Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Otsailak 5

2024ko otsailaren 5eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko OTSAILAren 5a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 5–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

Nafarroako Kontuen Ganbera arautzen duen abenduaren 20ko 19/1984 Foru Legea aldatzen duena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Gehiengo osoko legea da, eta prozedura arruntaren bidez izapidetuko da, irakurketa bakarrean.

 

INTERPELAZIOAK:

Nafarroako hiriarteko garraio publikoaren arloko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du. Birformulatzekotan geratu da.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Droga-mendekotasunaren III. Foru Planaren amaierako ebaluazioa egin dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da hiruko Mahai bat ezar dezan sare itunduko ikastetxeetako negoziaketarako, patronalen eta sare horretako langileak ordezkatzen dituzten sindikatuen parte-hartzearekin. EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak azal dezaten Iruña-Noain aireportuaren egoera eta zer jarduketa aurreikusten diren hegaldien maiztasuna eta destino kopurua areagotzeko. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak informa dezan udal-erroldan protokolo bat sortzeari eta etorkinendako zerbitzu publikoak handitzeari buruz. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariak informa dezan errepide bidezko hiri garraioari buruz, bereziki Fiteron eta Cintruénigon ematen den zerbitzuari buruz. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak azal dezan nola eginen dion aurre zaharberritzeko laguntzetarako konpromisoei eusteko finantza-urritasunari. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azal dezaten Tuterako lohien planta zentralizaturako proiektua eta eskualdean izanen duen ingurumen-inpaktua. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Orkoiengo Euskaltzaleak taldearen ordezkariek informa dezaten Orkoiengo euskararen udal ordenantza berriaren zirriborroari buruz. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- 2025-2028 aldirako Enplegu Plana prestatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- 2023an kenkari fiskalen onura jaso zuten pentsiodunei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren eskaria, harrerako prozeduran eta irizpideetan egondako aldaketei buruzko galdera zehatz dadin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Behin harrerarako egokitasuna emanda lehentasun-ordena ezartzeko irizpideari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Lodosatik gertuko herrietatik DBHko ikasketak euskaraz egiteko garraioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- “Nafarroako Inbertsio Institutua, SL” sozietate publikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- 2023an zehar lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzeko espedienteei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Ecofert eta Lacoya  enpresen Artaxoako plantetako hondakinen analisiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Lixibiatuen lekualdaketaren kudeaketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Justizia Jauregiko seigarren solairuan sinbologia frankista egoteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Desgaitasuna duten Pertsonei Lagungarriak Helarazteko Nafarroako Fundazioaren instalazio berriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena, “Eguesibarko Udalaren 2022ko langileria, kontratazio publikoa eta dirulaguntzak” izenekoa, eta hura argitaratzea agindu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena, “Zizur Nagusiko Udalaren 2022ko langileria, kontratazio publikoa eta dirulaguntzak” izenekoa, eta hura argitaratzea agindu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena, “Tafallako Udalaren 2022ko langileria, kontratazio publikoa eta dirulaguntzak” izenekoa, eta hura argitaratzea agindu dute.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Talde parlamentarioek Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa negoziatzeko batzorderako ordezkariak izendatzea. Epea ireki da, osteguna arte, hilak 8, 17:30ean, taldeek ordezkari titular bat eta ordezko bat izenda ditzaten. Nafarroako Gobernuaren argibideei jarraituz, Parlamentuari 8 batzordekideetatik 6 izendatzea dagokio. Beste bi kideak Ekonomia eta Ogasun kontseilaria eta Ogasuneko zuzendari kudeatzailea dira. Mahaiak eta Eledunen Batzarrak hurrengo astelehenean ebatziko dute, boto haztatuaren bidez.

 

- Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko Langileen Estatutua aldatzeko proposamena. Zuzenketak aurkezteko epea irekitzen da, NPAOn argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunetan. Zuzenketak Erregelamendu Batzordean eztabaidatuko dira, legegintza-eskumen osoa baitu.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak Korrikaren 23. edizioko kilometro bat babestea onartu du. Martxoaren 14tik 24ra egingo da. Nafarroako Parlamentuak erosten duen kilometroak 3.267 euroko kostua du (BEZa barne) eta martxoaren 16an abiatuko da, 15:57an, Iruñeko Sarasate Pasalekuan, Santander Bankuaren ondotik. Parlamentuaren izena ekitaldiaren babesleen artean agertuko da. Nafarroako Parlamentuak Korrikari emandako laguntza euskara sustatzeko ekimenekin duen konpromisora mugatzen da. Unai Hualde lehendakariak, Ainhoa Unzu lehen lehendakariordeak eta Mikel Zabaleta bigarren idazkariak alde bozkatu dute; bigarren lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáinek eta lehen idazkari Yolanda Ibáñezek kontrako botoa eman dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi egin dute Haur-minbiziaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena. Hori dela eta, heldu den otsailaren 15ean, osteguna, Legebiltzarraren egoitzaren fatxada urre-kolorez argiztatuko da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak  onetsi egin du Gaixotasun arraroak dituzten pertsonen eta haien familien Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena. Hori dela eta, heldu den otsailaren 29an, osteguna, Legebiltzarraren egoitzaren fatxada arrosa kolorez argiztatuko da.