2025eko apirilaren 14ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko APIRILAren 14a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, apirilak 14, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroan etxebizitza ordainerraza izateko eskubideari buruzko foru-lege proposamena dela-eta (horren bidez, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen dira). Foru legea aintzat hartzeko eztabaida maiatzaren 8ko osoko bilkuran eginen da.
- Legegintzako herri-ekimena, Iruñeko "Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentua bere horretan manten dadin. Manuel Sierra Martinek aurkeztu du. - Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakinarazi dute ekimenari sarrera eman zaiola Parlamentuan eta txostena eskatu diete legebiltzarreko zerbitzu juridikoei.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lan-ikuskatzailetzaren arloko eskumenak eskualdatzea eska diezaion Espainiako estatuko Gobernuari, lan-istripuen kopurua murrizteko lan egiteko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da produktu optikoak eta aho-hortzen osasuneko zerbitzuak sar ditzan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zerbitzuen zorroan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasun Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketen prezioak doitu ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Batzordea.
AGERRALDIAK:
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, PAISS proiektua zertan den eta proiektu hori beste osasun-barruti batzuetara hedatzeko azterlanaren ondorioak azaldu ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, "Nafarroan etxebizitza izateko eskubide subjektiboari buruzko txostena: Etxebizitza Hutsen 2024ko Erregistroa" txostenaren ondorioak azaldu eta balora dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Departamentuak SoilValues europar proiektuan duen parte-hartzea azaldu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena eta Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearena, "Gazteria eta harreman afektibo-sexualak Nafarroan, 2025" txostenean jasotzen diren emaitzak azaldu ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.
- Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariarena, Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmenaren baitan egin den "Euskararen sustapena Nafarroan, erresonantzia soziala duten elementu diskurtsiboetatik abiatuta" ikerlanaren emaitzak azaldu ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuen izendapena berrikusten duen foru dekretu berria azaldu dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, azaldu dezan zer neurri hartuko duen mendekotasunaren balorazioari eta prestazioak emateari dagokienez gertatzen ari den atzerapenaren larritasuna dela-eta. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2025eko apirilaren 9ko erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Nordex Energy Spain, SAUSLk sustatutako inbertsio-proiektua.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena,CCOO sindikatuak mendekotasunari buruz egin berri duen txostena balora dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena, "Adimen Artifiziala Nafarroan: aukerak, erronkak eta esparru publikoan duen inpaktua” eta "Adimen Artifizialaren inpaktua Europan eta Espainian" azterlanen ondorio nagusiak azaldu ditzan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Irati Jiménez Aragón andreak eta Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu dute.
- Kontuen Ganberako lehendakariarena, "Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren kontuak, 2023 eta 2024" txostena zehatz azaldu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Basaburuko Udalaren ordezkariekin eta ukitutako familiekin, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa Iruñerriko institutuetan eta Lanbide Heziketako institutuetan egiten duten ibarreko ikasleen garraio-beharrizanak eta egoera azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hurrengo bilkurarako utzia.
AHOZKO GALDERAK:
- 10 urte baino gehiagoko ibilgailuak txatar bihurtzeko iragarri diren pizgarrien baldintzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Galdera idatziari emandako erantzun berria.
- Nafarroarako osasun-arreta jarraitu eta larrialdikoari buruzko funtzionamendu planari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- NASTATek NUPekin lankidetzan egin duen Datu demografikoei eta horiek hezkuntza-sisteman eta ratioetan duten eraginari buruzko azterlanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Transporte Sanitario de Navarra Bidean SL sozietate publikoaren bidez osasun arloko garraio publikoa abian jartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Tuterako Reina Sofia ospitalean Minaren Unitatearen jarduera berreskuratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Unibertsitate-graduetako eta masterretako ikasketetako kredituen kostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Nafarroako Kontseiluaren 2024. urteko kontuei buruzkoa”.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren urteko kontuak, 2023 eta 2024”.
- Eskaria, Funesko Udalaren 2015etik gaur arteko kontuei buruzko fiskalizazio-txostena egin dadin. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa negoziatzeko batzordeko ordezkariak aldatzea.
- Eskaria, 2025eko apirilaren 23an NAFARROA MARKAren aurkezpen-ekitaldira joateko eta bidaia- nahiz ostatu-gastuak kudeatzeko baimena eman dadin.
- Mahaiak programatu du Nafarroako Arartekoaren 2024ko txostenaren aurkezpena.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuarieska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahiak onetsi du Nafarroako Parlamentuan egitea Eragimen politikorako Eskola jardunaldia, Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak antolaturik. Maiatzaren 6an izanen da, 11:00etatik 13:30era, erabilera anitzeko aretoan.
- Mahaiak onetsi du zenbait ikastetxetako ikasleen arteko topaketa egitea Parlamentuan, emakumeen eta neskatoen mugitze behartuari buruzko mikroipuinak aurkezteko, Alboan Fundazioak antolatuta. Jardunaldia maiatzaren 7an eginen da, 10:30etik 12:30era, osoko bilkuren gelan.
- Mahaiak baimena eman du UHUNek arrazakeriari eta xenofobiari buruz egindako txostenaren emaitz aurkezpena egiteko. Maiatzaren 16an izanen da, 09:00etan, erabilera anitzeko aretoan.
- Mahaiak onetsi du Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizaziorako proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdia, 2025eko ekitaldikoa.
- Mahaiak baimena eman du Garapen Jasangarrirako Helburuen eta 2030 Agendaren alorrean Arartekoen artean egitekoa den Akordioa sinatzeko ekitaldia egiteko. Maiatzaren 14an izanen da.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Mahaiak erabaki bat onetsi du, zeinaren bidez bere babesa adierazten baitie ikur frankisten behin-behineko erroldan jasotako ikur, ohore eta aipamenak kentzen ari diren udalei. Lehendakariak aurkeztu du.
Unai Hualde lehendakariak, Ainhoa Unzu lehen lehendakariordeak eta Adolfo Araiz bigarren idazkariak alde bozkatu dute; bigarren lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáinek eta lehen idazkari Yolanda Ibáñezek abstentzioa bozkatu dute.
Aurretik, erabaki horren edukia ezetsia izan da adierazpen instituzional gisa (PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek aurkeztua), Talde Mistoaren aurkako botoarekin eta UPN eta PPNren abstentzioarekin.
Hona Mahaiaren Erabakiaren testua:
1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten die Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren eskariz ikur frankisten behin-behineko erroldan jasotako ikur, ohore eta aipamenak kentzen ari diren udalei. Izan ere, sinboloak erretiratzen direnean edo kale-izenak aldatzen direnean edo giza eskubideen urraketan, 1936ko kolpe militarrean, haren ondotik gertatutako indarkerian edo geroko diktadura-erregimenean bere burua nabarmenduz parte hartu zuten pertsonei iraganean emandako sariak kentzen direnean, bizikidetza hobeago bat eraiki nahian egiten dela, hain zuzen ere presentzia eta errekonozimendu publiko horiekin biktimak ez iraintzeko.
2. Nafarroako Parlamentuak berresten du memoria demokratikoko politikekin eta bereziki bakearen, bizikidetzaren, askatasunaren eta demokraziaren baloreen aurkako eraso bat diren sinboloak gure espazio publikotik kentzearekin duen konpromisoa.