2025eko irailaren 1eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko IRAILAren 1a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuaren Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 1–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU-LEGE PROIEKTUAK:
- Nafarroako 2024ko Kontu Orokorrei buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Arrunta.
INTERPELAZIOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dute Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa TPak aurkeztutako 24/ITP-00020 interpelazioa erretiratu izana.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dute Unión del Pueblo Navarro TPak aurkeztutako 24/ITP-00010 interpelazioa erretiratu izana.
MOZIOAK:
- Eskaria, Gobernuak 24/MOC-00149 mozioaren betetzeari buruzko kontu-ematea aurkeztekoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren idazkia, honako mozio honen betetzeari buruzkoa: mozioa, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita berehala onets dezan sindikatuekiko akordioan ezarritakoa betetzeko errege lege-dekretu bat, enplegatu publikoei 2024tik ordaintzeke dagoen % 0,5a ordaintzeari dagokionez. Unión del Pueblo Navarro TPko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Memoriaren Institutua premiatzen da zuzendu eta eguneratu ditzan, Berriozarko, Berriobeitiko eta Antsoaingo udalen eta Txinparta-Fuerte San Cristóbal, Memoria Kolektiboaren Sarearen eskutik, herri horietako hilerrietan, Ezkabako Gotorlekuan, Iheslarien Monolitoan eta Botilen Hilerrian dauden paneletako informazioak. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa TPko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da beharrizanen azterlan bat egin dezan biometano-plantak instalatzeari buruz. Geroa Bai TPak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
AGERRALDIAK:
- Eskaera erretiratzea, Hezkuntzako kontseilariaren eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren agerraldirakoa. Agerraldiaren xedea zen atzerriko hizkuntzan irakasten diren Gorputz Hezkuntzako eta Musikako curriculum-arloak kanpoan uzteko arrazoiak azal zitezen. Nafarroako Alderdi Popularra TPko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, Nafarroako Kultur Ondarearen Institutua sortzeari buruz informatzekoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako kontseilariarena, genero-indarkeriari buruzko Nafarroako datu negargarri eta kezkagarriei buruz informatzekoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Sunsundeguiko langileen egoeraz eta haiei birlaneratzen laguntzeko neurriez informatzekoa. Nafarroako Alderdi Popularra TPko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- NICDOko zuzendari kudeatzailearena, egin dituen adjudikazioei buruz informatzekoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea. Birformulatzekotan geratu da.
- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena eta Nafarroako Gobernuaren Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiarena, Belateko tunelen lizitazio-mahaiko kide baten aurkako ustezko errepresaliei buruz informatzekoa. Nafarroako Alderdi Popularra TPak aurkeztu du.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, 2021-2025 aldirako Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren 2024ko exekuzioari buruzko txostenari buruz informatzekoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariarena, Irisgarritasunari buruzko 2025eko Plan Operatiboa azaltzekoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Nafarroako Kutxa Fundazioaren Patronatuko lehendakariarena, 2024ko jardueren oroitidazkia aurkeztekoa. Nafarroako Kutxa Fundazioko idazkari Álvaro Eguíluz Martiarena jaunak aurkeztu du.
- Hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena eta Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearena, "Nafarroako Gazteriaren 2025-2028 Estrategia" azaltzekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko Úrsula Pardo García andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Nafarroako Gazteria Estrategia berriaren erronkak, mugarriak eta aplikazioa azaltzekoa. Geroa Bai TPko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, azalpenak ematekoa Nasuvinsaren kargura sustatu eta eraikitako babes ofizialeko etxebizitzetan izandako irregulartasunez ohartarazten duten kontu-hartzailetza delegatuaren txostenak direla-eta. Unión del Pueblo Navarro TPak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren lehendakariarena, Qinghai talde txinatarrak Mina Mugan sustatutako enpresa-ekimena aurrera eramateko ekimenak eta bilerak eta inbertsio-taldearen geroko ukoa azaltzekoa. Unión del Pueblo Navarro TPak aurkeztu du. Presakoa.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Zangozan ezarri den gordailutze-, itzultze- eta berrerabiltze-sistemaren proba pilotuaren emaitzei eta txostenei buruz informatzekoa. EH Bildu Nafarroa TPko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Etxalde mugimenduaren ordezkaritza batek eta Mundubat eta Mugarik Gabe Nafarroa erakundeek Nekazarien nahiz landa-eremuetan lan egiten duten beste pertsona batzuen eskubideen adierazpena azaltzekoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta EH Bildu Nafarroa TPek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Orbaibarko hezkuntza-komunitatearen ordezkaritza batekin, Barasoaingo Martín de Azpilicueta HLHIPa eskualde-ikastetxe gisa aitortua izateko bere proposamena azaltzekoa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa TPek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Lehen Hezkuntzako atzerriko hizkuntzan ematen den Gorputz Hezkuntza curriculum-arloko aldi baterako kontratazio-zerrenda osatzen duten irakasleen ordezkaritza batek haien egoera profesionalaz eta eskaerez informatzekoa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa TPek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Hezkuntza-laguntzako espezialisten kolektiboaren ordezkaritza batek haien egoera profesionalaz eta lanbide-eskaerez informatzekoa. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta EH Bildu Nafarroa TPek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Eunate-Nafarroako Pertsona Gorren Elkartearen ordezkaritza batek Nafarroan audifonoen eta inplanteen erabiltzaileek gaur egun bizi duten egoera soziosanitarioaz informatzekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko María Olga Chueca Chueca andreak eta Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa TPek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Elikagaien Bankua Fundazioaren ordezkaritza batek haren egoitza lekuz aldatu izanaren ondorioz sorturiko zailtasunei buruz informatzekoa. Nafarroako Alderdi Popularra eta Geroa Bai TPek, Nafarroako Alderdi Sozialista TPko María Olga Chueca Chueca andreak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta EH Bildu Nafarroa TPek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Médicos del Mundo-ren ordezkaritza batek saharar kanpalekuetako egoera sanitarioa azaltzekoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa TPak, Nafarroako Alderdi Sozialista TPko Ibai Crespo Luna jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Nafarroako Alderdi Popularra TPek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian. Azaroaren 17ko astea.
- EnergyLoop-en instalazioetara, aerosorgailuen haize-palak birziklatzeko prozesua ezagutzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta Unión del Pueblo Navarro TPek aurkeztu dute.
- Ilundaingo Behaketa eta Harrera Zentrora, bertako instalazioak, egoera eta funtzionamendua ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Popularra, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa eta Unión del Pueblo Navarro TPek aurkeztu dute.
- Rozalejoko markesaren jauregira, zaharberritze-obren emaitza ikusteko. Geroa Bai TPak aurkeztu du.
- Ultzamako Arraitz-Orkingo Kontzejuaren ordezkaritza batekin, Arraizko Bentako saihesbidearen proiektua zertan den eta horrek sortzen dituen beharrizanak azal ditzan. EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai TPek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dituzte Nafarroako Gobernuak eginiko obra publikoen lizitazio eta esleipenei buruzko ikerketa-batzordearen erabakiak, agerraldi-egileen zerrendari eta informazio-eskaerei buruzkoak.
- Eledunen Batzarrak onetsi egin du eskari hau: eskaria, zerbitzu juridikoek txostena egitekoa dokumentazio-eskariei erantzutearen nahitaezkotasunari eta agerraldia egitera deitutako pertsonei aplikatu beharreko araubide juridikoari buruzkoa.
AHOZKO GALDERAK:
- Erretiratuak izan dira honako galdera hauek: 24/POR-00305, 25/POR-00033, 25/POR-00254, 25/POR-00255, 25/POR-00256, 25/POR-00258, Unión del Pueblo Navarro TPak aurkeztutakoak.
- Erretiratua izan da honako galdera hau: 25/POR-00055, Geroa Bai TPko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztutakoa.
- Erretiratuak izan dira honako galdera hauek: 23/POR-00211, 24/POR-00059, 24/POR-00364, 25/POR-00212, Nafarroako Alderdi Sozialista TPak aurkeztutakoak.
- Nafarroako ardoari ezarritako muga-zergei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.
- Nekazaritzako Politika Erkidearen aro berriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.
- Su-gorrinari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
- Ospitaleetan klimatizazio egokia bermatzeko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia abian jartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.
- Oronoz-Mugairin Lanbide Heziketako ikastetxe berri bat eraikitzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.
- PAI programako 352 irakasle-lanpostuak baliozkotzen dituen Auzitegi Gorenaren epaitzari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.
- Irakasle bakoitzeko ikasle-ratioa mantentzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.
- Sexu-heziketako prestakuntza-pilotajeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista TPko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.
- Valtierran 2025ean zehar izandako jaiotzeengatiko laguntzak emateko deialdiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERAK:
- Skolae programari buruzko galderari emandako erantzunaren koherentzia egiaztatzeko eskaria. Atxiki gabeko foru parlamentari María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du. Ezetsia izan da, Erregelamenduaren 215.5 artikuluaren arabera epez kanpo aurkeztua izan zelako.
- NICDOk Adentro Construimos, SL merkataritza-sozietatearekin eginiko kontratuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Building and Architecture Institute-k irakatsi beharreko titulu berekiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Cascanteko osasun-etxe berrirako obren lizitazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Osasun-instalazioetako tenperatura altuei buruzkoa. Atxiki gabeko foru-parlamentari María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Desgaitasunaren Arreta Integralerako "Valle del Roncal" Zentroko egoiliarrekiko protokoloei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Martzillako Behaketa- eta Harrera-zentroaren gaineko salaketei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- LH Dualeko ebaluazioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- LH Dualeko ikastetxeetako koordinazio-orduei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Osasun Zientzien eraikin berria egokitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Goi-kargudunek maiatzaren 19az geroztik aldatutako edo aldatzeko eskatutako telefono mugikorrei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- 2021eko urtarrilaren 1az geroztik ingurumenaren arloan egindako salaketei, abiarazitako zehapen-espedienteei eta ezarritako zehapenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- NICDOk Adentro Construimos, SL merkataritza-sozietateari prozedura sinplifikatuaren bidez kontratatutako obrei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Klinika Unibertsitariora 2024an bideratutako kardiologiako pazienteei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Anbulantzietako medikuen eta erizainen arrisku bereziko osagarria aldatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun-laguntzako medikuen produktibitatea kontabilizatu eta/edo adjudikatzean izandako irregulartasunei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko zuzendaritza-taldeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko plantillari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Satrustegiko Kontzejuko autobus-geralekuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Mikel Zabaleta Aramendiak aurkeztu du.
- Arrotxapeko osasun etxean hitzordua lortzeko zailtasunei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Lesakako oinarrizko osasun-eskualdean medikuntzako profesionalak falta izateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- LHko praktikak kudeatzeko tutoretza-orduak murrizteari buruzkoa. Geroa Bai TPko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Luzaideko ibiltokia hobetzeko proiektuari buruzkoa. Geroa Bai TPko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Nafarroako itxarote-zerrendatik zenbait espezialitate kendu izanaren arrazoiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Nafarroako bide publikoak eta ibilbide berdeak arautzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Lurzoru urbanizaezinean jarduera oro aldi baterako debekatzen duen abuztuaren 5eko 58/2025 Foru Agindua onesteko oinarri gisa harturiko txosten tekniko edo juridikoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Lurzoru urbanizaezinean jarduera oro aldi baterako debekatzen duen abuztuaren 5eko 58/2025 Foru Agindua onetsi zela-eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egindako jarduketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Ubidearen handiagotzearen 10. eranskinari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
. Aire Bidezko Konektibitatearen Mahaiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Eliza Katolikoak immatrikulatutako Nafarroaren ondareari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa TPko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak Ebroren arroko 2022-2027 Plan Hidrologikoaren proiektuari aurkeztutako alegazioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak Errioxan deitutako bilerara joateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Ribaforada II-La Dehesako ureztalurrak modernizatzeko obrak egiteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Martzillako behaketa- eta harrera-zentroan joan den ekaineko gertakarien ondoren izandako lan-iraizpenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Martzillako behaketa- eta harrera-zentroan dauden bidaiderik gabeko atzerritar adingabeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Artikako behaketa- eta harrera-zentroei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Europako funtsei buruzkoa (Next Generation, LIFE, INTERREG, PEPAC edo Europar Batasunaren bestelako programa batzuk). Unión del Pueblo Navarro TPko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Suhiltzaile Zerbitzuan baso-zereginetarako talde bat sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa TPko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Lehentasunez erosi eta atzera eskuratzeko eskubidea aplikatzearen emaitzei buruzkoa eta NASUVINSAko Alokairu Poltsaren bilakaerari buruzkoa. Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Pirinioetako Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Unibertsitateari buruzko foru-lege proiektua onesteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko lehendakaria hautatzeko erabakian dagoen akats material bat.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontratazio Publikorako Batzordearen 2024ko jarduera-oroitidazkia.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2025eko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2025eko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuak eta bere sozietate publikoek 2025eko ekainaren 30era arte emandako abalen zenbatekoari eta ezaugarri nagusiei buruzko informazioa.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2025eko uztailaren 23koa, Nafarroako Gazteriaren 2025-2028 Estrategia onesten duena.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “2023ko fiskalizazio-txostena, Berriozarko Udaleko langileei, administrazio-kontratazioari eta dirulaguntzei buruzkoa”.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2025eko ekainean egindako aurrekontu-aldaketak.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2025eko uztailean egindako aurrekontu-aldaketak.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dituzte “Kontuen Ganberaren Fiskalizazio-txostena, 1.001etik 2.000 biztanlera bitarteko Nafarroako udaletako ordainketa-prozedurei buruzkoa, 2023” txostenean egindako aldaketak.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dituzte “Kontuen Ganberaren fiskalizazio-txostena, Antsoaingo, Burlatako, Eguesibarko eta Atarrabiako udalen sozietate publikoen langileriari, kontratazio publikoari eta enkarguei buruzkoa, 2024” txostenean egindako aldaketak.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dituzte “Kontuen Ganberaren fiskalizazio-txostena, Jardunbide Egokien aldeko eta Ustelkeriaren kontrako Bulegoaren urteko kontuei buruzkoa, 2024” txostenean egindako aldaketak.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dituzte “Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren urteko kontuei buruzko fiskalizazio-txostena, 2024” txostenean egindako aldaketak.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dituzte “Nafarroako Kontuen Ganberaren lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Kontuen Ganberaren 2024rako Urteko Fiskalizazio Programa aldatzen baita” ebazpenean egindako aldaketak.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dituzte “Nafarroako Kutxa Fundazioaren 2024ko ekitaldiko urteko kontuei buruzko auditoretza-txostena”-ren aldaketak.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro TPko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatutako informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro TPko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Eskaera, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. EH Bildu Nafarroa TPko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Sarrigurengo udalez gaindiko plan sektorialari buruzkoa. Geroa Bai TPko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Arartekoaren 2024ko Urteko Kontuak. 2024ko ekitaldia 146.087,02 euroko aurrekontu-emaitzaz itxi da. Aitortutako eskubide garbiak 1.118.300 eurokoak izan dira, eta aitortutako betebehar garbiak, berriz, 972.212,98 eurokoak.
- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren erabakia, organo judizialetan izendapen diskrezionaleko lanpostuak betetzeari buruzko erregelamendu-proiektuari buruzkoa. Hurrengo bilkurarako utzia.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze-egoera. 2025eko bigarren hiruhilekoa.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jakintzat eman dute Nafarroako Alderdi Sozialista TPak Nafarroako Parlamentuko zenbait batzordetako osaera aldatu izana. Ramón Alzórriz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordeko eledun izanen da hemendik aitzinera.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK
- Eskaria, Nafarroako Kultur Ondarearen Plan Zuzentzailea - Ondasun Higigarrien Inbentarioa egiteko laguntza jasotzekoa.
- Eskaria, Úrsula Pardo García andrearen botoa Unzu Garate andrearen esku uztekoa (biak ere Nafarroako Alderdi Sozialista TPkoak).
- Mahaiak erabaki du Maite Nosti andrea kide titular izendatzea NUPek deitutako Alumni Nabarmenaren 2025eko X. Saria eta Entitate Nabarmenaren 2025eko IX. Saria emanen dituen epaimahaian.
- Mahaiak onetsi egin du Euskaltzaindiaren osoko bilkura bat Nafarroako Parlamentuan egiteko proposamena. Irailaren 26an eginen da, 10:00etatik 14:00etara, osoko bilkuren gelan, ateak itxita direla.
- Mahaiak erabaki du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Farmazialarien Mundu Egunarekin; hori dela-eta, kolore berdez argiztatuko du bere egoitzaren fatxada irailaren 25ean, 20:30etik 23:00etara.
- Gastu-agintze proposamena, lehendakariaren eta foru-parlamentarien ordainsariak 2025erako eguneratzearen ondoriozkoa, estatuko legeria aplikatze aldera, zeinak % 0,5eko igoera gehigarria ezartzen baitu 2025erako sektore publikoaren zerbitzura diharduten langileen ordainsarietarako. Iraileko nominan ordainduko da, urtarrilera arteko atzeraeraginez.
- Gastu-agintze proposamena, Parlamentuaren zerbitzura diharduten langileen ordainsariak 2025erako eguneratzearen ondoriozkoa, estatuko legeria aplikatze aldera, zeinak % 0,5eko igoera gehigarria ezartzen baitu 2025erako sektore publikoaren zerbitzura diharduten langileen ordainsarietarako. Iraileko nominan ordainduko da, urtarrilera arteko atzeraeraginez.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen batzarrak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak Alzheimerraren Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egiteari buruzko adierazpen instituzionala. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzearekin.
2. Nafarroako Parlamentuak uste du funtsezkoa dela ikerketa sozial, sanitario eta biomedikoaren aldeko apustua egitea, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko xedez.
3. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du heldu den irailaren 19an, ostiralarekin, eguerdiko 12:00etan, AFAN elkartearen parte-hartzearekin.
4. Nafarroako Parlamentuak erabaki du bere fatxada magenta kolorez argiztatzea irailaren 21ean, igandean.
- Eledunen batzarrak ezetsi egin du Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Foru Komunitatean eginen den Espainiako Vueltaren 90. Edizioaren hamargarren etapan Israel – Premier Tech talde ziklista irmoki baztertzeari buruzko Nafarroako Parlamentuaren adierazpen instituzionala. Contigo-Zurekin TPak aurkeztu du.
PPN eta Talde Mistoak aurka bozkatu dute, UPN abstenitu egin da, eta PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin TPek alde bozkatu dute.
Ezetsitako adierazpen instituzionalerako proposamenak honako hau zioen:
- Nafarroako Parlamentuak irmoki baztertzen du bihar, irailaren 2an, asteartearekin, Nafarroako Foru Komunitatean eginen den Espainiako Vueltaren 90. Edizioaren hamargarren etapan Israel – Premier Tech talde ziklistak parte hartzea.