Noiz argitaratua Astelehena, 2025.eko Martxoak 17

2025eko martxoaren 17ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko MARTXOAren 17a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 17, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen duen Foru Lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako kontrako iritzia. Foru legea aintzat hartzeko eztabaida martxoaren 20ko osoko bilkuran eginen da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute  Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2025eko otsailaren 24an eginiko bilkuran eskatutakoari jarraikiz egindako txostena, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2025eko otsailaren 3an hartutako erabakia berriz aztertzeko eskariari buruzkoa. Eskaria, legegintzako herri-ekimen bat aintzat hartu ez izanari buruzkoa, Imanol Pascual Ariz jaunak aurkeztu zuen. Legegintzako herri-ekimenaren onartezintasunari eusten zaio.

MOZIOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-mailari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen da akordio instituzionala bila dezan Nafarroako Parlamentuan ordezkatuta dauden indar politikoekin, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin, gizarte-erakundeen parte-hartzearekin, giza eskubideak blindatzeko eta gorrotozko diskurtsoei aurre egiteko.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du ReArm Europe plana, eta Espainiako Gobernua premiatzen du plan belizista hori errefusa dezan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Memoriaren Institutua premiatzen da azterlan bat egin dezan gerra zibilean Errepublikaren Armadako kide izan ziren nafarrei buruz eta haien oroimen heroikoa duintzeko egin beharreko jarduketak egin ditzan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordea.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Nafarroako polizien lanbidearen arriskuak onar ditzan eta, kasua bada, arriskuko lanbidearen aitorpena egin dezan, Polizia Nazionaleko edo Guardia Zibileko kideei 1087/2015 Legegintzako Errege-dekretuan onartzen zaien termino beretan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea eratzea.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak babestu eta bere egiten du Bakea eta Askatasuna Sahara Mendebaldean taldeartekoen XXVIII. Konferentziak onetsitako Adierazpena. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek aurkeztu dute. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Bardeako Tiro Poligonoa desegin dezan eta entitate partzuerren garapen sozioekonomikorako plan bat taxutu dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan betetzen zailak diren lanpostuen definizio zehatz eta objektiboa egin dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasun Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da "Iruzur fiskalaren diagnostikoa eta ezkutuko ekonomiaren balioespena" egiten duen azterlana eguneratu dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Martxoaren 20ko Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea.

 

AGERRALDIAK:

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutu berrirako lanak zertan diren eta foru-lege proiektua onesteko aurreikusten diren epeei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2024ko Plan Operatiboaren ebaluazioa azaldu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Hurrengo bilkurarako utzia.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Txiribuelta elkartearekin, 2024ko oroitidazkia aurkez dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Acción contra el Hambre elkartearekin, 2024ko oroitidazkia aurkez dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Adingabeen babeserako egoitza-baliabideetako langileen ordezkariekin, Nafarroan baliabide horiek eta adingabeen babesa zertan diren azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa, Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Hezitzaileen Eskolako hezkuntza-erkidegoaren ordezkariekin, ikastetxea hartzen duen eraikinaren beharrizanak eta egoera azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Antsoaingo Udalaren jantoki komunitarioaren proiektura, zaharrentzako zaintza komunitarioen esperientzia hori ezagutzeko. EH Bildu Nafarroa, Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Kirol Azpiegiturei buruzko plan zuzentzaile berriari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

 

- Errentamendu araubideko babes ofizialeko etxebizitzak sustatze aldera Garesko Udalak eta NASUVINSAk sinatutako lankidetza-hitzarmenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

N-1110 errepidean Gares eta Obanos bitartean egindako obrei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.

 

- Turismo-guneak Kudeatzeko Unitateak sendotzeko neurriei eta ekintzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

 

- Kirolaren lege bat taxutzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Azoka Eremua (REFENA) izandakoari etorkizunean ematen ahal zaizkion erabilerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

 

- Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokari buruzko apirilaren 5eko 13/2023 Foru Legearen 9. artikulua betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

- Nafarroan Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka borrokatzeko 2021-2026 aldirako Planean abiarazi gabeko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Zenbait ganadu-motak eta abeltzaintza-ustiategik 1990etik 2024ra bitarte izandako bilakaerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Nekazaritza-jardunbide onen Kodea behar bezala betetzen ote den kontrolatze aldera abeltzaintza-ustiategietan ikuskapenak egiteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Nafarroako administrazio publikoetako langileen egonkortze-prozesuen amaierari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Nafarroan errefuxiatuak hartzeko protokolo integrala eguneratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 28E/2025 Ebazpena, Energiaren, I+G+b Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onesten baitu Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialarekiko hitzarmen bidez formalizatutako agindua, Nafarroan industrialdeetan energia-erkidegoak sortzea sustatzeko.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Eskaria, Nafarroako Gobernuarieska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatutako informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. 242. informazio-eskaera bazter utzi da, jada erantzun zaiola ulertzen baita.

 

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatutako informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, arau-hauste arina (131.3. art.) egiteagatiko zehapen-prozedura hastea erabaki du Emilio Jiménez Román (Vox) foru parlamentariaren aurka, pasa den martxoaren 5eko Kultura, Kirol eta Turismo Batzordean “Legebiltzarraren izen onaren aurkako hitzak eta hitz iraingarriak erabiltzeagatik”. Eskaera Ibai Crespo (PSN), Ohian Mendo (EH Bildu) eta Daniel López (Contigo-Zurekin) parlamentariek sinatu dute. Mahaiak aho batez erabaki du Erregelamenduko Batzordeko kide Blanca Regúlez andreari esleitzea espedientearen instrukzioa.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte UPNk zenbait batzordetan eginiko aldaketak: Kultura eta Kirol Batzordean, Angel Ansak Ana Elizalde ordeztuko du; Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordean, Isabel Olavek Javier trigo ordeztuko du eta  Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordean Javier Trigok Javier Esparza ordeztuko du. Aldaketek lehen bi batzordeetako lehendakariordetzei eragiten die; beraz, kargu horiek laster hautatuko dira berriro.

 

-Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Zerbitzu Juridikoen txostena, atxiki gabeko foru parlamentari berriaren estatusari eta horrek Legebiltzarreko lanaren antolaketan izan ditzakeen ondorioei buruzkoa.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, ez du onartu Emilio Jiménez talde mistoko eledunak aurkeztutako eskaria, bere taldeak Talde Mistoa-Vox Nafarroa izena hartzeari buruzkoa. Horrenbestez, taldearen izen ofiziala Talde Mistoa izanen da. Eledunen Batzarrean, PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik, eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute, UPN abstenitu egin da eta PPNk eta Voxek alde bozkatu dute. UPN, PSN, EH Bildu eta Geroa Baik iritzi bera agertu dute Mahaian.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze-egoera. 2024ko 4. hiruhilabetea.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

 

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak Fibrosi Kistikoaren 2025eko Egun Nazionalaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada berde ilunez eta laranja kolorez argiztatuko da apirilaren 23an.

 

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Mundu Egunaren ospakizunarekin. Hori dela eta, maiatzaren 12an Parlamentuko fatxada lila kolorez argiztatuko da.

 

- Mahaiak oniritzia eman dio Nafarroako Parlamentuaren kontuen aurreproiektuari. 2024ko ekitaldia.

 

- Mahaiak onetsi egin du heldu den apirilaren 28an Nafarroako ijitoen entitateei harrera instituzional bat egitea (11:00etan, erakunde-aretoan), Nafarroako Ijitoen Erkidegoaren Eguna dela-eta.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babes osoa ematen dio Iruñaren hautagaitzari, Ekonomia Sozialaren Espainiako Hiriburua izan dadin 2026an. Lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Ekonomia Sozialak Foru Komunitatearen garapen ekonomiko, sozial eta jasangarrirako duen funtsezko zeregina eta bere babes osoa ematen dio Iruñaren hautagaitzari, Ekonomia Sozialaren Espainiako Hiriburua izan dadin 2026an.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berresten du Ekonomia Soziala indartzerekin duen konpromisoa, kalitatezko enplegua, gizarte-kohesioa eta garapen jasangarria sortzen dituen eredu ekonomikoa den aldetik. Hori guztia dela-eta, Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak iragan martxoaren 6an aho batez onetsi ondoren, Nafarroako Parlamentuak bere babes osoa ematen dio Iruñaren hautagaitzari, Ekonomia Sozialaren Espainiako Hiriburua izan dadin 2026an, uste osoa baitu izendapen hori lagungarria izanen dela lurralde osoko ekonomia sozialeko eredua sustatu eta ikusarazteko, eta Nafarroari sendotasuna emateko hazkunde inklusiboa eta jasangarria ahalbidetzen duen eta gure lurraldean errotuta dagoen enpresa-eredu horren erreferente gisa.