2022ko urriaren 10eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko URRIAK 10– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 10, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Nafarroako Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. Arrunta.
INTERPELAZIOAK:
- Nafarroako errepide plana finantzatzeko Nafarroako Gobernuak darabilen politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatzen dira bularreko minbizi metastasikoaren arreta hobetu dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da euskararen eskakizuna derrigorrezkoa izan dadin Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantilla organikoan dauden logopeda lanpostuetako batean, gutxienez ere. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, hiri artea adierazpen mota gisa aitortzen da, ondare eta arte arloko balioa sortzeaz gain, hiriak eta bizigune txikiak dinamizatzen dituena. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, informazioa eman dezan NICDOko administrazio kontseiluak Nafarroako Zirkuituaren salerosketarako kontratua formalizatzeko hautagaitzaren gainean hartutako erabakiari buruz.. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, Los Arcosko zirkuituaren salmentari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du. Presakoa.
- Kontuen Ganberako lehendakariarena, “Etxeko eta merkataritzako hondakinak. Nola hobetu administrazioen arteko koordinazioa kudeaketa eraginkorrago eta efizienteagorako” txostena aurkez dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, bere iritzia eman dezan, dagoen ukipena eta Nafarroako Gobernuaren jarrera, honako proiektu honen gainean: Errege Dekretua, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onetsitako Jabari Hidrauliko Publikoaren Erregelamendua eta uztailaren 29ko 972/1988 Errege Dekretuak onetsitako Uren Administrazio Publikoaren Erregelamendua aldatzen dituena. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoaren ordezkariekin, beren erreibindikazioak aurkez ditzaten, Espainian kanabis medizinalak 7 gaitzetarako izan dezakeen aurrerabideari eta Nafarroako osasungintzan ezartzeko aukerari buruz. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Animaliez lagundutako esku-hartzerako Biak Bat elkartearen ordezkariekin, informazioa eman dezaten erabilera anitzeko baliabideen gune bat sortzeari buruz, animaliekin eta naturarekin lotuak, pertsonen autonomia sustatzeko Sakanan eta Nafarroan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute
- Nafarroako Banden Federazioaren ordezkariekin, azaldu dezaten musika bandek pandemiaren ondoren duten egoera eta Nafarroako kulturan agertzea erreibindika dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak, Geroa Bai talde parlamentarioak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Aralarko San Miguel santutegira, monasterioko aretoak eta azken urteotan egindako moldaketak eta zaharberritzeak ikustera eta, halaber, Europako Sareak San Miguel ibilbideak aitortzeko eskaria babesten duen proiektua ezagutzera. San Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Cop26 konferentziaren emaitzei buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Barne Ministerioaren 2021eko Gorroto-delituen bilakaerari buruzko txostenari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Silenciosos Falces enpresan enplegua mantentzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Lizarrako Ospitalean Hemodialisi Unitate bat ezartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Kutxaren ondaretik “galdutako” 157 artelan berreskuratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura eta Kiroleko kontseilaria.
- Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko ZIUko zerbitzuburu eta Nafarroako ZIU guztien koordinatzaile denak dimisioa aurkezteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- PAI programa Nafarroako hezkuntza sistemako hizkuntza eredu bihurtzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Mendekotasun egoeran dauden pertsonendako zerbitzuak kreditatzearen arloko erabaki bat, Nafarroako eskumen esklusiboetan sartzen dena, hartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Foru Legea, ordutegien, lanaldien eta ordainsarien erregelamenduari dagokionez, betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako industriaren sektorean inbertsioa eta enplegua gaur egungo mailan mantentzeko neurri politikoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
- “Bestelako turismo bat” kanpainari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Funtzionarioei soldata igotzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.
- Eskolaz kanpoko jarduerak ez erabiltzea erabakitzen duten familiei jantokirako dirulaguntza kentzeko erabakiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Sesmako “Egako 3” ureztapeneko presio-probari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Jurramendiko Mankomunitateko ura Sesmako “Egako 3” ureztapeneko presio-probetarako erabiltzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Kasedan herri-lurrak modu ezkutuan pribatizatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- 65 urtetik goitiko fakultatiboek betetzen dituzten burutzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Helikoptero medikalizatua mobilizatzearen inguruan egindako aldaketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Desgaitasunari buruzko 2019tik 2025era bitarteko Planeko Osasun Mentalerako Departamentuarteko Azpibatzordeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Desgaitasunari buruzko 2019tik 2025era bitarteko Planeko zuzendaritzako edo aholkularitzako kontseiluari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Desgaitasunari buruzko 2019tik 2025era bitarteko Planeko Departamentuarteko batzorde paritarioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Sodena, Albyn eta CENen arteko akordioaren esparruan Kontsumo Zerbitzuak erositako 2.000 maskara kirurgikoen banaketari era erabilerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Sodena, CEN eta Albynen arteko hitzarmenean soberan gelditutako maskarei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Sodena, CEN eta Albyn Medicalen arteko hitzarmenean, diru publikoz finantzaturik, soberan gelditu eta bi enpresa pribatutan biltegiratuta dauden maskarei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Sodena, Albyn eta CENen arteko akordioaren esparruan Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak erositako FFP2 motako 1.000 maskaren banaketari era erabilerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2022ko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2022ko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Administrazioarekiko Auzien Salaren 76/2022 autoa, PACMA, PARTIDO ANIMALISTAk Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko ekainaren 13ko 18/2022 foru Legearen aurka ezarritako 277/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. Errekurtsoa ez onartzea.
- Nafarroako Parlamentuaren 2023ko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua. Hurrengo asterako utzi da.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuko atalondoan El ABC que salva vidas. Diez años de la Asociación erakusketa jartzeko proposamena. Inaugurazioa urriaren 14an izanen da, ostiralez, 12:00etan.
- Mahaiak onetsi egin du Parlamentu-zuzenbideko ikasketetako XXI. Hitzaldi-sorta egitea: “Autonomia-erkidegoko hauteskundeak: hauteskunde-sistemak, kanpainak eta bermeak”. Ekitaldia heldu den ostiralean –hilak 21– izanen da, 10:00etatik 13:00etara.
- Mahaiak onetsi egin du Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela-eta Legebiltzarraren egoitza 2022ko urriaren 26an argiztatzeko proposamena.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Bularreko Minbizi Metastasikoaren Munduko Eguna ospatzearekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Bularreko Minbizi Metastasikoaren Munduko Egunaren ospakizunarekin. Aurten, “Ikerketa gehiago bizitza gehiago izateko” izango da egunaren goiburua.
2.- Nafarroako Parlamentuak datorren osteguneko –urriak 13– Osoko Bilkuran irakurriko du adierazpen instituzionala, eta azalpenezko bideo labur bat emango dute atalondoan.
3.- Nafarroako Parlamentuak bularreko minbizi metastasikoa duten pertsonekiko elkartasuna adierazten duten kolorez argiztatuko du eraikinaren fatxada urriaren 13an.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko Egun Nazionala ospatzearekin. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du, lehen aldiz, Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko Egun Nazionala ospatzearekin; Ministroen Kontseiluak urriaren 9an ezarri du eguna.
2.- Pertsona guztien eskubideen, berdintasunaren eta gizarteratzearen alde lan egiten duten gizarte entitateek egiten duten lan handia aitortu nahi du Nafarroako Parlamentuak.
3.- Nafarroako Parlamentuak eskerrak ematen dizkie gizarte entitate guztiei, egiten duten ahaleginagatik eta lanagatik, behar-beharrezko eragileak baitira gizarte bidezkoago baterantz aurrerapausoak emateko, eta, azken batean, Nafarroako eta Espainiako gizartearen kalitate demokratikoa areagotzeko.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak eta toki entitateek indarrak batzen dituzten landa eremuetan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak eta toki entitateek indarrak batzen dituzte landa eremuetan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko. Helburu hori lortzeko, aurrerapausoak eman behar dira emakumeen ahalduntzean, eta presentzia eta parte hartze aktibo handiagoa izan behar dute bizitzako esparru guztietan. Landa eremuko emakumeak ikusgarri egiteko eta aitortzeko konpromisoa hartuta dugunez, bat egiten dugu emakumeen elkarteek egiten duten lanarekin eta haien aldarrikapenekin.
2.- Nafarroako Parlamentuak ekarpen positiboak egiten jarraitzen du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz aurrerapausoak emateko bizitzako esparru guztietan Nafarroako lurralde osoko udalerri ugari eta askotarikoetan, jakitun baita horrek onura handiak dakartzala.
3.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin eta egun horrekin lotuta Nafarroa osoan egingo diren jarduerekin.