2024ko urriaren 7ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko URRIAren 7a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 7, 10:00etan–, eta erabaki hauek hartu dituzte:
INTERPELAZIOAK:
- Hiruko Itunari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentario Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du. Ez da onartu, ez baititu betetzen Erregelamenduaren 206. artikuluan ezarritako betekizunak. Izan ere, xedapen horren arabera, interpelazioak “politika orokorreko aferei” buruzkoak izan behar dute.
- Nafarroako parte-hartzearen arloko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Irati Jiménez Aragón andreak aurkeztu du.
- Sexu-indarkeriaren aurkako politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Erretiratzea Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztutako mozioa. Mozio horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da NEKP Basoaren proiektua Nafarroako lurralde osora heda dezan.
- Mozioaren izapidetzea aldatu eta Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordearen bilkuraren gai-zerrendan premiaz sartzeko eskaera. Mozio horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Barajasko aireportuan dauden ekintzaile sahararrei asiloa ukatu izana berrazter dezan, horien asilo-eskaria modu justu eta gardenean aztertzen dela bermatuta, nazioarteko zuzenbidearen arabera. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa, konfiantza eta konpromisoa adierazten dizkio Nafarroako Justiziari. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 2025erako Nafarroako aurrekontu orokorretan gutxienez 300.000 euroko partida bat sar dezan Uharteko Udalarentzat, izotz-pistaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko xedez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da Erriberriko gaueko larrialdi-zerbitzua berriz jar dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Osasuneko kontseilariarena, Erriberriko osasun etxeko larrialdi zerbitzuaren itxiera azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiarena, 2023ko ekitaldiko oroitidazkia aurkez dezan. Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzak aurkeztu du.
- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutu berri baterako lanak zertan diren azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiarena, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen aplikazioaren gelditzeari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuen ordezkariekin, Nafarroako Gobernuarekin itunduta dauden ezgaitasuna artatzeko zentroen hitzarmen kolektiboaren negoziaketa-prozesua zertan den azal dezaten. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu dute.
- ARALAR elkarteko ordezkariekin, zori-jokoekiko mendekotasuna duten pertsonen egoera azter dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Geroa Bai talde parlamentarioak, Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentrora, haren instalazioak ezagutzeko. Proposamena EH Bildu Nafarroa, Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Estellerriaren garapen sozioekonomikoa aztertzeko eta hobekuntza-proposamenak egiteko ponentziak irailaren 27ko bilkuran hartutako erabakia. Horren arabera, 2025eko abenduaren 31ra arte luzatzen da ponentziaren lanak amaitzeko epea.
AHOZKO GALDERAK:
- Zizur Nagusiko Catalina de Foix ikastetxe publikoko familiek salatutako egoerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
Neurozientziari aplikatutako Adimen Artifiziala ikertzeko “Ramón y Cajal-Petilla de Aragón” bekei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.
- Nafarroako emakumeen aurkako sexu-erasoei eta eraso fisikoei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Acciona Generación Renovable, S.A. enpresaren egoitza soziala Madrilera eraman izanari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
- Gazteria eta Etxebizitza topaketei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
- AGROALNEXT nekazaritzako elikagaien planaren I+G programen aurrerapauso, mugarri eta emaitzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria.
- Metabertsoak nafarren bizi kalitatean duen eraginari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko Lehendakaria.
- Lizarrako osasun-etxearen egungo eraikina bertan egiten den jarduera modu egokian hartzeko nahikoa ez izateari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak lehiakortasun fiskala hobetzeko hartu beharreko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.
- Toki entitateei laguntzeko neurriei buruzkoa, Toki Inbertsioen Planean onetsitako obrak direla-eta. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mario Fabo Calero jaunak aurkeztu du.
- Eskola-jantokiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Eliza katolikoaren baitako sexu-abusuak aztertzeko batzordearen lan-esparruari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du.
- Oinarrizko osasun-laguntzan bete gabeko mediku eta pediatra lanpostuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Nafarroako Gobernuak Bidean ente instrumental deklaratzeari buruz 2023ko azaroaren 6ko Administrazio Kontseiluan aipatu ziren data aurreikusiei buruzko galderari erantzun koherentea emateko eskaera. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren idazkia, Parlamentuko lehendakariaren urriaren 1eko 101/2024 Ebazpenari buruzkoa. Hurrengo bilkurarako utzia.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren idazkia, Parlamentuko lehendakariaren urriaren 1eko 102/2024 Ebazpenari buruz.
- Nafarroako hazkunde ekonomikoa bultzatzera bideratutako diagnosirako, ekintza-planerako eta ebaluazioaren jarraipenerako laguntza teknikoa kontratatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- 2023an eta 2024an enpresa-proiektuak foru-erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzeko eskaerak ebazteko batezbesteko epeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
- 2023an eta 2024an foru-erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratutako enpresa-proiektuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
- 2023ko zenbait ekitaldiren babesletzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak eldiario.es-en publizitatea jartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Anatomia Patologikoko teknikariek Tuterako Reina Sofia ospitaleko laborategian egiten duten lanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Bidaiarien Hiriarteko Garraio Publikoaren Plan Integralari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Etxerik gabeko familien arazoa konpontzeko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Komunikazio enpresa batek antolaturiko ekitaldi/ekintza bat babesteko irizpideei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute foru-agindu honi buruzkoinformazio osagarria: Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren 86/2024 Foru Agindua, irailaren 17koa, zeinaren bidez ezartzen baitira gastu-mugaren banaketa departamentuka eta Nafarroako 2025rako aurrekontu orokorrak prestatzeko jarraibide ekonomiko eta teknikoak.
BESTELAKO GAIAK:
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatutako informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Benjamín Ladraa-ren harrera-ekitaldia antolatzeko eskaria. Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoaren koordinatzaileak aurkeztu du. Asteartean izanen da, hilak 8, Julia Álvarez aretoan, 09:30ean.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du adierazpen askatasuna mugatu nahi duen ekintza oro arbuiatzen du. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du adierazpen askatasuna mugatu nahi duen ekintza oro arbuiatzen du.
2. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die mezu horiek jaso dituzten dipiutatu, senatari eta europarlamentariei.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Dislexiaren Mundu Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du urriaren 8an izanen den Dislexiaren Mundu Egunaren ospakizunarekin. Hori dela-eta, ekitaldi instituzional bat eginen da, 12:00etan, DISNAVARRA elkartearekin batera.
2. Nafarroako Parlamentuak dislexiadun haurrei beren eskola-bizitza osoan zehar hezkuntzarako eskubidea bermatzearen aldeko apustua egiten du, dislexiadun ikasleen hezkuntza-inklusioaren printzipioa eraginkorra izan dadin.
3. Nafarroako Parlamentuak bere fatxada urdin turkesa kolorez argiztatuko du urriaren 8an.