2023ko irailaren 11ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko IRAILaren 11– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 11–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROIEKTUAK:
Horren bidez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra aldatzen da, Kontseiluaren 2021eko martxoaren 22ko 2021/514 (EB) Zuzentarauaren transposizioa eginez (zuzentarau horrek Fiskalitatearen arloko administrazio lankidetzari buruzko 2011/16/EB Zuzentaraua aldatu zuen).
AGERRALDIAK:
- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, 2023-2027 legegintzaldian jarraitu beharreko lan-ildoei buruzko informazioa eman dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariarena, Kontuen Ganberaren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana ezartzeko hartutako neurriei buruzko fiskalizazio-txostenaren ondorioak zehaztu ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- "Gastiaingo errota berria" errota-presaren eta Erdi Aroko zubiaren eta Arquijasko presaren eta errotaren inguruneetara. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:
- Eskaria, Ekialdeko Pirinioei buruzko estrategiak bultzatzeko eta jarduketen jarraipena eta kontrola egiteko legegintza-ponentzia bat sor dadin. EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du. Baztertua UPNk, Geroa Baik, PPNk, Contigo-Zurekinek eta Voxek aurka bozkatu dute.
GALDERA IDATZIAK:
- Nafarroako autobus-zerbitzu berriari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Vasco-Navarro trenbide zaharraren Estellerriko tartea Kultur Intereseko Ondasun deklaratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Muesko presa erromatarraren ingurua Kultur Intereseko Ondasun deklaratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Lurralde Kohesiorako kontseilariaren bateraezintasunari buruzkoa, merkataritza-sozietate batean administratzaile bakarraren kargua betetzeari dagokionez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Eskaria, Fontellasko Udalaren 2019tik 2023ra bitarteko kontuei buruzko fiskalizazio-txostena egin dadin. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Eskaria, Los Arcosko Udalaren 2008tik 2023ra bitarteko kontuei buruzko fiskalizazio-txostena egin dadin. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioaren eskaria, Legebiltzarreko osoko bilkuretako gai-zerrendan interpelazioak eta mozioak sartzearen gainekoa. Osoko bilkura bakoitzean gehienez ere 8 mozio (bi UPNrenak eta bat gainerako taldeena) eta bi interpelazio sartzea erabaki da. Interpelazioei dagokienez, 14ko multzotan ordenatzea erabaki da; honela, hain zuzen ere: UPNk, 4; PSNk, 3; EH Bilduk, 2; Geroa Baik, 2; PPNk, 1; Contigo-Zurekinek, 1, eta Voxek 1.
- Iritzi Publikoari buruzko Nafarroako Parlamentuaren 2023ko Ekobarometroko galdetegia. Hilaren 14ra bitarteko epea ireki da –osteguna, 14:00ak–, galdetegia dela-eta proposamenak aurkezteko.
- Genero-indarkeriaren aurkako elkarretaratze isilak direla-eta Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztutako proposamena onetsi du Mahaiak –Voxek aurka bozkatu du–.
Hartara, 2015eko irailaren 14ko adierazpen instituzionalaren laugarren puntua ordeztea erabaki da; izan ere,horren arabera arautzen dira parlamentariek Legebiltzarraren egoitzako atarian egiten dituzten minutu bateko isilaldiak, emakumeen aurkako indarkeriaren biktima guztiei babesa eta elkartasuna adierazte aldera.
Erabakiak zehaztu egiten du elkarretaratzeetan erabiliko den goiburua (Stop erasotzaileei), eta baztertu egiten du bestelako edozein erakusteko aukera.
Hona laugarren puntuaren testu berria:
"Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea eginen du STOP ERASOTZAILEEI goiburupean bere egoitzaren atarian, 12:00etan, genero-indarkeriaren biktima bat dagoen bakoitzean, gisa horretako ekintzekiko gaitzespenaren erakusgarri eta gizarte bidezkoago eta berdintasunezkoago bat eraiki beharra aldarrikatzeko. Elkarretaratze horietara borondatez joaten diren parlamentari guztiek errespetatu beharko dute adostutako goiburu hori, eta ezin izanen da bestelakorik erakutsi".
- Onetsi egin da Nafarroako Parlamentuko foru parlamentariek sarbidea izatea Nafarroako Gobernuaren aurrekontu-kudeaketako sisteman. Talde parlamentarioek erabiltzaileak izendatzea.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak erabaki du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Pazientearen Segurtasunaren Mundu Egunarekin; hori dela-eta, kolore laranjaz argiztatuko du bere fatxada irailaren 17an.
- Mahaiak onetsi egin du ATICA FM 106.4-PAMPLONAren eskaria, Nafarroako Parlamentuko atalondoan irratsaio bat egiteko irailaren 22ean –ostirala–, 18:00etatik 20:00etara.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak proposatutako adierazpen instituzionala. Proposamen horren arabera, Nafarroako Parlamentuak Estatuaren segurtasunerako eta autonomia estrategikorako arrisku larritzat jotzen baitu STC operadoreak Telefónica, SAren kapital sozialaren % 9,9 erostea, zeinaren atzean Saudi Arabiako diktadura baitago. UPN eta PSN aurka agertu dira; EH Bildu, berriz, alde. Gainerakoek ez dute beren jarrera zehaztu.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak Estatuaren segurtasunerako eta autonomia estrategikorako arrisku larritzat jotzen du STC operadoreak Telefónica, SAren kapital sozialaren % 9,9 erostea, zeinaren atzean Saudi Arabiako diktadura baitago.
2. Nafarroako Parlamentuak Estatuko Gobernuari diotso garrantzitsua dela bere esku dituen tresna guztiak aplikatzea operazio hori blokeatzeko.
3. Nafarroako Parlamentuak Estatuko Gobernuari diotso garrantzitsua dela gure autonomia estrategikoa bermatuko duen agenda bat taxutzea, gure ekonomiarako, gure gizartearen ongizaterako eta gure gizartearen segurtasunerako estrategikoak diren sektoreen kontrol eta lidergo publikoaren bidez.
- Eledunen Batzarrak UPN talde parlamentarioak aurkeztu duen honako adierazpen instituzional hau onetsi du: Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkie irailaren 10eko goizaldean –igandea– Nafarroako zenbait herritan gertatu ziren ekaitz bortitzek kaltetutako pertsonei eta herriei. PSNk eskatuta, ekimena aurkeztu duen taldea –UPN– ados zegoenez, aldatu egin dira 3. eta 4. puntuak.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasun eta babes osoa adierazi nahi dizkie irailaren 10eko goizaldean –igandea– Nafarroako zenbait herritan gertatu ziren ekaitz bortitzek kaltetutako pertsonei eta herriei.
2. Nafarroako Parlamentuak eskerrak eman nahi dizkie udal ordezkariei, zerbitzu publikoetako langileei, boluntarioei eta bizilagunei, beren herrietan normaltasuna berreskuratzeko egiten ari diren lanagatik.
3. Kaltetutako eremuak leheneratzeko legez ezarrita dauden tresnak balia daitezen eskatzen du Nafarroako Parlamentuak, babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremua barne.
4. Nafarroako Parlamentuak gertakari meteorologikoen ondoriozko balizko kalteak murrizteko eta horiei aurrea hartzeko ahalmena etengabe hobetzearen alde egiten du.
- Eledunen Batzarrak UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek eta Vox foru parlamentarien elkarteak aurkeztu duten honako adierazpen instituzional hau onetsi du: Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkio Marokoko herriari, lurrikarak eragindako hondamendi ikaragarriagatik.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkio Marokoko herriari, lurrikarak herrialdearen eremu zehatz batean eragindako hondamendi ikaragarriagatik. Elkartasun hori gure erkidegoan bizi diren marokoar guztiei ere adierazi nahi die.
2. Nafarroako Parlamentuak bere doluminak eta nahigabe sakona helarazi nahi dizkie hildakoen familiei eta gertukoei, bai eta bere hurbiltasuna eta atsekabea ere.
3. Nafarroako Parlamentuk zauritu guztiei opa die laster senda daitezen, eta sakonki deitoratzen ditu izan diren kalte materialak.
4. Nafarroako Parlamentuak bere errespetua eta mirespena adierazi nahi dizkie erreskate eta salbamendu lanetan ari diren erakunde eta pertsona guztiei, eta haien esku jartzen du laguntzeko eskain dezakeen oro.
5. Nafarroako Parlamentuak Marokoren Madrilgo enbaxadari helaraziko dio adierazpen hau, egoki iritzitako bide diplomatikoak baliatuta Marokoko Erresumari helaraz diezaion.