Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Irailak 9

2024ko irailaren 9ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko IRAILaren 9a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 9–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako Foru Komunitateko Sustapen Ekonomikorako Eremuei buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Arrunta.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren iritzia, honako foru-lege proposamen honi buruzkoa: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-dekretua aldatzen duena. Eztabaida irailaren 19ko Osoko Bilkuran eginen da, irakurraldi bakarrean. Zuzenketak aurkezteko epea 18an  amaituko da, 12:00etan.

 

INTERPELAZIOAK:

- Fiskalitatearen arloko politika orokorrari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

- Fiskalitatea diru-sarreretarako eta estrategia ekonomikorako funtsezko zutarri gisa hartu beharrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratu da: Nafarroako Gobernua premiatzen da Uharteko Izotz Jauregiaren inguratzaile termikoan eta aldageletan egin beharreko inbertsioen kostuaren % 80a finantza dezan gutxienez ere. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baitu honako mozio honen betetze-mailaz: Nafarroako Gobernua premiatzen da erregelamenduz gara dezan LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baitu honako mozio honen betetze-mailaz: Nafarroako Gobernua premiatzen da zeinu-hizkuntzak merezimenduetan puntuak eman ditzan kontratazio publikoan eta hala jaso dadin merezimenduei buruzko dekretu berrian.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baitu honako mozio honen betetze-mailaz: Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan sorkuntza artistikoaren prozesuetan Adimen Artifizialaren gaineko hausnarketarako eta eztabaidarako guneak sor ditzan.

 

AGERRALDIAK:

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, hartzak Erronkarin duen egoera azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, fatxadak zaharberritzeko laguntzak eskatu zituzten familia-unitateak zer egoeratan geratzen diren azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, Sustapen Ekonomikorako Eremuei buruzko Foru-lege proiektuari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, Industriari buruzko Foru-lege proiektuari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Merkatarien Elkartearen ordezkariekin, Sustapen Ekonomikorako Eremuei buruzko Foru-lege proiektuari buruz duten iritzia azal dezaten. Geroa Bai, Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Nafarroako Venezuelarren Elkartearekin, haien lekukotasuna eman dezaten eta herrialdearen errealitatea azal dezaten. Nafarroako Alderdi Popularreko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Larraingoa erkidego terapeutikora, instalazioak eta bertan betetzen den programa, ANTOXel kudeatzen duena,  ezagutzeko. Geroa Bai talde parlamentarioak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.

- Zizur Txikiko ASPACEra, zentroaren egoera ezagutzeko. Geroa Bai talde parlamentarioak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.

- Mendigorrira, NA-601 errepidearen egoera bertatik bertara ezagutzeko. EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andrearen idazkia,  Foruaren Hobekuntza gaurkotzeko eta XXI. mendeko errealitate sozialera eta nafarren iritzira egokitzeko ponentzia dela-eta eskatutako txostenari buruzkoa.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroara datorren turismo-motari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

- Nafarroako Gobernuaren kultur programa berekiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

- Belateko eta Almandozko tunelak aldi baterako ixteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.

- Osasunari buruzko Foru Legea gaurkotzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.

- Alemaniako egoera ekonomiko eta industrialak Nafarroan duen eraginari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Ibarreko erkidego terapeutikoa ixteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Garapenerako Lankidetzaren Nafarroako Agentzia sortzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan etxebizitza dela-eta dagoen problematikari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Europako Next Generation funtsen destinoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Belateko tuneletako obraren aldi baterako enpresa-elkarte esleipen-hartzaileak obra-plana ez betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Aurreikusitako inbertsioak erretiratzearen aitzinean Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak egindakoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Nafarroako presio fiskalari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Estatuak ordainduko dituen Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle laguntzaile doktoreen 46 lanpostuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Eskola-garraioaren zerbitzuaren eskariari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Reina Sofia ospitalean guardiako erradiologorik ez egoteagatik larrialdi-egoeratan gerta daitezkeen kalteei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Reina Sofia ospitalean guardiako erradiologorik ez egotearen ondorioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Reina Sofia ospitalean guardiako erradiologorik ez egoteagatik ZIUko pazienteei begira gerta daitezkeen kalteei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Kontratatutako bide, ubide eta portuetako ingeniari kopuruari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea osasun-sistema publikoak Espainiako zenbat autonomia-erkidegotan daukan enpresa-entitate publikoaren izaera juridikoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Arkeologiako Plan Zuzendariari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Osasun Publikoaren Institutuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Elizondoko osasun-etxean medikuen lanpostu hutsak betetzeko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Funtzio Publikoaren mende egoteak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarentzat eta Osasun Publikoaren Institutuarentzat dituen ondorioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontrataziorako Zerbitzuaren zuzendariak eta haren taldeak dimisioa emateko arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Navarra.es-eko eskabide orokorraren ereduari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Arma eta lehergaiak direla-eta Foruzaingoak jarritako salaketei eta egindako konfiskatzeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2024ko irailaren 4ko erabakia, zeinaren bidez eskatu baitu Erkidegoaren egoerari buruzko politika orokorreko eztabaida azaroaren 14an eta 15ean egin dadin. Onesteke daude eztabaidarako arauak.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin aberaste bidegabearen egoeran dauden kontratuek 2014ko abendutik 2023ko abendura bitarte izandako bilakaerari eta kontratu horien egungo egoerari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioaren eledunaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazten baitu ordezko eledun izendatu dutela Mendo Goñi jauna.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren idazkia, Klima-aldaketaren Nafar Herritar-batzarrari buruzkoa.

- Eskaria, txosten juridikoa egin dadin argitzeko ea uztaila eta abuztua zenbatu behar diren Nafarroako Gobernuak mozioen betetze-mailari buruz informatzeko duen epearen barruan.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du Pneumoniaren  Mundu Eguna dela-eta 2024ko azaroaren 12an Legebiltzarraren egoitzaren fatxada kolore urdinez argiztatzea.

- Mahaiak onetsi du irailaren 24ra aurreratzea Farmazialarien 2024ko Mundu Eguna; hortaz, egun horretan kolore berdez argiztatuko da Legebiltzarraren fatxada.

- "Parlamentua eta adierazpen-askatasuna. Auzi problematikoak" jardunaldia egitea onetsi du Mahaiak. Jardunaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoarekiko lankidetza-hitzarmeneko jardueren baitan antolatu da. Jardunaldia urriaren 11n eginen da, 11:00etan, erabilera anitzeko aretoan.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzearekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du funtsezkoa dela ikerketa sozial, sanitario eta biomedikoaren aldeko apustua egitea, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko xedez.

 

3. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du heldu den irailaren 20an, ostirala, 13:00etan, AFAN elkartearen parte-hartzearekin.

 

4. Nafarroako Parlamentuak irailaren 21ean, larunbata, fatxada magenta kolorez argiztatzea erabaki du.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat. Horren arabera, Nafarroako Parlamentuak babestu egin behar zuen Foru Hobetzearen aldaketa, eta babesa eskatzen zien Diputatuen Kongresuan ordezkaritza daukaten talde parlamentarioei. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

PPk eta Voxek aurka bozkatu dute,  eta UPNk, PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek aldeko botoa eman dute.

 

Onetsi ez den adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak babestu egiten du Foru Hobetzearen aldaketa, eta babesa eskatzen die Diputatuen Kongresuan ordezkaritza daukaten talde parlamentarioei.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena. Horren arabera, Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazi behar zion Venezuelako herriari. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

EH Bildu abstenitu egin da, Contigo-Zurekinek aurkako botoa eman du, eta UPNk, PSNk, Geroa Baik, PPNk eta Voxek alde bozkatu dute.

 

Onetsi ez den adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Foru Parlamentuak, Nafarroako herriaren izenean, bere elkartasuna, gertutasuna eta estimua adierazten dizkio Nafarroako venezuelar diasporari, eta bere egiten du Venezuelaren askatasunaren eta demokraziaren aldeko kausa goresgarria.

 

2. Nafarroako Parlamentua kezkatuta dago lehendakaria hautatzeko hauteskundeen ondotik Venezuelan bizi den egoera dela-eta, gero eta gehiago baitira atxiloketa arbitrarioak eta herritarren aurkako jazarpen etengabea. Horrenbestez, Venezuelako agintariei eskatzen die berehala buka dadin oposizioaren protesta baketsuen aurkako errepresio- eta xaxatze-ekitaldi oro, bai eta atxiloketa arbitrarioak, errepresioa nahiz oposizioko eta gizarte zibileko kideen aurkako indarkeriazko erretorika ere. Halaber, preso politiko guztiak askatzea eskatzen du.

 

3. Nafarroako Foru Parlamentuak Venezuelako agintariei eskatzen die hauteskunde-kontaketaren akta guztiak argitara ditzan, nazioarteko erkidegoak zenbatu ahal izan ditzan. Venezuelako herriaren borondatea errespetatzea da, oraindik ere, Venezuelan demokrazia berrezartzeko eta egungo krisi humanitario eta sozioekonomikoa konpontzeko bide bakarra.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena. Horren arabera, Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egin behar zituen Venezuelako hauteskunde-iruzurra eta Maduro jaunaren tiraniak Venezuelako herriaren aurka darabilen abusua. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik, eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute; UPNk, PPNk eta Voxek, alde.

 

Onetsi ez den adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nicolás Maduro Morosen erregimen diktatoriala egiten ari den hauteskunde-iruzurra gaitzesten du.

 

2. Askatasuna eta, askatasunaren adierazpen diren aldetik, hauteskunde-emaitzak aldezteko borrokan Venezuelako herriaren aurka baliatzen ari den errepresioa gaitzesten du.

 

3. Venezuelako erregimenari exijitzen dio bozketa-mahai guztietako aktak argitara ditzan, 2024ko uztailaren 28ko hauteskundeetako emaitzak egiaztatu eta baliozkotu ahal izateko.

 

3. José Luis Rodríguez Zapatero lehendakari ohiaren jarduna gaitzesten du, giza eskubideak urratzen dituen eta gizateriaren aurkako krimenak egiten dituen erregimen bat babesten duelako.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional