Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Azaroak 13

2023ko azaroaren 13ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko AZAROAren 6a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 13–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROIEKTUAK:

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamenturako kreditu berezi bat emateari buruzkoa. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. Azaroaren 16ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Migrazioaren arloko fluxu, mugimendu eta politiken inguruko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Enpleguari eta desgaitasunari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Autonomoendako laguntza eta akonpainamenduko politikei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztutako mozioa erretiratzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lehentasunez eta albait azkarren izapidetu dezan gure herrialdean modu ilegalean sartzen diren etorkin guztien berehalako kanporaketa.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasun Plan berri bat igor dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen a PFEZean neurri fiskalak har ditzan, lehen etxebizitza erosi ahal izatea errazte aldera. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortin andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten du, espainiar guztiak legearen aurrean berdinak izatearekin eta konstituzionalismoaren eta gainerako ordenamendu juridiko indardunaren defentsarekin, zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoaren eta ordezkatzen dituen goi balioen berme diren heinean. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat egin dezan, Lizarrako Ospitalean Hemodialisiko Unitate bat eraikitzearen kostuari eta eraginkortasunari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lehentasunez eta albait azkarren izapidetu dezan gure herrialdean modu ilegalean sartzen diren etorkin guztien berehalako kanporaketa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Sendagaien Europako Agentziak onetsitako medikamentu berrietarako sarbidea arindu diezaien horien beharra duten pazienteei. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da energia-enpresendako eta kreditu-entitateendako xedatutako prestazioak luza ditzan eta prestazio horietan ezarritako portzentajeak berrikus ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eska diezaion enkante eolikoetarako egungo araudia aldatzea, bertan prezioaren irizpideez gain irizpide gehigarriak sartze aldera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Pedro Sánchezen inbestiduraren prozesutik aterako den Espainiako Gobernua premiatzen da bultzatu egin ditzan, erreformen politika bat, bizikidetza eta konkordiaren sustapena, eskubideetan aurrera egitea eta herritar guztien aurrerabidea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturarteko bizikidetzarako teknikarien sarea (TECIR) indartu eta handitu dezan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioaren argibideak, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak agerraldia egiteko eskariari buruzkoak. Agerraldiaren xedea zen urriaren 29an hedabide bati egindako adierazpenak azaltzea.

- Osasuneko kontseilariarena, sexu-transmisiozko infekzioen prebentziorako publizitate-kanpainaren egokitasunari buruz informa dezan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, “Plataforma Innovadora de purificación y producción de moléculas pequeñas en entornos de investigación” proiektuari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Salvemos Iza-Gulina Bizirik elkartearen ordezkariekin, Juan Carlos Valerio arkitektoarekin eta Kimetz Munitxa ingeniariarekin, informazioa eman dezaten Abiadura Handiko Trenaren Iruña-Gasteiz tarteko egungo trazadura ofizialaren ordezko aukerei buruz. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Administrazio Erroko Langileen Batzordearen eta Hezkuntza Laguntzako Espezialisten Talde Eragilearen ordezkariekin, langile horien lan-egoera azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

-Tasubinsak San Adrianen duen enplegu zentro berezira, instalazioak eta zerbitzuak bisitatu eta jasaten ari den irisgarritasuneko zailtasunak ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du. .

- Acción contra la Trata taldearen zentrora, bertan ezagutzeko salerosketatik eta prostituziotik biziraun duten emakumeekin egiten duten lana. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. .

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:

- Talde parlamentarioen eta parlamentarien elkartearen ordezkariak izendatzea Estellerriko garapen sozioekonomikoa aztertzeko eta hobekuntza-proposamenak ezartzeko ponentziarako.

 

UPNtik, Miguel Bujanda (titularra) eta Félix Zapatero (ordezkoa); PSNtik, Javier Lecumberri (t) eta Ibai Crespo (o); EH Bildutik, Adolfo Araiz (t) eta Xebe Txoperena (o); Geroa Baitik, Blanca Regúlez (t) eta Pablo Azcona (o); PPNtik, Maribel García Malo (t) eta Irene Royo (o); Contigo Zurekinetik, Daniel López (t) eta Miguel Garrido (o); Voxetik, Emilio Jiménez (t) eta Maite Nosti (o).

 

- Talde parlamentarioen eta parlamentarien elkartearen ordezkariak izendatzea Foruaren Hobekuntza gaurkotzeko eta XXI. mendeko errealitate sozialera eta nafarren iritzira egokitzeko ponentziarako.

 

UPNtik, Marta Álvarez (titularra) eta Juan Luis Sánchez de Munián (ordezkoa); PSNtik, Ramón Alzórriz (t) eta Inma Jurío (o); EH Bildutik, Arantxa Izurdiaga (t) eta Adolfo Araiz (o); Geroa Baitik, Pablo Azcona (t) eta María Solana (o); PPNtik, Javier García (t) eta Maribel García Malo (o); Contigo Zurekinetik, Miguel Garrido (t) eta Carlos Guzmán (o); Voxetik, Emilio Jiménez (t) eta Maite Nosti (o).

 

AHOZKO GALDERAK:

- Gaixotasun hemorragiko epizootikoak Nafarroan duen eraginari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Iktusaren arreta integralari ekiteko plan estrategikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Arartekoaren txostenari buruzkoa, Eliza katolikoaren arloan abusuak jasan dituzten biktimen aitorpenerako Nafarroan garatzen ari den lana dela-eta. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Mendekotasunaren balorazioak ebazteko batez-besteko epea handitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen hogeita seigarren xedapen gehigarria betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako industriak egun duen egoerari eta industriako sektoreetan dagoen okupazio graduari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Irailaren 12an gaixotasun hemorragiko epizootikoaz egin zen informazio eskaeraren ondotik hartutako prebentzio neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Gaixotasun hemorragiko epizootikoak kaltetutako abeltzainentzat aurreikusi diren neurri eta kalte-ordainei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Osasun-arreta espezializatuaren arloko itxaronaldien bermeei buruzko uztailaren 2ko 14/2008 Foru Legearen 3. artikulua betetzeko hartuko diren neurriei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Ailanto edo zeruko arbola landare inbaditzaileari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko osasun-langileen bajak ordezteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Hirigintzaren arloko legezkotasuna berrezartzeko Kasedako Udalari irekitako espedientearen geldialdiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- G/710001/4700/414210 eta G/700000/4700/411102 partidak handitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Berriz formulatzearen zain.

- Zubietako erraustegiko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Ecofert Sansoain SL enpresak Artaxoan duen plantan tratatzeko ematen dituen hondakinei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- 5/2023 Errege Lege-dekretuak Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan egindako aldaketak direla-eta, Nafarroako Foru Komunitateko plantilla publikoko langileen eskubideak parekatzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

- Mutuetako afiliatuei edo onuradunei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Covid19agatik emandako arretaren kostuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Bularreko minbizi metastasikoa duten emakumeen arreta hobetzearen inguruan 2022ko urriaren 26an onetsitako mozioa betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Bularreko minbizi metastasikoa duten emakumeen arreta hobetzearen inguruan 2022ko urriaren 26an onetsitako mozioaren neurriak planifikatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Garraio txartel bateratua abian jartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Kataluniari zorra barkatuz gero Nafarroan izan daitekeen eragin ekonomikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Tuterako Ospitaleko telebista-zerbitzu doakoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTU-KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2022. urteko kontuei buruzkoa”.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute honako eskari hau: fiskalizazio-txostena egin dadin Tafallako Udalak emandako dirulaguntza eta kontratu publikoei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2023ko irailean egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute horiek Kontuen Ganberari igortzea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2023ko urrian egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute horiek Kontuen Ganberari igortzea.

 

BESTELAKO GAIAK:

Nafarroako Parlamentuak azaroaren 23ko Osoko Bilkuran Euskararen Nafar Kontseilurako izendatu beharreko bost kideak hautatzeko aurkeztutako hautagaitzak.

 

UPNtik, Juan Carlos Pikabea (titularra) eta Iñaki Iriarte (ordezkoa); PSNtik, Inma Jurío (t) eta Ainhoa Unzu (o); EH Bildutik, Bakartxo Ruiz (t) eta Eneka Maiz (o); Geroa Baitik, Ana Luján (t) eta María Solana (o); Contigo Zurekinetik, Ane Sánchez (t) eta Ainhoa Aznárez (o).

hautaketa azaroaren 23ko osoko Bilkuran izanen da, onetsitako arauei jarraikiz.

 

- Aurkeztutako hautagaitzak, Nafarroako Lurralde Politikaren Gizarte Kontseiluan Nafarroako Parlamentuak izendatu behar dituen bi kideak hautatzekoak.

 

UPNtik, Yolanda Ibáñez (titularra) eta Luis Sánchez de Muniáin (ordezkoa); PSNtik, Javier Lecumberri (t) eta Maite Esporrín (o); EH Bildutik, Lola Eslava (t) eta Adolfo Araiz (0)

 

Hautaketa azaroaren 28an izanen da, Lurralde Kohesiorako Batzordean, onetsitako arauei jarraikiz.

 

- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Kontseilurako izendatu beharreko kideak hautatzea. Nafarroako Kontseiluak aurkeztu du, Alfredo Irujo Andueza eta José Iruretagoyena Aldaz kontseilukideen agintaldia amaitu baita. Postu hutsak banaka bete beharko dira, Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legearen 3.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera.

 

Erregelamenduaren (ez dago berariazko araurik) 42.19 artikuluarekin bat, onetsitako arauei jarraikiz, bi kideak modu bereizian hautatuko dira. Oraingoz, hautagaitzak aurkezteko epe bat irekitzen da, azaroaren 30eko 17:30era bitartekoa. Aldarrikatutako hautagaiak eskuduna den batzordean agertuko dira, beren merezimenduak azal ditzaten. Izen aitortua duten juristak izan beharko dira eta gutxienez ere hamabost urteko lanbide-esperientzia izan , nafar izaera politikoa eduki eta bateraezintasunei buruzko araua errespetatu. 8 urteko agintaldirako hautatzen dira, ez zien dira berriro hautatu.

 

Hautaketa Osoko Bilkuran eginen da, boto-paperen bidezko isilpeko bozketa bidez. Foru parlamentari bakoitzak hautagai bakarraren izena bakarrik jarri ahalko du txartelean. Botoen gehiengo osoa lortzen ez bada, bozketa behin bakarrik errepikatuko da eta aipatu gehiengoa lortu ezean prozedura amaitutzat joko da.

 

- Ez da izapidetzeko onartzen amnistiari eta zorraren barkamenari buruzko Osoko Bilkura monografikoa egiteko eskaria, Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztua, ez dituelako betetzen 75.2 artikuluan ezarritako baldintzak, bi talde parlamentarioren edo Osoko Bilkuraren bosten baten abala behar baita.

 

- KulturAtrio proiektuaren arauak aldatzeko proposamenak aurkezteko epa agortuta, honako hauek dira taldeek erta parlamentarien elkarteek erregistratutako ekarpenak, aztertzearen zain geratzen direnak:

 

“Parlamentuak erakusketak antolatuko ditu berak hala erabakita edo gizarte kolektibo eta entitateekin lankidetzan; halakoetan behar diren akordio edo hitzarmenak sinatuko dira, Mahaiak aztertu eta onetsi beharko dituenak. Xede artistikoa duenean, irizpide tekniko-artistikoaren babesa beharko du. Xedea interes sozialeko beste xede bat denean, entitate sustatzaileari eta erakusketaren edukiari buruzko erreferentziak  eduki beharko ditu. Betiere, erabakia Mahaiaren izanen da” (UPN).

 

“Erakusketak ez dira baimenduko testu, adierazpen, irudi edo grafismo iraingarriak edo erakundeen pertsonen edo ezein entitateren izen onaren aurkakoak aurkezten badituzte” (PSN)

 

“Erakusketak baimendu edo ukatzeko erabakia hartzerakoan Mahaiak zaindu beharko du eskatzaileen adierazpen askatasuna eta sormen artistikorako askatasuna bermatzen direla” (EH Bildu)

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, ez du onetsi Vox foru parlamentarien elkarteak aurkeztutako kexa-idazkia. Kexaren zioa zen lehendakariaren jokabidea, azaroaren 9ko Osoko Bilkuran Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfaro andreak eta Arantza Biurrun parlamentari sozialistak “arrazista” eta “xenofobo” izatearen salaketen aurrean.

 

Hori dela-eta, UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen eledunak bat etorri dira adierazi dutenean ez dagoela Erregelamenduaren 96.4 artikulua erabiltzerik; izan ere, lehendakariak eman egin zuen aipamenei erantzuteko eskubidea, aktan jaso zen bezala. Gainera, kexaren aurka agertu dira, uste dutelako “kritika politikoa eztabaidetan dagoen den adierazpen-askatasunaren zati bat dela”

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

-Mahaiak onetsi Biriketako Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta Legebiltzarraren egoitzako fatxada 2023ko azaroaren 17an argiztatzeko proposamena.

- Mahaiak onetsi du hedabideetan Nafarroari buruz ematen diren albisteen jarraipena egiteko behin-behineko kontratazioa, irekitako prozeduraren ondorioz esleipen berria izan arte.

- Mahaiak onetsi du Nafarroari buruz hedabideetan agertzen diren berrien jarraipena egiteko kontratua.

 

LANGILEAK:

- Mahaiak jasotzat eman du 39/23 Ebazpena, azaroaren 6koa, Nafarroako Arartekoarena, zeinaren bidez onesten baitira zuzenbideko gradudunak Nafarroako Arartekoaren bulegoan urtebetez prestatzeko bekaren deialdiaren oinarriak.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baitu edozein formazio politikoren egoitzen aurka izan daitekeen indarkeria mota oro. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Voxek aurka bozkatu du; EH Bildu abstenitu egin da..

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak erabat gaitzesten du edozein formazio politikoren egoitzen aurka izan daitekeen indarkeria mota oro. Halaber, herritarrei eta indar politikoei dei egiten die erakunde demokratikoekiko eta haien ordezkari legitimoekiko begirunearen bidetik jarraitzeko, beharrezko bizikidetza politikoaren mesedetan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak gure Konstituzioak jasotzen duen bilera baketsuak egiteko eskubidea  babesten du, ariketa demokratikoa baita. Hori bateraezina da indarkeriazko ekintzekin, gainerako espainarren eskubidea urratuko luketelako.