Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urriak 3

2022ko urriaren 3ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko URRIAK 3– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 3, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren aldeko iritzia, Nafarroan etxebizitza-arloko jarduketa babesgarriei aplikatzekoak zaizkien moduluak 2023rako zehazten dituen Foru-lege proposamenaren gainekoa.

 

INTERPELAZIOAK:

- Memoria demokratikoaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Eskaria, mozio hau batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Lan Osasunaren Kontseiluan negozia eta adostu ditzan lan-istripuen aurkako neurri berriak eta ekintza osagarriak. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ibilbide osasungarriak sor ditzan hiriguneetan, aldirietan eta landaguneetan. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da konpromiso publikoa har dezan Nafarroako ekintza eta esku-hartze sozialeko hitzarmen sektorialetik eratorritako aurrekontu-partidak finantzatzen segitzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da energiako enpresa publiko bat eratzea susta dezan. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklara dezan Magnesitas Navarraren ustiapen proiektua, Artesiaga aldean. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatzen dira izapideak amaitu ditzaten Genero-indarkeriaren aurkako Estatu Itunari dagozkion funtsen ordainketa desblokeatze aldera. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatzen dira beren zerbitzuetan arreta presentzialaren maila pandemiaren aurreko mailetara igo dadin urte hau amaitu aurretik. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua, udalak eta alderdi politikoak premiatzen dira lan egin dezaten lortze aldera herri-festak eta herrietako jaiak anitzak eta integratzaileak izatea, bandalismo politikorik eta gorrotorik gabeak. Navarra Suma talde parlamentarioko jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, Burlatako artxiboaren gaurko egoera azal dezan, uholdeek kalte larria eragin baitzioten, bai eta artxiboa lehengoratzeko Departamentuak prozesuan egin dituen jarduketak eta etorkizunera begira proposatzen dituenak ere. Geroa bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- AMUDISNA-Desgaitasuna duten Nafarroako Emakumeen Elkartearen ordezkariekin, egiten duten lana eta laguntzarako egon daitezkeen bideak azaldu ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- La Pamplonesa musika bandaren ordezkariekin, erakundearen egoera eta etorkizunerako proiektuak azaldu ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- UEMA-Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ordezkariekin, udalerri euskaldunetan izaten den ikus-entzunezko baliabideen kontsumoari buruz prestatu duten txostenaren ondorioak aurkez ditzaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute

- Leitzako Arkiskil futbol zelaira, instalazioen egoera bertan ezagutzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Iruñeko San Frantzisko ikastetxe publikora, bertako HLHIPeko eskola kontseiluaren ordezkariek beren eskaerak aurkez ditzaten, eraikinaren egoera eta gabeziak direla-eta. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Ekai Longidako Aserradero auzora, egungo egoera baloratzeko hura mantendu eta balioan jartzeko plan bat sustatzeari begira. Nafarroako Alderdi Sozialistako Carlos Mena Blasco jaunak, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak jasotzat eman du talde parlamentarioen ordezkariak izendatzea Osasunari buruzko Foru Lege berri baterako oinarriak adostu eta finkatuko dituen Osasuneko Batzorde Berezirako. Batzordea honako hauek osatuko dute: Cristina Ibarrola (titularra), Ángel Ansa (ordezkoa), Navarra Sumakoak; Patricia Fanlo (t), Nuria Medina (o), PSNkoak; Ana Ansa (t), Isabel Aranburu (o), de Geroa Baikoak; Txomin González (t), Bakartxo Ruiz (o), EH Bildukoak; Mikel Buil, Ainhoa Aznárez (o), Podemos-Ahal Dugukoak; eta Marisa de Simón, I-Ekoa. Batzordea eratzeko bilkura urriaren 14an izanen da, 10:30ean.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Legegintzaldi honetan pertsonei eta enpresei laguntzeko abiarazi diren neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Indarrean dagoen Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legean bildutako hainbat erregelamendu ez onesteagatik Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren jarduterik-ezaren aurka ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- 2021eko urriaren 1ean sinatutako lankidetza-protokolo orokorrean bi aldeek hartutako konpromisoak betetzeari begira Aragoiko Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko lankidetza-hitzarmena argitaratu gabe egoteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Gazteentzako kultur bonoa eskatzen duten nafarrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Egoera epidemiologiko berrirako aldaketak azaltzeko osasun etxeetako zuzendaritza taldeekin egindako bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Minbiziaren susmo sendoaren zirkuitu azkarrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Itxarote-zerrenden gaineko Parlamentuko agerraldian emandako informazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Laguntza integratzeko talde teknikoen bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Parlamentuko agerraldian egindako baieztapen bati buruzkoa, zeinaren arabera 2010ean eta 2014an aukera baitzen prestakuntza zuten eta lanerako prest  zeuden profesionalak kontratatzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren 2020-2023 aldirako plan estrategikoaren jarraipenerako organoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- New Yorkeko Klimaren Astean lortu diren lankidetza-hitzarmenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

 - Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena, gai honi buruzkoa:  “Etxeko eta merkataritzako hondakinak. Nola hobetu administrazioen arteko koordinazioa kudeaketa eraginkorrago eta efizienteagorako”.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute ondoko proposamenaren gaineko txostena: Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmen baterako proposamena, Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Itunaren betetzea ebaluatzeko lanabes metodologiko bat egitekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio-kontrakotasuneko 315-2020 errekurtsoa, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aldatzeko Foru Legearen artikulua bakarraren bigarren eta hirurogeita bosgarren atalen aurkakoa.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren atalondoan Las Poderosas emakume-taldearekin 2022ko urriaren 18an emanaldi artistiko bat egitea.

- Mahaiak onetsi egin du Dislexiaren Nazioarteko Eguna dela-eta Legebiltzarraren egoitza 2022ko urriaren 8an argiztatzeko proposamena.

- Mahaiak onetsi egin du Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak antolatzen duen Txirotasunaren eta Desberdinkeriaren Aurkako Jardunaldia Nafarroako Parlamentuan egiteko proposamena. Ekitaldia heldu den asteazkenean –hilak 5– izanen da, 16:30etik 20:30era.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren 2023rako aurrekontuaren aurreproiektua.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere egiten baitu Nafarroako Gobernuaren konpromisoa, Nafarroako Siemens Gamesako azken lanpostua ere aldeztekoaNavarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Foru Gobernuaren konpromisoa, Nafarroako Siemens Gamesako azken lanpostua ere aldeztekoa, pasa den irailaren 29an Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Siemens-Gamesako kontseilari delegatuari adierazi zion moduan.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak berriro eskatzen dio Europako Batzordeari enkante-sistema aldatu eta tokiko edukia indartu dezan energia berriztagarrien arloan, beste merkatu batzuetan dauden zerga-mugak eta beste babes-neurri batzuk ezarrita.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Estatuko Gobernua premiatzen du Europako Batzordeari enkante-sistema aldatu eta babes-neurriak ezartzeko energia berriztagarrien industriaren arloan”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aurten ere bat egiten baitu “Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna”rekin eta bere konpromisoa adierazten baitu adineko pertsonen zerbitzurako politika publikoekinNavarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak aurten ere bat egiten du aldarrikapen egun honekin eta bere konpromisoa adierazten du adineko pertsonen zerbitzurako politika publikoekin.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela politika publikoetan aurrera egitea zahartze aktiboa sustatzera bideratutako ikuspuntu batetik, adineko pertsonen parte-hartzea sustatuta, etapa desberdinetan, alor guztietan: gizartean, kultur arloan, ekonomikoan, politikoan...

 

3.- Nafarroako Parlamentuak uste du ezinbestekoa dela adineko pertsonen ikuspegia eta esperientzia aintzat hartzea gizarte osoarentzako balio gisa, guztion aberastasunerako aktibo gisa. Hala, beharrezkoa da populazio horren parte-hartzea politika publiko guztien osotasunean, eta horiek, halaber, belaunaldiarteko ikuspegi batetik aztertu beharko dira.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela Adineko Pertsonen Giza Eskubideei buruzko Konbentzio bat eta Nazioarteko Esparru bat sustatzea; izan ere, giza eskubideei buruzko nazioarteko legeak adin guztietako pertsonei aplikatzen bazaizkie ere, oso gutxitan egiten da adineko pertsonen berariazko aipamena”.