Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Irailak 2

2024ko irailaren 2eko bilkura

MAHAIAREN ETA ELEDUNEN BATZARRAREN ERABAKIAK, GAUR –ASTELEHENA, 2024ko IRAILaren 2a– EGINIKO BILERAN HARTUAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 2–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako 2023ko Kontu Orokorrei buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Arrunta.

- Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikitako osasun arloko langileen lanbide karreraren sistema ezartzen duena, salbu eta fakultatibo espezialistena, osasun arloko beste fakultatibo batzuena eta osasun arloko diplomadunena. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Eztabaida irailaren 19ko Osoko Bilkuran eginen da. Zuzenketak aurkezteko epea irailaren 18ko 12:00etan amaituko da.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Aldatzen duena abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileriaren estatutuaren testu bategina onesten duena. Unión del Pueblo Navarro TPak aurkeztu du. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura.

 

INTERPELAZIOAK:

- Garapenerako lankidetzaren alorreko politika orokorrari buruzkoa. Zurekin Nafarroa TPak aurkeztu du.

- Lehen sektoreko belaunaldi-berritzeari heldu eta hori garatzeko politikei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Atzerri Ekintzako Zerbitzu Europarraren idazkia, honako mozioari buruzkoa: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak egiaztatzen baitu Mendebaldeko Sahara lurralde ez-autonomoa dela, nazioarteko zuzenbidearen mende dagoena eta sekula ere ez dena Marokoko Erresumaren parte izan.

- Eskaera, batzordean honako mozioaren betetzeaz eztabaidatzekoa: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita gardentasunaren nahiz publizitate aktiboaren arloetan dituen betebehar guztiak bete ditzan. Unión del Pueblo Navarro TPko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Eskaera, batzordean eztabaidatzekoa honako mozioaren betetzea: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita Osasun Plan berri bat igor dezan. Unión del Pueblo Navarro TPko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Osasuneko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita Osasun Plan berri bat igor dezan. Unión del Pueblo Navarro TPko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Osasuneko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita azterlan bat egin dezan, Lizarrako Ospitalean Hemodialisiko Unitate bat eraikitzearen kostuari eta eraginkortasunari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Osasuneko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita Sendagaien Europako Agentziak onetsitako medikamentu berrietarako sarbidea arindu diezaien horien beharra duten pazienteei.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaera, batzordean eztabaida egitekoa honako mozio honen betetzeari buruz: mozioa, zeinaren bidez Osasun Departamentua premiatzen baita anbulantziazko osasun-garraioa probintzia arteko lekualdatzeetarako erabiltzeari buruzko jarraibidea alda dezan. Unión del Pueblo Navarro TPko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Osasuneko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: mozioa, zeinaren bidez Osasun Departamentua premiatzen baita alda dezan anbulantziazko osasun-garraioa probintzia arteko lekualdatzeetarako erabiltzeari buruzko jarraibidea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita Ondare Historikoaren kontserbazio prebentiborako materialak egunera ditzan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Osasuneko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita Droga-mendekotasunaren III. Foru Planaren amaierako ebaluazioa egin dezan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lurralde Kohesiorako kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita toki-administrazioaren arloan dauzkagun eskumen historikoak defenda ditzan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute kontu-emate eskaera, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita Nafarroan itxarote-zerrendak murrizteko plan integral bat aurkez dezan, bere barne hartuta egiturazko neurriak abiaraztea. Unión del Pueblo Navarro TPko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Ez onartua, epea urriaren 25ean amaitzen delako.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da jarrai dezan betetzen iaz egin ziren akordioak, bakarrik dauden adingabeen harrerari buruzkoak. Zurekin Nafarroa TPko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Kataluniaren finantzaketa berezirako akordioa. Unión del Pueblo Navarro TPak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak azal dezan zer neurri hartuko dituen, ekiditekoak Nafarroako Gazteriaren Kontseilua bere egoera delikatuaren ondorioz desagertzea. Unión del Pueblo Navarro TPko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak inkesta bat esplika dezan, Nafarroan herritarrek erakundeei eta zerbitzu publikoen emateari buruz duten hautemate eta konfiantzari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak inkesta bat esplika dezan, Nafarroan herritarrek erakundeengan duten konfiantzari eta zerbitzu publikoen emateaz duten hautemateari buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2024ko ekainaren 26ko erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita BEECYCLE REUSE & RECYCLING, SLk sustatutako inbertsio-proiektua.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2024ko ekainaren 26ko erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita BIOMETANO SESMA, SLk sustatutako "Nafarroako Sesmarako biometano- eta bio-ongarri proiektua".

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2024ko ekainaren 26ko erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita HAHN IBERIA PLASTICO RECICLADO, SLk sustatutako inbertsio-proiektua.

- Kontuen Ganberako lehendakariak azal ditzan Oinarrizko Osasun Laguntzarako Irisgarritasunari buruzko 2018-2023 txostenaren emaitzak. Unión del Pueblo Navarro TPko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Oinarrizko Osasun Laguntzarako  Irisgarritasunari buruzko 2018-2023 txostenaren emaitzak baloratzekoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariak azterlan hau aurkez dezan: "Herritarrek oinarrizko osasun laguntzan duten irisgarritasunari buruzko fiskalizazio txostena (2018-2023)". EH Bildu Nafarroa TPko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak esplika dezan zer egoeratan dauden Eslabako Santa Crizeko prospekzio arkeologikoak. Unión del Pueblo Navarro TPak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariak esplika dezan Corellako Udalaren auditoriari buruz argitaraturiko azken txostena. Unión del Pueblo Navarro TPko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du. Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak Sunsundegui enpresaren egoera azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularra TPko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak argibideak eman ditzan Volvo enpresaren erabakiaren ondoren Sunsundeguin sorturiko egoera berriaz. Unión del Pueblo Navarro TPko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, argibideak eman ditzan Sunsundegui enpresaren egoeraz eta Volvo enpresarekiko haren akordioaz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak argibideak eman ditzan Flamasats enpresak Agoizko lantegiaren egoerari buruz eginiko iragarpenari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azal ditzan Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko akordioak. Unión del Pueblo Navarro TPko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azal dezan eginkizun dagoen Ehizari buruzko Legeari begira Ehiza-aholkularitzarako Kontseiluak aurkeztutako zirriborroa. Unión del Pueblo Navarro TPko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Gobernuko lehendakariak esplika dezan zergatik ari diren itxarote-zerrendatik atereak izaten zenbait pertsona, haiek itxaroten ari zitzaizkion mediku espezialistak ikusi ez baditu ere. Unión del Pueblo Navarro TPko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak Nafarroako Kulturaren 2024/2027 Plan Estrategiko berria ezagutaraz dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak azal ditzan Etxebizitzaren Nafarroako egoerari buruzko 2023ko txostenaren konklusioak. Txostena joan den ekainean argitaratu zen. EH Bildu Nafarroa TPko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak argibideak eman ditzan Polizia Judiziala Koordinatzeko Batzorde Nazionalaren 2024ko urtarrilaren 23ko aktatik eratorrita eginiko urratsei buruz. Unión del Pueblo Navarro TPko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako hezkuntza publikoko irakasleen ordezkari sindikalek beren eskaera eta erreibindikazioak azal ditzaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Zurekin Nafarroa TPek aurkeztu dute.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen batzordearen ordezkaritza batek argibideak eman ditzan Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-irakasleen lan-egoerari buruz eta hitzarmen kolektiboaren gaur egungo negoziazioan irakasle horien enpresa-batzordeak dituen jarrera eta proposamenei buruz, Unibertsitate Sistemaren Lege Organiko berriaren gerizpean. EH Bildu Nafarroa TPak, Unión del Pueblo Navarro TPak, Nafarroako Alderdi Sozialista TPko Kevin Lucero Domingues jaunak eta Zurekin Nafarroa TPak aurkeztu dute.

- Plásticos Brello-ko langileen ordezkari batek azal dezan plantillaren egoera zein den, enplegu-erregulazioko espediente bat iragarria izan ondoren. Geroa Bai TPko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Cederna-Garalur-en ordezkaritza batek azal ditzan Helmugako Turismo Jasangarritasunerako Planeko proiektuetan egiten duen kudeaketaren nondik norakoak. EH Bildu Nafarroa TPko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Iridia eta Novacten ordezkaritza batek eta Adituen Mahaiko kideek azal dezaten Ekintza Plana, Espainiako estatuko polizia-kidegoen gardentasunerako eta kontu-ematerako mekanismoak hobetu eta modernizatzekoa. Geroa Bai TPak eta EH Bildu Nafarroa TPak aurkeztu dute.

- Ezintasunaren Arreta Integralerako "San Jose" Zentroko zaintzaileen kolektiboaren ordezkaritza batek bere erreibindikazioak azal ditzan, Eskubide Sozialetako zaintza-langileak C mailara igotzearen ingurukoak. Nafarroako Alderdi Popularra TPak, Nafarroako Alderdi Sozialista TPko María Olga Chueca Chueca andreak, EH Bildu Nafarroa TPak, Zurekin Nafarroa TPak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- UNICEF Nafarroako Batzordearen ordezkaritza batek bere proiektuak eta beharrizanak azal ditzan. Geroa Bai TPak, Union del Pueblo Navarro TPak, Nafarroako Alderdi Sozialista TPko María Olga Chueca Chueca andreak, EH Bildu Nafarroa TPak, Nafarroako Alderdi Popularra TPak eta Zurekin Nafarroa TPak aurkeztu dute.

- Eskuahaldunak-Nafarroako Eskultoreen Elkartearen ordezkaritza batek esplika ditzan elkartearen sorrera eragin zuten zioak eta helburuak, eta proiektuaren gaur egungo egoera eta beharrizanak azal ditzan. Geroa Bai TPko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoaren zuzendaritza-taldeak esplika ditzan horren sorrera eragin zuten zioak eta helburuak. Geroa Bai TPak eta Nafarroako Alderdi Sozialista TPak aurkeztu dute.

- IPES Fundaziora, haren instalazioak eta aurrera daramatzan proiektuak ezagutzeko. EH Bildu Nafarroa TPak, Nafarroako Alderdi Sozialista TPko María Olga Chueca Chueca andreak, Geroa Bai TPak eta Zurekin Nafarroa TPak aurkeztu dute.

- Gazte-justiziako baliabideetara, bertatik bertara ezagutzearren horietako bakoitzaren instalazioak eta funtzionamendua. EH Bildu Nafarroa TPak, Nafarroako Alderdi Sozialista TPko María Olga Chueca Chueca andreak eta Geroa Bai TPak aurkeztu dute.

- Paris 365era, haren langintza ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Popularra TPak, EH Bildu Nafarroa TPak, Zurekin Nafarroa TPak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Bardeako tiro-poligonoko instalazioetara, instalazioak berak ezagutzeko, bai eta bertan egiten diren praktikak eta ariketa militarrak eta erator litezkeen balizko ingurumen-eraginak ere. Zurekin Nafarroa TPak, EH Bildu Nafarroa TPak eta Geroa Bai TPak aurkeztu dute.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:

- Mahaiak eta eledunen Batzarrak jasotzat eman dute txosten-eskaera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko Lege Organikoa eguneratzeko Ponentziari dagokionez. EH Bildu Nafarroa TPko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

Galderak erretiratzea. Unión del Pueblo Navarro TPak aurkeztu du.

- Eraberritze Demokratikorako Plana foru-araudiari egokitzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.

- N-121-A errepideko argigailuak kudeatzeko sistemari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.

- Landa-inguruneko belaunaldi-berritzerako planari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.

- Lorpen Femeninoaren Indizeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.

- Nafarroako hezkuntza-sistemari buruzko adierazleen gainekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.

- Ustekabeko eta hezkuntza-indargarrirako matrikulen indizeei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.

- Nafarroako autonomoen eta funtzionarioen kopuruei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Eskaera, epe berria ezar dadin honako galdera honi erantzuteko: Bustince jauna Nair Center delakoko zuzendari zientifiko gisa jarri ez izateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Eskaera, Martzillako zubian egin beharreko obrei buruzko galderari erantzun koherentea eman dakion galdegitekoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du. Errefusatua, jadanik erantzun zaiolako.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaera, eguzki-plakak instalatzeko dirulaguntzetarako eskaerei buruzko galderari erantzun koherentea eman dakion galdegitekoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Ana Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu 5 egunez luzatua izan dadin erantzuteko epea. Bertan behera gelditu da, jadanik erantzun zaiolako.

- Eskaera, honako galderari erantzun koherentea eman dakion galdegitekoa: " 'ACD 5 Donejakue bideak, mila bide Nafarroan' helmugako turismo-jasangarritasunerako Plana" izeneko partidari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Eskaera, Nafarroako Gobernuaren erantzun bateratuaren pertinentzia egiaztatzekoa. EH Bildu Nafarroa TPko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Adimen Artifizialaren Zentrorako bisitari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Atarrabian San Andres paper-fabrikatiko usain txarrak nabaritzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra TPko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zerbitzuaren finantzaketari buruzko aurreikuspenei eta epeei buruzkoa. Geroa Bai TPko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.

- Alaitz BHIan batxilergo-lerro bat kentzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Mugairin Elizondo Lanbide Eskola berria eraikitzeko obraren lizitazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Etxabakoizko Nuestra Señora de Roncesvalles haur-eskolan 2024-2025 ikasturterako izandako matrikulazioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- 2024-2025 ikasturtetik aurrera Ezpeleta Jauregia erabiltzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Aibarko haur-eskolarako aurrematrikulazioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Familiei lana eta familia bateragarri egitearekin laguntzeko neurriei eta haur-pobreziaren aurkako borrokari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Joko-enpresei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Arantzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Behar bezala frogaturiko hiru komunikazio-ahaleginak betetzen direla bermatzeko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Vianako Mondelez enpresarentzako laguntza ekonomikoei eta onura fiskalei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Antzingo eskolari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Interkontsulta baten ondotiko hitzordu presentzialei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak Bidean ente instrumental deklaratzeari buruz 2023ko azaroaren 6ko Administrazio Kontseiluan aipatu ziren data aurreikusiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Tuterako Reina Sofía Ospitaletik kanpo eginiko analisiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Bakarrik dauden adingabe atzerritarrei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroako egoitzen hitzarmenaren egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroan desgaitasunaren alorrean dauden itxarote-zerrendei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren finantza-egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Europako NG funtsekin (SEM) finantzaturiko zenbait jarduketa bertan behera utzi izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Babesgabetasun-egoeran zegoen familia batek kalean lo egin beharra ekiditeko ekintzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Foruzaingoko Informazio Dibisioaren txostenetan delituak polizia-kidegoaren arabera banatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Funts publikoekin finantzaturiko ikastetxeetan eduki politikodun pankartak kentzeko protokoloari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra TPko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, betetze aldera Nafarroako Gobernuak egin dituen urratsei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren egoerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra TPko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Errentako etxebizitza publikoko parkeko etxebizitza bat emakidatzeko batez besteko itxarote-denborari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra TPko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Nafarroan etxebizitza babestu baten emakidarako itxaron behar den batez besteko denborari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra TPko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Osasun arloko langileen lanbide-karreraren sistema ezartzen duen Foru Legearen zirriborroari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Erosketa- eta lizitazio-teknikariaren lanposturako kontratazio mugagaberako tasa berariazko bat onesteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- 2024ko maiatzaren 24an egin zen Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordean Lucero jaunak jaulki zituen hitzei buruzkoa. Unión del Pueblo Nvarro TPko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Errentako etxebizitzen sustapenerako sozietate berri bat eratzeko prozesuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Etxebizitzen birgaikuntzara bideratuta dauden dirulaguntzetako Europako funtsei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- "Nafarroako gazteriari buruzko azterlan monografikoa" delakorako kontratuaren gainekoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- "Estudios Melitón" enpresarekiko epaiaren betearazpenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- 71/2024 Foru Agindua, uztailaren 1ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorrak prestatzeko egutegia.

- 78/2024 Foru Agindua, abuztuaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, zeinaren bidez onesten baitira 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantzeko Kontuak ixteari eta likidatzeari buruzko arauak, bai eta 2025eko ekitaldiaren irekiera ere.

- 2/2024 Legegintzako Foru Dekretua, 2024ko uztailaren 24koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, balio erantsiaren gaineko zergari dagozkion zenbait neurri luzatzen dituena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren idazkia, non ezagutarazten baititu foru legeen aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkezteari dagokionez Nazioko Gobernuarekin izandako negoziazioak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Unibertsitateko, Kultura, Kirol eta Turismoko Departamentuaren 2023-2025 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2023ko deialdien ebaluaziorako txostenak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren 2023-2025 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2023ko deialdien ebaluaziorako txostenak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren 2023-2025 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako deialdien ebaluazio-txostenak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Departamentuaren 2023-2025 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2023ko deialdien ebaluaziorako txostenak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako  Departamentuaren 2023-2025 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2023ko deialdien ebaluaziorako txostenak.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2024ko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2024ko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2024ko ekainaren 30ean emanda zeuden abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2024ko maiatzean egindako aurrekontu-aldaketak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2024ko ekainean egindako aurrekontu-aldaketak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Corellako Udalaren 2022ko kontuei buruzko fiskalizazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren idazkia, zeinaren bitartez jakinarazten baita fiskalizazio-txostena bere 2025erako lan-egitarauan txertatu dela.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Kontuen Ganberaren 2024rako Urteko Fiskalizazio Programa aldatzen baita.

- Eskaera, TEDER (Tierra Estella Desarrollo Rural) elkartearen kontuei eta langile-kontratazioari buruz 2017tik 2024ra bitarteko fiskalizaziorako txostena egitekoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Eskaera, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren 2023ko eta 2024ko ekainaren 30era bitarteko kontuei buruzko fiskalizaziorako txostena egitekoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberak eginiko fiskalizazio-txostena, oinarrizko osasun-laguntzak herritarrentzat duen irisgarritasunari buruzkoa (2018-2023).

- Eskaera, fiskalizazio-txostena egitekoa "Erriberako Mankomunitateko udalerrietako hiri- eta bide-garbiketarako zerbitzu publikoa" kontratatzeko espedienteari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista TPak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren fiskalizazio-txostena, “Nafarroako Arartekoaren Urteko Kontuak, 2023ko ekitaldia”ri buruzkoa.

- Garesko Udaleko langileriari, kontratazio publikoari eta dirulaguntzei buruzko fiskalizazio-txostena (2023) egiteko eskaera. Unión del Pueblo Navarro TPko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kutxa Fundazioaren urteroko kontuen auditoretza-txostena, 2023ko ekitaldiari dagokiona. Nafarroako Kutxa Fundazioak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin dakion galdegitekoa, eskatzen zaion informazioa emateko duen betebeharra betetzekoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du. Bertan behera geratu da.

- Eskaera, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro TPko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Eskaera, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatutako informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatu zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa bete dezan eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Eskaera, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Eskaera, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Eskaera, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Arartekoaren 2023ko kontu orokorra.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 2023ko jarduera-oroitidazkia.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena. 2023ko ekitaldiaren bigarren hiruhilekoa.

- Mahaia eta Eledunen Batzarra jakitun agertu dira EH Bildu Talde Parlamentarioakzenbait batzorde parlamentariotan duen osaera aldatu  izanaz, Xebe Txoperenaren ordez Oihan Mendo sartu izanaren ondorioz aldatu ere.

- Mahaia eta Eledunen Batzarra jakitun agertu dira UPN Talde Parlamentarioakzenbait batzorde parlamentariotan duen osaera aldatu  izanaz, María Jesús Valdemoros eta Iñaki Iriarteren ordez Mario Fabo eta Isabel Olave sartu izanaren ondorioz aldatu ere.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

-  Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, onetsi du lehendakariaren etaforu parlamentarien ordainsariak 2024. urterako eguneratzea, ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege-dekretuaren 6. artikuluari jarraikiz, zeinaren bidez zenbait neurri luzatzen baitira, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazketatik eratorritako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egitekoak, eta zerga-, energia- eta gizarte-arloetan presako neurriak hartzen baitira.

 

Horrek %2ko igoera egiten du, 2024ko urtarrilaren 1erako atzeraeraginez, hain zuzen ere Nafarroako Gobernuak joan den uztailaren 24an Administrazioko langileriarentzat erabakitako igoerare antzera. Langileria horrek jada kobratu du aldea abuztuko nominan.

 

Ordainsari horiekin loturiko konpromisoak 46.200 euroan baloratuta daude (1.200, lehendakariarenak; 45.000, foru parlamentarienak), eta Nafarroako Parlamentuaren 2024ko aurrekontuaren kargura erantzunen zaie, honako gastu-partida hauen bidez: lehendakariaren ordainsariak, 80.900,82 euro; lanaldi osoan diharduten Mahaiko eta Eledunen Batzarreko parlamentarien ordainsariak, 66.520,72; lanaldi osorik gabe diharduten Mahaiko eta Eledunen Batzarreko parlamentarien ordainsariak, 49.909,30; lanaldi osoan diharduten gainerako parlamentariak, 59.127,88; lanaldi osorik gabe diharduten gainerako parlamentariak, 44.345,98; dietak dituzten parlamentariak, 161,25 euro, 25 kilometrorainoko erradiotik bileretara joateagatik; eta 190,50 euro, erradio hori gaindituz gero.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entziun ondoren, jasotzat eman du Nafarroako Parlamentuaren 2025. urteko ekitaldirako aurrekontuaren aurreproiektua egiteko irizpideei buruzko txostena.

 

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuan ospa dadila Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren XXXV. urteurrena, Unicefen Nafarroako Batzordearen ekimenez. Ekitaldia azaroaren 20an izanen da, 12:00etan, Osoko Bilkuren aretoan.