Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Azaroak 27

2023ko azaroaren 27ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko AZAROAren 27a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 27–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Zientziako talentua nazioartekotzearen eta erakartzearen arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da anbulantziazko osasun-garraioa probintzia arteko lekualdatzeetarako erabiltzeari buruzko jarraibidea alda dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lidergo argia gauza dezan gure ekonomia eta etorkizunerako estrategikoak diren sektoreen garapenaren plangintzan eta zuzendaritzan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garriko Sola jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ekimen adostuak bultza ditzan lanaldia murrizteko proiektu berritzaileak abian jartzen saiatzeari begira. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

-. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da era aktiboan defenda dezan aniztasun politiko eta soziala gizarte demokratikoaren ezinbesteko oinarri gisa, eta herritarrei dei egin diezaien politikan era aktiboan parte hartzera. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da botere-banaketa errespeta dezan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da arau-aldaketa puntuala egin dezan Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, azal dezan “ez gaitzazue bakarrik utz arrazista horiekin” mezua, 2023ko azaroaren 9ko osoko bilkuran migratzaileei igorritakoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Ez onartua. Erregelamenduaren 228.2 artikulua aipatzen da, zeinak eskatzen baitu agerraldirako eskariaren abala izan behar dela “gutxienez ere Parlamentuko kideen bostena edo gutxienez ere ordezkaritza hori daukaten talde parlamentarioak.

- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena eta Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzailearena, azal dezaten “Nafarroako osasunaren determinante sozialei” buruzko azterlanaren edukia. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, informazioa eman eta ebaluazioa egin dezan prebentzioko lurralde-ordezkaria ezartzeak lan-istripuak murrizteko elementu estrategiko gisa izan duen inpaktuaren inguruan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- “Centro Navarro de Creación El Punto Gunea Nafarroako Sormen Zentroa” proiektuaren ordezkariekin, proiektuaren eta haren instalazioen helburuak, norainokoa eta egungo egoera azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

-. Plena Inclusión Navarra federazioko ordezkariekin, beren jarduera eta  adimen-desgaitasuna edo garapenaren arlokoa duten pertsonen eta haien familien aldeko proiektuak aurkez ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Petilla Aragoiko Udalaren ordezkariekin, informazioa eman dezaten Santiago Ramón y Cajal jaiotetxe-museoari eta bertako jarduera eta ekitaldiei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- ASPACE kirol klubaren ordezkariekin, egiten dituzten jarduerak eta etorkizuneko beharrizanak azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai , Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Eslabako Udalaren ordezkariekin eta Santa Criz indusketa arkeologikoaren zuzendaritza zientifikoarekin, egindako lanaren eta berriki izandako aurkikuntzen garrantziaren aurkezpena egin dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Saharako Kabiak-Nidos del Sáhara elkartearen ordezkariekin, “Ezagutzen al duzu saharar errefuxiatuen kanpalekuetan liburutegiak sortzea sustatzen duen proiektua?” lehen hezkuntzarako gida didaktikoa aurkez dezaten, bai eta Nafarroako ikastetxeen lankidetzarekin elkartasunaren eta hezkuntzaren arloan garatzen dituzten gainerako proiektuak ere. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Ados Pilota elkartearen ordezkariekin, hura eratzeko arrazoiak, bilakaera, helburuak eta eskupilotan emakumeek bizi duten prekarietatea azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Jesús Salvador Muruzábal Kontuen Ganberako auditore ohiarekin eta José Ignacio Pérez de Albéniz Ogasuneko zuzendari nagusi ohiarekin, “Despopulazioa eta herrien zahartzea ekiditeko eta belaunaldi-ordezkapena sustatzeko proposamen politikoak” izenarekin egin duten dokumentuan biltzen diren proposamena eta neurriak zehaztu eta azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Eslabako Santa Criz aztarnategi arkeologikoaren kudeaketaren ordezkariekin, horri buruzko informazioa eman dezaten. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

Eslabako Santa Criz aztarnategi arkeologikoaren kudeaketaren ordezkariekin, horri buruzko informazioa eman dezaten. UPN, PSN, PPN eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek eta Vox parlamentarien elkartea aurkeztu dute.

- Tuterako liburutegi publikora, bertako instalazioak eta beharrizanak ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai , Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Tuterako Huertas Mayores HLHIPra, bertako instalazioak eta proposatzen diren hobekuntza-beharren gaineko azalpenak ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Tuterako UHUNera, bertatik bertara eta zuzendaritza taldearen eskutik ezagutzeko zentroan garatzen den lana eta etorkizuneko erronkak. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Osasun plan berri bat argitaratzeari buruzko galdera erretiratzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Eskaria, honako galdera hau batzordean izapidetu dadin: Iruñean bizi behar duten igerilariendako laguntzei eta dirulaguntzei buruzko galdera. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- A-15eko obrei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.

- Itxarote-zerrendak murrizteko abiarazi diren neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Zaintzen aldeko foru itunari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren idazkia, eskatzeko honako galdera honi erantzuna emateko epea luza dadin: Tokiko polizien arteko koordinazioari buruzko galdera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, eskatzeko honako galdera honi erantzuna emateko epea luza dadin: Lan egiteko baldintzetan egon eta laneratzera iritsi diren errenta bermatuaren hartzaileei buruzko galdera. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunei buruzko mozioaren betetze-mailari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Justizia errestauratiboaren, bitartekaritzaren eta jardunbide errestauratiboen batzordeei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Arantxa lzurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Unibertsitate-gradu berrien legezko eta administraziozko aitorpenari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

- Sadar kaleko 3aren parean dagoen lurzatiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- SAREB enpresa kudeatzailearekin 2019. urteaz geroztik egindako kudeaketei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Sozietateen gaineko zergaren kenkariei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

 -Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberako lehendakariaren jakinarazpena, honako honi buruzkoa: Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen 15/2016 Foru Legea (2019tik 2023ra bitarte) eta 2018-2021 aldirako Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategikoa eraginkortasun eta efizientziarekin bete izanari buruz.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman duteKontuen Ganberako lehendakariaren jakinarazpena, honako honi buruzkoa: Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Tafallako Udalak 2016tik 2022ra bitarte emandako dirulaguntza eta kontratu publikoei buruz.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Kontuen Ganberaren 2024rako Urteko Fiskalizazio Programaren Proiektua onesten baita. Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren aurrean azalduko du, abenduaren 18an, 09:00etan.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuko atalondoan Bizitza maleta batean erakusketa jartzea 2024ko urtarrilaren 23tik otsailaren 4ra bitartean. Salestarren Misioak GKEak antolatu du.

- Mahaiak onetsi egin du Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzea. Abenduaren 12an izanen da, asteartearekin, 12:00etan, osoko bilkuren aretoan.

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuaren Domina Emakumezkoen Kirolari emateari buruzko proposamena. Ekitaldian Foru Komunitateko agintari nagusiak agertuko dira.

 

LANGILEAK:

- Deialdia, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu HIESaren aurkako Mundu Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du HIESsaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin; hori dela-eta, Hiesaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarrarekin eta Sare Elkartearekin batera, ekitaldi bat antolatu du Legebiltzarraren atalondoan. Ostegunean, abenduaren 1ean, izanen da, 9:00etan.

 

2. Nafarroako Parlamentuaren ustez, 41 urteko epidemiaren ondotik, beharrezkoa da prebentzio konbinatuan lan egiten jarraitzea. Diagnostiko goiztiarra eta tratamenduari goiz ekitea dira biderik onenak pertsonen osasuna babesteko eta kutsatzeak prebenitzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak GIBarekin loturiko Diskriminaziorik Ezaren eta Tratu Berdintasunaren aldeko Gizarte Itunak biltzen dituen neurriak bultzatzen jarraitzearen alde egiten du.

 

4. Nafarroako Parlamentuaren konpromisoa da arreta soziosanitario banakatua bermatzea GIBdun diren pertsonei, kontuan hartuz haien berezitasunak, bereziki emakumeen eta adinduen kasuan.

 

5. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du GIBarekin bizi diren pertsonekiko diskriminazioa desagerrarazteko neurriak bultzatzen jarraitzeko.

 

6. Nafarroako Parlamentuak erabaki du bere fatxada abenduaren 1ean gorriz argiztatzea.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak lan eginen du desgaitasuna duten pertsonen eskubideak urra ez daitezen, oinarri hartuta Giza Eskubideak eta, zehazki, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Ituna.

 

Nafarroako Parlamentuak ekimenak sustatuko ditu desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea eta gizarteratzea hobetzeko, baita haien parte-hartze soziala ere eskubide osoko herritar gisa.