2024ko azaroaren 11ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko AZAROAren 11– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 11– 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
PROYECTOS DE LEY FORAL:
- Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Arrunta.
MOZIOAK:
- Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin honako mozio honen betetze-mailaz: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita Nafarroan itxarote-zerrendak murrizteko plan integral bat aurkez dezan, bere barne hartuta egiturazko neurriak abiaraztea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Estatu Batuetako Gobernuari exijitzen dio "terrorismoa sustatzen duten estatuen" zerrendatik atera dezan Kuba. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Ituna, migratzaileen eta errefuxiatuen giza eskubideei buruzko nazioarteko araudia urratzeagatik. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.
AGERRALDIAK:
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, etxebizitzaren arloari dagokionez 2023ko azaroaren 9an Parlamentuan iragarritako jarduketak bete ote diren informatzeko. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartearen ordezkariekin, sektorearen egoera zein den azaldu dezaten. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Nafarroako Kazetarien Elkargoaren ordezkariekin, sektorearen egoera zein den eta zer-nolako beharrak dituzten azaldu dezaten. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Berriozarko Udalaren eta Mendialdea I eta II ikastetxeen nahi Berriozarko DBHI ikastetxearen ordezkariekin, Hezkuntza Departamentuan eskola-sustatzailearen figura ezartzeko eskaria azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- NUPeko ikertzaile Sandra Siria Mendaza andrearekin eta Hodei Sarasa Camacho jaunarekin, Nafarroan adingabeak babesteko sistema hobetze aldera egiten dituzten diagnosia eta proposamenak azaldu ditzaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- EINA-Nafarroako Gizarteratze Enpresen ordezkariekin, egiten duten lana eta dauzkaten beharrizanak azaldu ditzaten. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Irurreko Henri Lenaerts zentrora (Gesalatz), euren proiektua, inplikazioa eta zailtasunak ezagutzeko. Geroa Bai eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute proposamena, batzorde berezi bat eratu dadin Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Ituna (2021-2030) betetzen ote den kontrolatzeko eta haren jarraipena egiteko. Nafarroako Alderdi Sozialista, Unión del Pueblo Navarro, Eh Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Irakurketa bakarreko eztabaida martxoaren 21eko Osoko Bilkuran eginen da.
AHOZKO GALDERAK:
- ETAren biktimei eginen zaizkien hurrengo omenaldietan Foruzaingoa egoteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea eratzea.
- Larrialdiko familia-harrerako programari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Eskaria, Nafarroako Gobernuak eldiario.es-en publizitatea jartzeari buruzko galderari emandako erantzunaren koherentzia egiazta dadin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.
- Unibertsitate-ikasketetarako beka eta laguntzetarako 2023ko aurrekontuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak duen Animaliak Babesteko Zentroaren kudeaketa iraungitzen den datari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Pirinioetako nekazaritza-elikagaietako aukerak direla-eta INTIAk 2021ean egindako azterlanaren ondorioak gogoan hartuta egin diren ekintzei edo hartu diren ekimenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Eskola-jantokirako bekei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- 2015eko urriaren 29an onetsi zen uren aprobetxamendurako emakidaren ezaugarriak aldatzeko eskaria zertan den jakiteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Bingo-aretoetako eta joko-areto edo -lokaletako ordutegia ezberdina izateari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Ubidearen bigarren fasea finantzatze aldera Europako Inbertsio Bankuarekin egindako bilerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Ubidearen lehenbiziko faseko azpiegituren finantzaketa-kostuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Ubidearen lehenbiziko fasearen handitzearen azpiegituren finantzaketa-kostuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Ubidearen bigarren faseko azpiegituren finantzaketa-kostuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- O-NOZeko Aginte-koadroaren "Hobetzeko arloak" atalari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
Osasun Karpeta Pertsonaleko iradokizunen/erreklamazioen atalari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- 2023ko abenduko aginte-koadroko "Zentroz zentro hobetzeko arloak" atalari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- O-NOZeko Aginte-koadroaren "Hobetzeko arloen" motei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legean jasotzen diren zerbitzu-kartak abian jartzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Suhiltzaileen Zerbitzuko lanpostuen balorazioari buruzko azterlana egiteko lizitazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Bruselako bulegoetako lanpostu batean euskara baloratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoaren urteko kontuei buruzko auditoretza-txostena, 2023ko ekitaldikoa.
BESTELAKO GAIAK:
- Jurista-hirukote bat aukeratzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Sala Zibil eta Penaleko magistratu-lanpostu bat betetzeko. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aurkeztu du. Proposatutako hirukotearen gaitasun-aitorpenak gaurkotzeko eskaria. Hirukotea honako hauke osatzen dute: Alicia Chicharro Lázaro, Guillermo Barrios Baudor eta Patricia Moreno Arrarás.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatutako informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa bete dezan eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.
- Idazkia, zeinaren bidez eskatzen baita agerraldia egitea Eskarietako Batzordean, ekitatean eta berdintasunean oinarritutako formakuntza akademikoaren inguruan aritzeko. Elkarri Laguntza-Apoyo Mutuo elkarteak aurkeztu du. Jaso dela jakinarazten da.
- Konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, 900-2023 zenbakikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluari buruzkoa, 2015eko apirilean indarrean zegoen moduan Espainiako Konstituzioaren 31.1 artikulua urratzen al zuela-eta. Nafarroako Parlamentuak erabaki du auzian ez pertsonatzea.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du María Aranzazu Biurrun Urpegui andrearen botoa Alzórriz Goñi jaunaren esku uzteko eskaria (biak ere Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentariokoak).
- Mahaiak onetsi egin du RNEren eskaria, azaroaren 14an Atalondotik zuzenean emititu ahal izateko, Espainiako irrati-emisioen mendeurrena ospatzen baita.