2023ko urriaren 23ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko URRIAren 23a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 23, 10:00etan–, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legea aldatzen duena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Estatuko Gobernuari eska diezaion Europako Kontseiluari exiji diezaion Europaren politika komertzial komunaren berrikusketa azkar dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nazioko Gobernua premia dezan USE-Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioko proba bakarra ezar dezan Espainiako lurralde osoan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Plana azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- COVITEren ordezkariekin, ETAren atentatuak epaitegietan erabat argitu gabe egoteari buruzko txostena aurkez dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- “Acción contra la Trata" elkartearen ordezkariekin, elkarteak 2023an zehar egindako proiektuen emaitzak aurkez ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Kolonbiako Kongresuko kide José Alberto Tejadarekin eta Kevin Sanclemente ekintzailearekin, Kolonbiako egoera politikoaz, giza eskubideen urraketaz eta horri guztiari erantzunez sortu zen eztanda sozialaz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Otsagabiko "Zaraitzu Ibarra" zahar-etxera. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK
- Ponentzia bat sortzeko proposamena, lanaldien eta ordutegien arrazionalizazio-politikak bultzatzeko denboraren erabilerak aztertzeko. EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute "Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoaren 2023ko urriaren 18ko erabakia, Carlos Guzmán taldeartekoaren koordinatzaile hautatu izana jakinarazten duena.
AHOZKO GALDERAK:
- Lehorteak Nafarroako Foru Komunitateko abeltzainei ekarritako ondorioei buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.
- Lehorteak eta Ukrainako gerrak Nafarroako abeltzainei eta nekazariei ekarritako ondorioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.
Irakurketa Publikoaren Nafarroako Mapa berri bat egiteari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko sendagileei eta erizainei onartu bai baina ordaindu ez zaizkien lanbide-karrerako zenbatekoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Siemens Gamesa enpresaren berregituraketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
- Siemens-Gamesaren fabrikak eta enplegua mantentzen laguntzeko neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- MRR funtsekiko azpiproiektuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak emanen duen arreta presentzialari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Estanca de los Dos Reinos KBE eta HBBEko hezegunearen habitataren kolapsoa ekidite aldera Bardeako Ureztatzaileen Elkarteko II. Sektorearekin sinatutako hitzarmenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Herritarren segurtasunaren arloan Foruzaingoa Nafarroan erreferentziazko polizia izateko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Nafarroan sexu-askatasunaren aurkako delituak areagotu izanari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
- Zoru etiko komun batera iriste aldera Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak egindako urratsei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Gurasoak bereizita dauzkaten seme-alabek eskola-garraiorako eskubidea izateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren idazkariaren aurkako salaketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Informazio eskari bihurtzeko erretiratu da.
- Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren idazkariaren aurkako salaketari eta Errioxako Aldeanueva de Ebron Lodosako ubideko 2300Ha ureztalur handitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Zenbait aurrekontu-partidaren kudeaketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Lurralde Kohesioko kontseilariaren egoera dela-eta Bateraezintasunei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan adierazitako prozedura ofizioz abiarazteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du. Informazio eskari bihurtzeko erretiratu da.
- Ardi-sektoreko esne-enpresen kontratuak direla-eta EHNE sindikatuak jarritako salaketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Severiano Txoperena Matxikote jaunak aurkeztu du.
- 11-23/PEI-00181 espedienteko ekimen parlamentarioa dela-eta igorritako kontabilitate-erantzukizunari buruzko txosten-oharrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2023ko hirugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2023ko hirugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Talde parlamentarioek Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa negoziatzeko batzorderako ordezkariak izendatzea. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Erabaki gabe geratu da argitu arte sei edo zazpi diren (eta beste hainbeste ordezko), bat talde edo elkarteko, izendatu beharreko ordezkariak.
- Talde parlamentarioek Iruzurraren eta ezkutuko ekonomiaren aurkako borrokaren jarraipen eta ebaluazioa egiteko Lan Batzorde Iraunkorrerako ordezkariak izendatzea. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Taldeek eta elkarteak beren ordezkarien izenak (6 titular eta 6 ordezko) adierazteko epe bat ireki da, azaroaren 2ko 17:30era bitartekoa.
Talde parlamentarioek Nafarroako Ingurumen Kontseilurako ordezkariak izendatzea. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Taldeek eta elkarteak beren ordezkarien izenak (bat talde bakoitzeko, aurreko araudian ez bezala) adierazteko epe bat ireki da, azaroaren 2ko 17:30era bitartekoa.
Nafarroako Parlamentuak Euskararen Nafar Kontseilurako izendatu beharreko bost kideak hautatzea, lau urterako. Gehienez ere bost pertsonaz, genero parekidetasuna errespetatuz, osatutako hautagaitzak aurkezteko epe bat irekitzen da, azaroaren 2ko 17:30era bitartekoa.
Erregelamenduaren 42.19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz onetsitako arauen arabera, bi hautagaiak Osoko Bilkurak izendatuko ditu, txartelen bidezko isilpeko bozketaren bidez, non foru parlamentari bakoitzak gehienez hiru izen jartzen ahalko du txartelean. Boto kopuru handiena lortzen duten hautagaiak izango dira hautatuak, bi sexu batekoak eta bat bestekoa. Berdinketarik balego, hiru bozketa eginen dira gehienez, eta, berriro ere berdinketa gertatuz gero, hautaketa-prozedura amaitu dela deklaratuko da eta prozedura berri bati ekinen zaio, hautatzeke gelditu diren postu hutsetarako.
- Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikorako Nafarroako Parlamentuak bere ordezkari gisa hautatzekoak diren bi kideak hautatzea. Hautagaitzak aurkezteko epe bat irekitzen da, azaroaren 2ko 17:30era bitartekoa.
Erregelamenduaren 42.19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz onetsitako arauen arabera (ez baitago berariazko araurik), bi hautagaiak Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Batzordeak izendatuko ditu, txartelen bidezko isilpeko bozketaren bidez, non foru parlamentari bakoitzak, zenbat postu bete behar diren, txartelean beste horrenbeste izen jarri ahalko baititu. Boto kopuru handiena lortzen duten hautagaiak izango dira hautatuak. Berdinketa gertatuz gero, ondoz ondoko bozketak eginen dira berdinketa hautsi arte.
- KulturAtrio proiektuaren arauak. Arauak aldatzeko proposamenak aurkezteko epe bat irekitzen da, azaroaren 2ko 17:30era bitartekoa.
- Izapidetzeko onartu da Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioen idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitute zenbait legegintzako batzordetako –Foru Araubidekoa, Hezkuntzakoa, Osasunekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumenekoa, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziakoa eta Trantsizio ekologikokoa– mahaiko kideek kargua uztea. Bai eta Ekonomia eta Ogasun Batzordeko lehendakariordeak eta idazkariak ere.
Orain, behin idazkia helarazita ukitutako batzordeetako buruei, horiek, Erregelamenduaren 55. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 15 egun izanen dituzte, kargua uzteko edo kargutik kentzeko proposamena aurkeztu zenetik hasita –iragan osteguna–, bilkurarako dei egiteko. La
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Trigo Oubiña eta González Felipe jaunek (biak UPNkoak) batzordeko lehendakari izateari uko egiteko idazkiak.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak hurrengo bilkurarako utzi du Nafarroako Parlamentuaren jarduerari buruzko informazio publikoaren gardentasunari eta sarbideari buruzko erregelamendu-proposamena. Horretarako, Gardentasunaren atari bat gaituko da Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan, zeina egokitu beharko baitzaie eskuragarritasun eta elkarreragingarritasun printzipioei, hori guztia une bakoitzean dauden aukera teknikoei egokituta.
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuaren 2024rako aurrekontuen aurreproiektua. Aurrekontua 16.212.914 eurokoa da, eta %3,1 igo da aurreko ekitaldikoarekin alderatuta.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aldarrikatzen baitu liburutegiak bizikidetzarako, dibulgaziorako, elkartzeko eta ezagutzarako guneak direla eta herritarrek kultura eskuratzeko eskubidea bermatzen dutela. UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN, Contigo-Zurekin eta Vox talde parlamentarioek aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak aldarrikatzen du liburutegiak bizikidetzarako, dibulgaziorako, elkartzeko eta ezagutzarako guneak direla eta herritarrek kultura eskuratzeko eskubidea bermatzen dutela.
2. Parlamentuak bat egiten du IFLA-UNESCOk liburutegi publikoei buruz eginiko manifestuarekin, urriaren 24an ospatzen den Liburutegien Eguna dela-eta.
-Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babestu egiten baititu Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Elkarteak aste honetan abian jarri dituen ekitaldiak. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:
1. Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Elkarteak aste honetan abian jarri dituen ekitaldiak babestea.
2. Parlamentuaren egoitzaren fatxada kolore horiz argiztatzea 2023ko urriaren 25eko iluntzean, eta egun berean, 12:00etan, ekitaldi instituzional bat egitea Parlamentuko atalondoan, Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Elkartearekin batera Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Munduko Eguna gogoratzeko.