka elkarteen ordezkariek pentsioen erreforma balora dezaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- LAB eta ELA sindikatuen ordezkariek informa dezaten Nafarroako Enplegu Zentro Berezietako langileen lan baldintzei buruz eta horiengan eragina duten dirulaguntza publikoei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Arga ibaiko ertzetara, Funesen, eta Ebro ibaikoetara, Milagron, ezagutzera emateko uholdeak jasateko arriskuak murrizteari begirako estrategia eta egindako lanak. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Ingurumen txosten aurkakoa duten energia berriztagarrien azpiegitura proiektuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- 0tik 3 urtera bitarteko ikastetxeetako tarifak murrizteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- 29/2021 Errege Lege-dekretuak elektrizitatearen prezioari dagokionez biltzen dituen neurrien eraginkortasunari eta efizientziari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- I+G 2022-2025 proiektu estrategikoak egiteko laguntzen deialdien bidez ezarritako erronkei erantzuteko helburu eta xedeei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Justiziaren digitalizazioaren arloan abiarazten ari diren neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magdaleno Alegría andreak aurkeztu du.

- Mina Muga ustiategiari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Berdintasun Planaren atzerapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Osasun arloko oinarrizko araudia eguneratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Honako mozio hau betetzeari buruzkoa: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 15/2005 Foru Legea alda dezan, Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legean ezarritakora egokitzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeko obran 1/2021Agindu Zirkularra ez betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren kargu-uzteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako industria proiektuak Europako funtsekin finantzatzea bermatze aldera Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak hartutako ekintzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Europako funtsetatik Nafarroako AHTrako 145.000.000 euro iristeko aurrekontuaren eta egutegiaren plangintza bat izateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Toki entitateak 2022an finantzatzeko Transferentzia Arrunten Funtsari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuak Nafarroako eskola-sistemako ikasleen eskolaldia arautzeko duen planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

Osasun Departamentuak osasunaren arloko profesionalen aurkako erasoak ekiditeko aurreikusten dituen neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

Etxabakoitz, Sanduzelai, Milagrosa, Txantrea, Lezkairu eta Buztintxurin etxebizitza babestuak eraikitzeko Iruñeko Udalarekiko hitzarmenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

Bakarrik dauden bi adingaberen egoera konpondu eta gazte mailako futbolean lehiatu ahal izan daitezen Nafarroako Kirolaren Institutuak esku-hartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. 

 

GALDERA IDATZIAK:

- Erretiratzea Erorien eraikina urbanizatzeko Iruñeko Udalak aurkeztutako proiektuari buruzko galdera. Geroa Bai talde parlamentarioko Uxue Barkos Berruezo andreak aurkeztu du.

- Oltza Zendean eta Ollaranen zuntz optikoa hedatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- “Girando por Navarra/Bira Nafarroan Barna” programari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Abenduan eta urtarrilean izandako uholde larriek eragindako kalteengatik nekazariei eman beharreko kalteordainei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Orkestra Sinfonikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Administrazioan telelana arautzeko foru dekretuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021eko "publizitate instituzionala" partidaren betetzeari buruzko informazioa.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko abenduan egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasun-txostena, eta erabaki dute Nafarroako Gobernuari igortzea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko urtarrilean egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako 8.000tik 20.000ra bitarteko biztanleko udaletan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzko fiskalizazio-txostena, eta erabaki dute hura argitaratzea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren 2022rako fiskalizazio-programan sartzea Nafarroak Foru Komunitateko Administrazioak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana ezartzeko hartutako neurriei buruzko txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute eskatzea fiskalizazio-txostena egin dadin Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak TRACASA INSTRUMENTAL SLri 2021ean egindako enkarguei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Foru Araubideko Batzordearen 2022ko otsailaren 16ko Erabakia, zeinak Patxi Vera Donazar aldarrikatzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa izateko hautagai.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak erabaki du Foru Hobekuntzaren 40. urteurrena ospatzeko jardunaldiak egitea, Foru Hobekuntza 40 urte geroago: historia, balantzea eta aldaketarako proposamenak izenburuarekin, eta halaber jardunaldien zuzendaritza eta antolaketa kontratatzekoa, Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle Roldán Jimeno Arangurenen artean. Martxoaren 4an eta 18an izanen dira, goizeko eta arratsaldeko ordutegiarekin, erabilera anitzeko aretoan.

- Mahaiak onetsi du Ikasleen Osoko Bilkura egiteko proposamena, "Aldeas Infantiles" elkarteak antolatuta. Martxoaren 22an izanen da, 11:00etan, osoko bilkuren aretoan.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuak 22. Korrikako kilometro bat erosteari buruzko proposamena. Navarra Sumako bi ordezkariek aurkako botoa eman dute.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du bat datorrela kirolean sexu- eta identitate-orientazioarengatik eta genero-adierazpenarengatik diskriminazioa egotearen aurkako borrokarekin.  PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du bat datorrela kirolean sexu- eta identitate-orientazioarengatik eta genero-adierazpenarengatik diskriminazioa egotearen aurkako borrokarekin.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere borondatea agertzen du araudiak ezartzen jarraitzearen aldekoa, kirolaren arloko profesional guztien inplikazioarekin: entrenatzaileak, irakasleak, zuzendaritzako kideak; denek beharrezko prestakuntza izan dezaten jokabide intolerante oro aurreikusi eta apaldu ahal izateko.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak sentsibilizazioko neurri guztiak babestuko ditu kirol inguruetan, klubetan, publikoaren artean, eta abar, aipatu xedearekin ezartzen direnak , pertsona guztiak errespetatzera bideratutako ekintzak indartzeko, edozein dela ere haien sexu-orientazioa edo genero-nortasuna.