2024ko urriaren 14ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko URRIAren 14a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 14, 10:00etan–, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen duen Foru Lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aldeko iritzia. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute. Urriaren 17ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.
- Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzen duena. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. Irakurketa bakarreko eta presako prozeduraren bidez izapidetuko da.
INTERPELAZIOAK:
- Eledunen Batzarrari aurkeztutako errekurtsoa, Mahaiaren 2024ko irailaren 30eko Erabakia dela-eta. Erabaki haren bidez, ezetsi egin zen Sunsundegui konpainian sartutako diru publikoarekin eginiko kudeaketari buruzko interpelazioa berriz aztertzeko eskaria. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Ezetsia, bai interpelazioa izapidera onartzeari dagokionez, bai kupo galerari dagokionez, interpelazioa ez baita ahoz edo idatziz erantzuteko galdera bihurtu, Erregelamenduaren 206.2. artikuluan aurreikusitako moduan.
UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek ezestearen alde bozkatu dute, PPNk eta Voxek aurka.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren tresnak ezar ditzan Nafarroaren ondarearen gaineko kultur astearen proiektua ezartzeko aukera eman dakien hori egin nahi duten ikastetxeei. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da beste erkidego batzuen aldean Nafarroaren lehiakortasun fiskalaren hobekuntza izan dadin aldaketa fiskalei buruzko hurrengo legearen oinarria. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Senatua eta bertako talde parlamentarioak premiatzen ditu errespeta dezaten Nafarroako Parlamentuaren gehiengoaren borondatea, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa aldatzearen alde agertu baitzen. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da trafikoaren arloko eskumen osoa har dezan bere gain. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren administrazio- nahiz aurrekontu-izapide guztiak azkartu ditzan Cascanteko osasun-etxe berria 2026ko abenduan bukatuta egon dadin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen da Nafarroako turismoaren webgunea berritu dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.
- Horren bidez, Gobernu zentrala premiatzen da Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorra bete dezan eta berma dezan hizkuntza koofizialetako ekoizpenari dagokionez legean ezartzen den ehunekoa betetzen dutela ikus-entzunezkoen plataforma digitalek. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legea berrikus eta gaurkotu dezan, gure erkidegoko kultura-errealitate berrietara egokitzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar adinako aurrekontu-zuzkidura duten programak ezar ditzan, istripu-tasa handieneko sektoreetako enpresa nafarrei zuzenduak, laneko arriskuen prebentzioa indartzeko. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Pirinioetako Plan Estrategikoarekiko konpromisoa berresten du eta Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostenean jaso ziren baina oraindik bete ez diren gomendioak lantzeko konpromisoa hartzen du. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, Sunsundegui enpresaren egoerari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Belaunaldien arteko Erreleborako Programari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Kalamua ikertzeko Nafarroako Elkarteak sortu zenetik egindako lana azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, Muesko presako aztarnategi erromatarraren egoera azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Klima Aldaketaren Herritarren Batzarra eratzeko prozesua azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Eslabako Santa Crizko Nafarroako Unibertsitateko lantalde zientifikoarekin, Kultura Zuzendaritza Nagusiak aztarnategiari buruz egin dituen txostenen balorazioa egin dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Biak Bat elkartearen ordezkariekin, Nafarroan animalien laguntzarekin egindako esku-hartzeak zertan diren azal dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak, Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuko bizi-euskarri aurreratuko anbulantzietan lan egiten duten medikuen eta erizainen ordezkariekin. Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Tenerías Omega-ko enpresa-batzordearen ordezkariekin, enpresak itxi eginen dela iragarri ostean plantillaren egoera zein izanen den azal dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Medikuen Sindikatuaren ordezkariekin, Nafarroan osasungintzak okerrera egin izanaren arrazoi nagusiak azal ditzaten. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu dute.
- Amnistia Internazionala elkartearen ordezkariekin, Iranen heriotza-zigorra aplikatzeagatik bizi den egoera azal dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Irati Jiménez Aragón andreak, Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.
- Amnistia Internazionala elkartearen ordezkariekin, emakumeek Afganistanen bizi duten egoera azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak, Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Irati Jiménez Aragón andreak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.
- Peña Sport futbol-taldearen ordezkariekin, taldearen mendeurrenean taldearen egoera zein den azal dezaten. Geroa Bai talde parlamentarioak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.
- Iruñeko Orfeoiaren ordezkariekin, orfeoiaren egoera artistikoa eta ekonomikoa zein den azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Geroa Bai talde parlamentarioak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Maria Ciro Zuletarekin (CISCA-Comité de Integración Social del Catatumbo elkartearen sortzailea) eta Jesús Santiago Quintanarekin (FEDEAGROMISBOL-Federación Agrominera del Sur de Bolívar), nekazarien, indigenen eta abarren erkidegoek lurraldea defendatzeko eta giza eskubideen defendatzaileak eta buruzagiak babesteko egiten duten lana azal dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak, Geroa Bai talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.
- FUTUNA-Desgaitasun intelektuala duten pertsonen autonomia sustatzeko eta haiei laguntzeko Nafarroako Fundaziora, egiten duten lana eta funtzionamendua ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Geroa Bai talde parlamentarioak, Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Sinbologia frankista kentzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu gure erkidegoko harrera-neurriei buruzko galderari erantzuteko epea luza dadin.
- JPI CONSULTORES SL kontsultorak Klima Aldaketaren Nafarroako Herritarren Batzarraren adituen lehenbiziko bileran parte hartzearei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Txostenak bat ez etortzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- ANIC-Kalamua ikertzeko Nafarroako Elkarterako aurrekontu-aurreikuspenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren webguneko gardentasunaren atalari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Tenerías Omega enpresak jasotako laguntza publikoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- Sozietateen gaineko Zergako subjektu pasiboek likidazio-oinarri negatibo gisa aplikatzeke dauzkaten zenbatekoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- PFEZeko likidazio-oinarri orokorraren eta aurrezki-oinarri bereziaren batez bestekoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren webguneari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren 2024ko aurrekontuko partiden betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- "Autoenplegua sustatzeko laguntzak" aurrekontuko partidarekin artatutako eskabideei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea NASUVINSAren alokairuko etxebizitza-poltsa programako neurriak egokitzeari buruzko mozioa bete den. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- "Autoenplegua sustatzeko laguntzak" aurrekontuko partidarekin artatu gabeko eskabideei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Jakiteko zer eginen den "Autoenplegua sustatzeko laguntzak" aurrekontuko partidarekin artatu gabeko eskabideen kasuan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitu erakundearen idazkari nagusiaren aldi baterako ordezkoa.
- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Artikako Kontzejuaren 2019tik 2023ra bitarteko kontuei eta langileen kontratazioari buruz. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
Eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin dakion Volvorekin 2023ko urriaren 12an sinatutako akordioa dela-eta eskatu zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin dakion udan medikurik gabe gelditu diren osasun-etxeen zerrenda dela-eta eskatu zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze-egoerari buruzko txostena (2024ko hirugarren hiruhilekoan).
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi du Pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren kontrako Nafarroako Sarearen jardunaldi bat egitea Nafarroako Parlamentuan, sarearen 30. urteurrenaren karietara. Jardunaldia urriaren 29an eginen da, 11:30etik 14:00etara, erabilera anitzeko gelan.
- Mahaiak onetsi du ekitaldi bat egitea Pobreziaren aurkako 2024ko Nazioarteko Eguna dela-eta. Ekitaldia urriaren 17an eginen da, 09:00etan, atalondoan. Ikur-oihal handia jarriko da Parlamentuaren egoitzako fatxadan.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Gobernuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Hartara, heldu den urriaren 17an ekitaldi bat eginen du 09:00etan Parlamentuko atalondoan, Gizarte Entitateen Plataformarekin.
2. Nafarroako Parlamentuak eutsi egiten dio pobreziaren eta desberdinkeriaren aurka duen konpromiso irmoari.
3. Nafarroako Parlamentuak funtsezkotzat jotzen du erronka global berriei aurre egitea, areagotu egin baitituzte desberdinkeriak gure gizartean, eta are gehiago herrialde txirotuetan.
4. Nafarroako Parlamentuak olan bat jarriko du bere fatxadan, Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren oroitzapenez.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren oroitzapenarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du urriaren 19an izanen den Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren oroitzapenarekin. Eta ekitaldi bat eginen du urriaren 18an, ostiralez, 12:00etan, SARAY Elkartearekin batera.
2. Nafarroako Parlamentuak aldeztu egiten du Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina, eta bertan parte hartzera dei egiten die Nafarroako herritarrei.
3. Nafarroako Parlamentuak nabarmendu egiten du minbiziaren aurkako ikerketan inbertitzearen garrantzia eta premia.
4. Nafarroako Parlamentuak bere egoitzaren fatxada kolore arrosaz argiztatuko du urriaren 19ko ilunabarrean, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere aldekotasuna adierazten baitie landa-eremuan bizi diren emakume guztiei. Proposamena UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bere aldekotasuna adierazten die landa-eremuan bizi diren emakume guztiei, eta landa-eremuko emakumeen askatasun eta duintasunarekiko konpromisoa hartzen du.
2. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du lehen sektoreko emakumeen ekintzailetza bultzatzen jarraitzeko, berrikuntza eta digitalizazioa ardatz izanen dituzten prestakuntza- eta aholkularitza-politikak eginez.