Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Apirilak 22

2024ko apirilaren 22ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko URRIAren 23a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, apirilak 22, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROIEKTUAK:

- Horren bidez, Sunsundegui, SAri mailegua emateko baimena ematen ematen zaio SODENA-Sociedad de Desarrollo de Navarra, SLri. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Apirilaren 25eko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da, irakurketa bakarreko prozeduraz.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Gobernuaren aldeko iritzia, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 53. artikuluaren e) eta f) letrak aldatzen dituen foru-lege proposamena dela-eta. Zuzenketak aurkezteko epea apirilaren 30ko 12:00etan amaituko da. Maiatzaren 2ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da, irakurketa bakarreko prozeduraz.

 

MOZIOAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariaren idazkia, Iruñerriko trenbidearen kiribilgunea kentzeko bidezkoak diren izapideak arintzera premiatzen duen mozioa betetzeari buruzkoa.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariaren agerraldi-eskaera erretiratzea. Agerraldia zen NAFARBIDE enpresa publikoaren egoera eta Nafarroako errepideetarako erabilera-kanona arautzen duen uztailaren 1eko 23/2022 Foru Legearen garapena azaltzeko. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horretarako eginiko txostenari jarraikiz, Mahaiak baztertu egin du, bidegabetzat jo baita, Eledunen Batzarraren 2024ko apirilaren 8ko erabakia berraztertzeko eskaria, Foruzaingoaren buruaren eta Segurtasun arloaren buru den komisario nagusiaren agerraldi-eskaerari dagokionez. Agerraldia zen argitu zezaten 11-24/PEI-00263 espediente-zenbakidun informazio-eskaria. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

Txosten juridikoaren ondorioetan esaten denez, “foru parlamentariei aitortzen zaizkien informazio- edo kontrol-tresna desberdinak baliatu ahal izateko ez dira premisa berberak bete behar izaten. Hala, Nafarroako Parlamentuko erregelamenduko 14. artikuluko informazio-eskaerak –erabakia berraztertzeko idazkian aipatzen dira– eskubide indibidual gisa taxutzen dira eta, horrenbestez, aurkeztu ondoren izapidetzen dira; aldiz, ez da gauza bera gertatzen agintari, funtzionario eta bestelako pertsonen agerraldi-eskaerekin; izan ere, horiek Eledunen Batzarraren (49.7. eta 228. artikuluak) eod kasuko Batzorde edo Ponentziaren (65. art.) erabakia behar dute.

- Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilariarena, Irisgarritasunari buruzko 2023ko Plan Operatiboaren ebaluazioari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, osasun-azterketen itxaron-zerrendak zertan diren azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, azal dezan zertan den Oleofat Trader enpresak edo enpresa horren partaidetza duen beste edozein sozietatek Ecofert Sansoain eta Artaxoako La Coya Medioambiental enpresetara lixibiatuak eramatea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Gestión Ambiental de Navarra sozietate publikoaren zuzendari kudeatzailearena, berak zuzentzen duen enpresan Ecofert Sansoain eta Artaxoako La Coya Medioambiental enpresen putzuetako lixibiatuen hondakinetan egin diren analisi toxikologiko-karakterizazio guztiak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, 396 administrari-lanpostu egonkortzeko prozesuko merezimendu-lehiaketan lanpostuen hautaketa errepikatzeko arrazoiak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, 396 administrari-lanpostu egonkortzeko prozesuko merezimendu-lehiaketan lanpostuen hautaketa errepikatzeko arrazoiak eta erabaki horren ondorioak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Hurrengo bilkurarako utzia.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, administrari-lanpostuak egonkortzeko prozesuko merezimendu-lehiaketa azaltzeko. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Transporte sanitario de Navarra Bidean, SL sozietate publikoaren  sorrera eta orain arte egindako lana azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, NAIR Center-Nafarroako Adimen Artifizialaren arloko Ikerketarako Zentroaren berrikuntzei buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, Industria 4.0 dela-eta egindako azken diagnostikoa azal dezan eta horren konklusio nagusiak balora ditzan. - Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariarena, Nafarroako Gobernuaren Polika Publikoei buruzko Ebaluazio Plan Zuzentzaileari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Erorien monumentua eraistearen aldeko elkarteen Plataformaren ordezkariekin, egiten duten lanari buruz eta administrazio publikoei egiten dizkieten eskariei buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren lehendakariarekin, nazioarteko federazioak Iruñean bizi duen egoerari buruz eta euskal pilotaren munduko hiriburua izateko babesari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialistako Ibai Crespo Luna jaunak, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:

- Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostenaren jarraipen eta kontrolerako batzorde bereziaren lehendakariaren idazkia, zeinaren bidez baimena eskatzen baitu heldu den maiatzaren 15eko Pirinioetako Biltzarrean parte hartzeko.

- Foruaren Hobekuntza gaurkotzeko eta XXI. mendeko errealitate sozialera eta nafarren iritzira egokitzeko ponentziaren 2024ko apirilaren 18ko erabakia, zeinaren bidez jakinarazten baitu 2026ko abenduaren 31ra arte luzatu egin duela ponentziaren lanak bukatzeko epea.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Kultu Mezenasgoaren Foru Legea berrikusi eta gaurkotzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

- Emakumearen aurkako Indarkeriaren Estatuko Behatokiaren osoko bilkura bereziaren ondorioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.

- Nafarroako kulturaren sektorean Adimen Artifizialaren erabilerari buruzko erregelamendu bat ezartzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Osoko bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

- Nafarroako Foru Komunitatean ama-esneko banku bat sortzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du. Osasuneko kontseilaria.

- Nafarroan espezialitaterik gabeko sendagileak kontratatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osasuneko kontseilaria.

- Jakiteko ea Gobernuak zer neurri hartuko duen Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen lizitazioan beste behin izandako atzerapena dela-eta. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. Gobernuko lehendakaria.

- Gobernuaren eledunak EH Bilduri buruz egindako adierazpenei buruzkoa, ETA banda terroristatzat hartzen ez duela-eta. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du. Gobernuko lehendakaria.

- Jakiteko ea zer zuzentze-neurri hartuko diren, prebentzio-neurriez gain, Nafarroan herritarren segurtasunik eza igo dela ikusita. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du. Osoko bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.

- Nafarroako Gobernuko administrarien 396 lanpostu egonkortzeko prozesua baliogabetu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.

- Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 62.2 artikulua betetzeari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Gobernuko lehendakaria.

- Sodenaren desinbertsioko operazioei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria. Birformulatzekotan geratu da.

- Jakiteko ea zer dela-eta ez diren Nafarroara heltzen teknologiako inbertsio pribatu handiak eta berritzaileak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Gobernuko lehendakaria.

- Nafarroarentzako ikus-entzunezko edukiak biltzeko proiektua abian jartzean buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

- 2023-2024 ikasturteko nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Osasun-azterketen itxaron-zerrendetatik kenduko diren pertsonen kopuruari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zer dela-eta bideratzen diren Iruñera Lizarrako erditzeak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuko lehendakaria Joseba Antxon Alonso Egurrola jaunarekin bildu den legegintzaldi honetan edo honen aurrekoan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Laboreetan tratamendu fitosanitarioak baliatzeari buruz Foruzaingoak bertatik bertara egindako ikuskapenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateei buruzko foru legea izanen denari begira Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan egindako bilerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Zizur Zendeako haur-eskolari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Eliza Katolikoak bere jabetzako edo erregistro-titulartasuneko higiezinak zaharberritzeko, leheneratzeko edo hobetzeko jaso dituen laguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2018ko ekitaldiko lehen hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2024ko ekitaldiko lehen hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.

- Honako eskaria erretiratzea, birformulatzeko: Eskaria, Nafarroako Kontuen Ganberak fiskalizazio-txostena egin dezan Nafarroako Ubidearen lehen fasearen handitzea esleitu eta ondoren egiteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin dakion eskatu zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Bertan behera geratu da, epez kanpo aurkeztu baita.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du Proposamena, Nafarroako Ijitoen Erkidegoaren Eguna dela-eta Nafarroako ijitoen entitateei harrera instituzional bat egiteko eskaera. Heldu den ostiralean izanen da, hilak 26, 09:00etan, erakunde-aretoan.

- Mahaiak erabaki du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Erizaintzaren 2024ko Nazioarteko Egunarekin; hori dela-eta, kolore urdinez argiztatuko du bere fatxada maiatzaren 12an.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko atalondoan Mis derechos son derechos humanos/Nire eskubideak giza eskubideak dira izeneko erakusketa jartzea 2024ko azaroaren 5etik 21era bitarte, UNICEFek antolatua.