Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Martxoak 11

2024ko martxoaren 11ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko MARTXOAren 11– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 11, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Osasun mentalaren arloan Osasun Departamentuak darabiltzan politikei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Eskaria, Erregelamenduaren 222.3. artikuluaren arabera, Gobernuak mozioaren betetze-mailari buruzko kontu-ematea aurkez dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baitu mozio honen betetzeari buruz: Nafarroako Gobernua premiatzen da Adimen Artifizialak Nafarroako gizartean duen eraginari buruzko prospekzio-lan sakona eta iraunkorra egin dezan.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako familiak animatzen ditu seme-alabak hezkuntza-sare publikoan matrikulatu ditzaten. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da behar adina baliabide ezar dezan sei hilabeteko epean gehienez ere ebatz daitezen atzerrian lortutako titulu akademikoak homologatzeko eskabideak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

-Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da hartu beharreko neurriak har ditzan, Marokotik datozen marrubietan A hepatitisa egoteaz ohartarazten duten osasun-jakinarazpenen larritasuna ikusita, Marokotik datozen nekazaritzako produktuen inportazio oro urgentziaz geraraz dezan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariak agerraldia egiteko eskaria erretiratzea. Agerraldia eskatu zen natura-bideen eta bide berdeen arloan dagoen lege-hutsuneari aurre egiteko neurriak azal zitzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

-Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu argitu eta zehaztu dadin Europako laguntzen exekuzioaz jarduteko agerraldi-eskaera.

- Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariarena, eremu publikoaren demokratizaziorako eta sinbolo frankistak erretiratzeko jarduketa-ildo nagusiei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariarena, nafarrak Nafarroara itzultzeko laguntzei buruz eta Next RetorNA ekimena zertan den informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena, Nafarroako bizi-kalitateari buruzko 2023ko txostena azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2024ko martxoaren 6koa. Horren bidez, foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen da Mobis Spain Electrified Powertrain SLUk  eta VGP (PARK) España 17, SLk sustatutako inbertsio proiektua.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Gizain fundazio publikoari buruz informa dezan: bilakaera eta egungo egoera, etorkizunerako asmoak eta AUNA proiektua. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Lakabeko Kontzejuaren ordezkariekin, Nafarroako Pirinioetako eta Pirinioaurreko herri abandonatu eta errekuperatuen egoerari eta beharrizanei buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Casa de las Naciones Federazioaren ordezkariekin, egiten dituzten jarduerei eta dauzkaten beharrizanei buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioa, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.

- Fénix-LGTBI+ etorkinei eta errefuxiatuei laguntzeko elkartearen ordezkariekin, elkarteak egiten duen lana eta abian dituzten proiektuak ezagutzera eman ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. .

- Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, egiten dituzten ekintzak eta dauzkaten beharrizanak azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Miguel Servet-Navarra Biomed Fundaziora, instalazioak eta dauzkaten beharrizanak ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialistako María Teresa Esporrín Las Heras andreak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Kulturaren II. Plan Estrategikoaren prestaketari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

- Kulturaren II. Plan Estrategikoaren finantzaketari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

- Arte Garaikideari buruzko Nafarroako Planaren prestaketari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Iruñeko 2024ko Topaketei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun-laguntzan psikologia ezartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroa pobrezia-tasarik txikiena duen erkidegoa dela adierazi izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legearen bosgarren xedapen gehigarriaren aurkako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren epaiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Garapenerako lankidetzaren arloan 2023an zehar egindako ekintza nagusiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du.

- Despopulazioari eta lurralde kohesioari buruzko foru legearen prestaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Aurrekontuei buruzko legearen bozketaren emaitza ezagututa 50 parlamentari bi astez lanean edukitzeari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zer irizpide baliatu den 2024ko aurrekontuetan 0tik 3 urtera bitarteko haurrak dituzten familiendako 100 euroko laguntzako partida bat ez sartzeko . Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Iragan legegintzaldian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesional guztiekin hartutako konpromisoak betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Foruzaingoak zer egin zuen martxoaren 7an Nafarroako Parlamentura indarrez sartzeko saiakeraren aurrean. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea nork proposatu zuen nahitaezko erretiroa hartzeko betekizunaz salbuestea, hiru urtez jarraian, Belateko tunelen adjudikazioaren ardura zuen funtzionarioa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu luza dadin merkatu-erreserbaren eta erreserbatutako kontratuaren betetze-maila dela-eta jasotako datuei buruzko galderari erantzuteko epea. Galdera EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu zuen. Bertan behera geratu da, jada erantzun baita.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu luza dadin Euskarabidean euskara ikasteko baimenei buruzko galderari erantzuteko epea. Galdera EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu zuen.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu luza dadin 2023an lan-istripuen kopurua igo izanari buruzko galderari erantzuteko epea. Galdera Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu zuen. Bertan behera geratu da, jada erantzun baita.

- Eskaria, erantzun koherentea eman dakion Nafarroako Gobernuko departamentuek edo/eta enpresa publikoek enpresa jakin batzuekin kontratu-harremanik izan ote duten jakiteko galderari. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Ez da onartu, Mahaiak uste baitu galderari emandako erantzuna koherentea dela.

- Kulturaren II. Plan Estrategikoaren prestaketan parte hartzeko faseari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Ontziei eta ontzietako hondakinei buruzko abenduaren 27ko 1055/2022 Errege-dekretuaren aplikazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- 2023ko Ekobarometroko datuak ikusita hartu beharreko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan den Nafarroako Gobernuak eta Nasuvinsa enpresa publikoak Estudios Melitón merkataritza-sozietatearen aurka abiarazitako auzi judiziala. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- EMANZIPA emantzipazio-errentari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroan etxebizitzarako eskubide subjektiboaren gogobetetasunari buruzko 2023ko txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluko kideen berritzeari buruz legelari nagusiak emandako txosten juridikoa.

 

Hori dela eta, erabaki da prozesu berri bat irekitzea agintaldia iraungita duten Nafarroako Kontseiluko hiru kideak ordezteko: Alfredo Irujo, José Iruretagoiena eta María Ángeles Eguskiza. Ondorioz, hautagaitzak aurkezteko epe bat irekitzen da, martxoaren 21eko 17:30era bitartekoa.

 

- Aldi berean, beste aste betez luzatuko da, martxoaren 21era arte, 17:30ean, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaria aukeratzeko hautagaitzak aurkezteko epea.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2024ko urtarrilean egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Eskaria, ezohiko ahozko galdera egiteko, jakiteko ea zerk eragotzi duen egindako informazio-eskaera bat betetzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Hartu beharreko erabakia hartzea Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Kontseilurako hautatu beharreko kontseilukide baten hautaketari buruz.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Autismoaz Kontzientziatzeko 2024ko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela eta, apirilaren 2an Nafarroako Parlamentuaren egoitzako fatxada urdinez argiztatuko da.

- Mahaiak onetsi du Ikasleen Osoko Bilkura egiteko proposamena, "Aldeas Infantiles" elkarteak antolatuta. Apirilaren 16ean izanen da, osoko bilkuren aretoan.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi eta errefusatu egiten baitu pasa den martxoaren 7ko Osoko Bilkura egiten ari zelarik bere egoitzan bortxaz sartu eta Parlamentuaz jabetzeko ahalegina.  Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Voxek aurka bozkatu du, UPN eta PPN abstenitu egin dira eta PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-zurekinek aldeko botoa eman dute.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Erakunde honek gaitzetsi eta errefusatu egiten ditu joan den martxoaren 7ko Osoko Bilkura abian zelarik izandako gertakari larriak, bere egoitzaren aurrean elkarretaratutako pertsona-talde batek eraikinaren barrenean bortxaz sartu eta Nafarroako Parlamentuaz jabetzeko ahalegina egin zuenekoak.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten ditu bere irekitasun eta prestasuna, gure erkidegoko orotariko elkarte eta kolektiboen aldarrikapen zilegiak artatu eta bideratzekoa, noiz eta horiek modu baketsuan eta horretarako ezarritako bideetatik helarazten diren.

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi eta errefusatu egiten baititu  joan den martxoaren 7ko Osoko Bilkura abian zelarik izandako gertakari larriak, pertsona-talde batek eraikinaren barrenean bortxaz sartzeko ahalegina egin zutenekoak. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PSN, EH Bildu, Geroa Bai, Contigo-Zurekin eta Vox abstenitu egin dira; UPNk eta PPNk alde bozkatu dute.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Erakunde honek gaitzetsi eta errefusatu egiten ditu joan den martxoaren 7ko Osoko Bilkura abian zelarik izandako gertakari larriak, pertsona-talde batek eraikinaren barrenean bortxaz sartzeko ahalegina egin zuenekoak.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten ditu bere irekitasun eta prestasuna, gure erkidegoko orotariko elkarte eta kolektiboen aldarrikapen zilegiak artatu eta bideratzekoa, noiz eta horiek modu baketsuan eta horretarako ezarritako bideetatik helarazten diren.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak berresten du Foruzaingoak eginiko lanaren erabateko babesa eta aitortza.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Endometriosiaren Mundu Egunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Endometriosiaren Mundu Egunarekin eta martxoaren 14an Nafarroako elkarteek patologia kroniko horri ikusgarritasuna emateko eginen dituzten jarduera eta ekimenak babesten ditu.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berresten du 2022mo maiatzaren 11n onetsitako mozioa, zeinaren bidez endometriosia izateko susmoa edo diagnosia duten emakumeentzako laguntzarako antolamendu-eredu bat osatu, diziplina anitzeko endometriosi unitate bat ezarri, patologia horren detekzio goiztiarrerako protokolo bat taxutu, Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun-langileen prestakuntza hobetu, Nafarroan dauden gaixoen erregistro edo errolda erreal bat osatu, endometriosiaren genetikari eta tratamenduari buruzko ikerketa sustatu eta gaixotasun honi buruzko difusio-kanpainak egitearen aldeko apustua egiten baita.

 

3. - Nafarroako Parlamentuak, ASENNA eta ADAEC elkarteekin batera, ekitaldi bat eginen du martxoaren 14an Endometriosiaren Mundu Eguna gogoratzeko. Ekitaldia Parlamentuko atalondoan izanen da eta aipatu elkarteek komunikatu bat irakurriko dute.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak horiz argiztatuko du bere egoitzaren fatxada martxoaren 14an, Endometriosiaren Mundu Eguna dela-eta.