Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Urtarrilak 9

2023ko urtarrilaren 9ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko URTARRILAK 9– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 9–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nekazaritzako elikagaien merkaturatzerako kanal laburrei buruzkoa. Arrunta.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 32/2022 Foru Legean egin beharreko akats-zuzenketa. Akats zuzenketa.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeko 5 b) artikulua aldatzen duena. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duena. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da genitalak aldatzeko operazioetarako erreferentzia-zentroen sare bat diseinatu eta ezar dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da koordainketa aldatu eta beste zerbitzu batzuk osatzeko bateraezintasunak eta betekizunak malgutu ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Barneko zuzendari nagusiak INFONA plan berria azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, SODENA enpresa publikoak, Albyn merkataritza-sozietateak eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak 2020ko maiatzean NBEak erosteko sinatu zuten lankidetzarako eta finantza-laguntzarako Hitzarmenaren hasierako proposamenari dagokionez, informazioa eman dezan Osasunbideak hura ez sinatzeko izandako arrazoien inguruan eta Osasunbideko zuzendari kudeatzaileak Hitzarmen horri Gehigarri bat sinatzeko arrazoien inguruan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2022ko abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Estellerria hornitzeko 220 kV-ko linea elektrikoa eta azpiestazioa egiteko proiektua, Red Eléctrica de España SAUk bultzatua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariarena, Nafarroako Hezkuntza Sistemaren gaineko txostena azal dezan. Nafarroako Eskola Kontseiluko Manuel Martín Iglesias jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko Kontu-hartzailetzako zuzendari nagusiarena, SODENA, CEN eta Alby Medicalek maskarak erosteko sinatutako hitzarmenari dagokionez, azal ditzan ikusitako kontabilitate-erantzukizun eta jokabide kriminalen zantzuak eta zantzu horien helaraztea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Presakoa.

- Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuko zuzendariarena, SODENA, CEN eta Albyn Medicalek maskarak erosteko sinatutako hitzarmenari dagokionez, azaldu dezan kontabilitate-erantzukizun eta jokabide kriminalen zantzurik ikusi ote zuen. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Presakoa.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, SODENA, CEN eta Albyn Medicalek maskarak erosteko sinatutako hitzarmenari buruzko txostena azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, SODENA, CEN eta Albyn Medicalek maskarak erosteko sinatutako hitzarmenari dagokionez, bere Departamentuak izan dituen bertsioen kontraesanak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, 2021eko Desgaitasuneko Plan Operatiboaren, 2021eko Arreta Goiztiarreko Plan Operatiboaren eta 2021eko Gizarte Zerbitzuetako Plan Estrategikoaren jarraipen-txostenak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, azal ditzan Nafarroako Gobernuak, Garraioetako Ministerioak eta Adifek abenduaren 29an sinatutako akordioaren nondik norakoak, zeinari jarraikiz Nafarroako Foru Komunitateak 40 milioi euroko kostua bere gain hartzen baitu egungo trenbidea Landabengo industrialdetik atera eta Volkswagen dagoen industria-lursaila zabaltze aldera. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, izokinak Bidasoa ibaian bizi duen egoerari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- AMONA, ANAPEN, ANAPP, CCOO, LACARRA, ONEKA, NAFARROAKO PENTSIONISTAK MARTXAN, PDPNA/COESPE, SASOIA, UJP-UGT kolektiboen bozeramaile Luis Antoñanzas jaunaren idatzia, zeinaren bidez adierazi baitu uko egiten diola lan-bilkuran agertzeari, egungo egoera ekonomikoan Nafarroako pentsioen zenbatekoa hobetzeko, Parlamentuan erregistratutako eskaerari buruz informatzeko.

- Sanduzelai auzoko auzokideen erkidegoko ordezkaritza batekin, azal ditzan auzo horretako biribilgunearen egoeraren ondorioz aurre egin behar dituzten arazoak. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Leitza, Arano, Areso eta Goizuetako Udaletako ordezkaritza batekin, azal dezan Nafarroako Gobernuak Leitzako Udaletxeko lokaletan zuen Basozaintzako bulegoa ixtearen ondorioz sortutako egoera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Viguetas Navarras enpresara, egiten duen lana ezagutzeko asmoz. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute Osasunari buruzko Foru Lege berri baterako oinarriak adostu eta finkatzeko Batzorde Bereziaren 2023ko urtarrilaren 9ko saioaren agerraldi-egilearen garraio-gastuak ordaindu daitezen. Eskaria Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Galdera, Altsasuko osasun barrutia eta bertako osasun etxeak behar diren gutxieneko osasun-baliabideekin –hala langileriakoak nola antolaketakoak– modu iraunkorrean hornitze aldera Osasun Departamentuak garatzea aurreikusita dituen jarduketei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- 2023rako hazkunde ekonomikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

- Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Osasun arloko profesionalen lanbide-karrera hobetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- COVID-19aren txertaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- 2022an osasun-garraiorako enpresa publiko bat sortzeko aurrekontu-konpromisoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Conocimiento y Desarrollo fundazioaren urteko txostenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Gobernuak toki-entitateekin lankidetzan aritzeari buruzkoa, etxebizitzen parke publikoa handitze aldera. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Ekitaldi instituzionalak mezu alderdikoiak zabaltzeko baliatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntza hobetzeko Osasun Departamentuaren negoziazioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingoaren Laguntza Brigadak artatzen dituen indarkeria matxistako salaketen ehunekoaren jaitsierari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Sodena, CEN eta Albyn Medicalen artean NBEak erosteko hitzarmenaren arriskuak jakinarazteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Galdera, PSOE eta ERC alderdiek adostu duten eta bidegabeko erabileraren delituagatiko zigorrak murriztea dakarren lege-proposamena onesteko arrazoiei eta horren ondorioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingoaren ordezkari sindikalei aurkeztutako jardunaldi, ordutegi eta ordainsarien erregelamenduaren zirriborroak dakarren langile-gastuen igoera finantzatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko zergatik ez zitzaion Fiskaltzari jakinarazi delitu-zantzuak zeudela Sodena, CEN eta Albyn Medicalen arteko hitzarmenari zegokionez. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Enpresen gainkostu energetikorako laguntzen eraginkortasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

-Ez da onetsi Nafarroako pobreziari eta gizarte-desberdinkeriari buruzko VI. Txostenaren 9. taulari (“Mugikortasuna Nafarroan diru-sarreren dezilen arabera, 2019 eta 2020 bitarte”) buruzko galdera errepikatzea, dagoeneko erantzun zaiola ulertzen baita. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko Unesco Katedraren esparruan migratzaileen gizarteratzea sustatze aldera Departamentuaren eta NUPen arteko lankidetza-hitzarmenaren aurrekontu-partida 60.000 euroan handitzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Kalamua ikertzeko Nafarroako Elkartearen proiektuari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Osasun Kohesiorako Funtsari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Sodena, CEN eta Albyn Medicalek soberan gelditutako maskarei irtenbide bat emate aldera izandako bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Pilar Gogorcena eguneko zentroari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2019an, 2020an eta 2021ean Enplegu-zentro berezietan lanean aritutako pertsona desgaituei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- El Vergel zahar egoitzaren ingurunea zentroan egon eta adimen-desgaitasuna duten 65 urtetik gorako pertsonen arreta-beharrizanetara egokitzearen ebaluazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko jarraibideen inguruan Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren langileek 2021ean egindako prestakuntza-jardunaldiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2021eko Plan Operatiboari dagokionez, desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko kontratazio publiko soziala eta arduratsua bultzatzera bideratutako aldaketaren 2. neurriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Desgaitasuna duten pertsonendako prestakuntza-programa espezifikoen diseinua orientatzeko lan-merkatuan dagoen eskariari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren lan-orientazioa eta prestakuntza-programak desgaitasuna duten pertsonen beharretara eta gaitasunetara egokitzeko esparruan espezializatutako enpresen prospekzio-planei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2021eko Desgaitasuneko Plan Operatiboaren 4. aldaketaren 1. neurria betetze aldera Osasun Mentaleko Kudeatzailetzaren eta Koordinazio soziosanitarioko Atalaren ordezkariek egindako bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Desgaitasuna duten pertsonak merkatu arruntean laneratzea laguntzera zuzendutako dirulaguntza-deialdietan 2019an gauzatutako aurrekontuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2021eko Desgaitasuneko Plan Operatiboaren jarraipen-txostenaren 3. taulari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Laguntzako beharrizan handietarako Tuterako etxebizitza abian jartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2021eko Desgaitasuneko Plan Operatiboaren 3. aldaketaren 1. neurriaren parte diren desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko baliabideen lagungarri diren etxebizitzen 15 tokien kokapenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Enplegu-zentro berezi, laneratzeko enpresa eta abarrendako kontratuak erreserbatzeko betebeharra erraztu eta hedatzeko berariazko webgune berriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Joko-adikzioa duten pertsonak Nafarroan artatzeko Osasun mentaleko sare publikoak dituen baliabide material eta ekonomikoei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Aranzadi Zientzia Elkarteak “Sorioneku” idazkuna duen eskua erregistratu izanari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Eraldaketa eta espezializazio digitaleko estatuko lau proiektu garatze aldera 16 milioi baino gehiago inbertitzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Urte hau amaitu aurretik Nafarroako eta Espainiako Gobernuak beren zerbitzu publikoetan arreta presentzialaren maila pandemiaren aurreko mailetara igo dezaten premiatzen dituen mozioaren betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- 2021-2025 aldirako Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Inklusio eta Gaikuntza Digitalaren 2021-2025 aldiko Planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- “G10001 G1100 4309 322300 ADITECH Fundazioa. Adimen artifizialaren sustapena” partidari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Sodena, CEN eta Albyn Medicalen arteko hitzarmenaren esparruan maskarak erosteari dagokionez “eskarien izapidetzeak eragindako gastuen” 2.564.354 euroen banakapenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Pilar Irigoien Sodenako zuzendari-kudeatzaile kargutik kentzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- NBEak erosteko 2020ko maiatzean sinatutako lankidetzarako eta finantza-laguntzarako hitzarmenaren sinatzaileen artean galera ekonomikoak banatzeari buruzkoa. EH Bildu talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Sodena, CEN eta Albyn Medicalen arteko hitzarmenaren esparruan maskarak erosteari dagokionez “eskarien izapidetzeak eragindako gastuei” buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2022ko abenduaren 28koa, 2023rako Urteko Araugintza Plana onesten duena.

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 320/2022 Ebazpena, abenduaren 30ekoa, Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari emandako aginduan (Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 155/2022 Ebazpenaren bidez onetsia) –2022an garatzea lanbide gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako jarduerak, langileei edo lanbide gaitasuna prestakuntzako bide ez formalekin eskuratu dutenei zuzenduak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziarako Planaren esparruan, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatuta– amaitu gabe dauden ekintzen jarraipenerako Hitzarmenaren testua.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren 2023ko ekitaldirako behin betiko lan-programan sartzea “2022ko Orkoiengo Udalaren kontu orokorrei eta Iturgain SA hirigintza-sozietatearen urteko kontuei” buruzko fiskalizazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Kontuen Ganberaren 2023rako Urteko Fiskalizazio Programaren Proiektua onesten baita.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren fiskalizazio-txostena, “Pandemian enpresa txiki eta ertain, mikroETE eta langile autonomoentzat NBEak erosteko lankidetzarako eta finantza-laguntzarako hitzarmenaren” inguruan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko irailean egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasun-txostena, eta erabaki dute Nafarroako Gobernuari igortzea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko urrian egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasun-txostena, eta erabaki dute Nafarroako Gobernuari igortzea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko azaroan egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eñledunen Batzarrak onetsi dituzte Nafarroako Parlamentuan administrazio elektronikoa ezartzeko behar diren arau-xedapenak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute, Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiaren 2022ko abenduaren 23ko Erabakia. Horren bidez, Iruñerriko Hiri Garraioari buruzko X. Plana, 2023koa, onetsi da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute, Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiaren 2022ko abenduaren 30eko Erabakia. Horren bidez, hasierako onespena eman zitzaion Iruñerriko Hiri Garraioari buruzko X. Planaren, 2023koaren, aldaketari.

-  Iruñerriko bidaiari-garraio erregularra arautzen duen ekainaren 1eko 8/1998 Foru Legearen 6. bis artikuluari jarraikiz, Eledunen Batzarrak ez du onetsi Parlamentuaren ekarpen gisa onestea Navarra Suma talde parlamentarioaren proposamena, Iruñerriko Hiri Garraioari buruzko X. Plana, 2023koa, aldatzekoa. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute.

 

Navarra Sumak proposatzen zuen Nafarroako Gobernuak “osorik” hartzea bere gain abonu eta bidaia anitzeko txartelen prezioaren ehuneko 20 gutxienez finantzatzeko beharrezkoak diren ekarpen publikoen igoera, salbu azaroaren 27ko Errege Lege-dekretuari jarraikiz Estatuak ematen duen ehuneko 30eko bonifikazioa eskuratzeko beharrezkoa den joan-etorriko txartela.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, honako hau dioena: Nafarroako Parlamentuak guztiz arbuiatzen du indarkeria matxista, eta berretsi egiten du indarkeria-adierazpen ororen aurka lankidetzan aritzeko konpromisoa. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak guztiz arbuiatzen du indarkeria matxista, eta berretsi egiten du indarkeria-adierazpen ororen aurka lankidetzan aritzeko konpromisoa.

 

2. Nafarroako Parlamentuak behar-beharrezkotzat jotzen du berdintasuna xede duen hezkidetza gauzatzen jarraitzea, berdintasuna ardatz duen gizarte bat lortze aldera.

 

3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du indarkeria matxista desagerraraztea xede duten neurriak babesteko eta bultzatzeko duen konpromisoa.

 

4. Nafarroako Parlamentuari premiazkoa iruditzen zaio koordinazioa sendotzea biktimen eta haien senideen arretan egiten diren ahaleginetan eta emakumeen eta nesken aurkako indarkeria desagerrarazteko tresna eraginkorren sustapenean. Gobernuak, Parlamentu honek eta toki-entitateek sendotu egin behar ditugu sentsibilizazio-ekintzak, xede dutenak herritar guztiei indarkeria matxistaren errealitatea ezagutaraztea, hura sorraraz dezaketen egoerak prebenitzea eta horien agerpenetan esku hartzea, indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat lortzeko bidean aurrerapausoak ematen jarraitzeko.