2025eko otsailaren 10ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko OTSAILAren 10a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 3– 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluko lehendakariaren komunikazioa, zeinaren bidez dokumentazioa eskatzen baitu eta jakinarazten baitu eten egin dela Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-dekretua aldatzen duen foru-lege proposamenari buruzko irizpena emateko epea.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluko lehendakariaren komunikazioa, zeinaren bidez dokumentazioa eskatzen baitu eta jakinarazten baitu eten egin dela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aldatzen duen foru-lege proposamenari buruzko irizpena emateko epea.
- 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematen dien azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legea aldatzeko. EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura.
INTERPELAZIOAK:
- Migrazioaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baitu honako mozio honen betetze-mailaz: Nafarroako Gobernua premiatzen da jarrai dezan betetzen iaz egin ziren akordioak, bakarrik dauden adingabeen harrerari buruzkoak.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernua premiatzen dira babes dezaten EBk ingurumenaren arloko taldeei emandako dirulaguntza-kontratuak argitu eta ikertzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak Elikadura Osasungarriaren Nafarroako Estrategia osatu dezan, populazioaren arriskuak desagerraraziko dituzten neurriak hartuta. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Diputatuen Kongresua premiatzen da Espainiako Konstituzioaren 135. artikulua alda dezan 2011ko irailaren 7ko erreforma zuzentzeko eta zorraren nahiz horren interesen ordainketari dagokionez berriro izan daitezen goi balioak askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa, zeinek Espainiako estatuaren zuzenbidearen izaera sozial eta demokratikoa osatzen baitute. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Erabaki da Gobernuari eskatzea mozioaren betetze-mailari buruzko kontu-ematea aurkez dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Nafarroako Klima-aldaketaren Bulegoaren zuzendariarena, azaltzeko zer dela-eta aldatu den Klima-aldaketaren Nafarroako Herritarren Batzarraren talde bideratzailea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Amnistia Internazioanala elkartearen ordezkariekin, "Genozidioa Gazan" txostena azaldu dezaten. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Larrain elkartearen eta Barañaingo Pentsiodunen Mugimenduaren ordezkariekin, Barañainen Eguneko Zentroa eraikitzeko beharra azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
UAGNren ordezkariekin, "Navarra, la marca que quiere UAGN" dokumentua aurkez dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialistako Carlos Mena Blasco jaunak, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Eragile sozialen ordezkariekin, AHTko obretako lan-baldintzak balora ditzaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Paris 365 jantoki sozialaren ordezkariekin, egoera azaldu dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren komunikazioa, egiten ari diren lanak ezagutze aldera Abiadura Handiko Trenaren prospekzioak eta lagin teknikoak egiten ari diren Aralarko mendilerroko alderdira egin beharreko bisita dela-eta. Bisita erretiratu egin da.
- Ezkabako gotorlekura, memoriaren toki izendatuko diren instalazioak ezagutzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Leringo Las Visitillasko erromatarren aurreko kastroko indusketa arkeologikoetara, ikerketa-proiektua ezagutzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Nafarroako Ubidearen bigarren faseko obrei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurka Borrokatzeko apirilaren 15eko 13/2023 Foru Legearen erregelamendu bidezko garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Egoitza-zentroetako neska-mutikoak babesteari eta familia-harrerari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aranburu Bergua andreak aurkeztu du.
- MOVES III Plana berriz luzatu beharrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Fakturazio elektronikoko sistema bat ezartzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Gobernu Irekiko Aliantzarako I. Ekintza Planari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
- Lanaldi-murrizketari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Autokontsumorako eguzki-plakak paratzeko laguntzetarako funts eskasia arintzeko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko 2018ko Ituna berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- I+G+b arloko eskumenen kudeaketa Nafarroari eskualdatzeko izapideei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Javier Ollo Martínez jaunak aurkeztu du.
- Errepide bidezko bidaiarien hiriarteko garraio publikoko zerbitzuaren emakidak berritzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Kirol inklusiboa sustatu, lagundu eta aldezteko neurri zehatzak 2025ean abian jartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan laneko ezbeharren tasa jaisteko neurriei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Azpiegitura hidrikoei eta Hiri erabilerako uraren ziklo integralaren Plan Gidariaren garapenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen soldaten arteko ezberdintasunak ekiditeko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Tuterako Nekazaritza-elikagaien Hiriko hidrogeno berdeko plantari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- 2025ean herrietan eginen diren inbertsioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mario Fabo Calero jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Tutoretzapeko zentroetan dagoen sei urtetik beheitiko haur-kopuruari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Itunpeko irakaskuntzaren sektorearekin 2024-2026 aldirako sinatutako akordioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernu Irekiaren atarian euskara zuzen erabiltzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuko anbulantzietako medikuek eta erizainek arrisku-osagarria jasotzeari uzteko arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak biriketako minbizia hautemateko Cassandra proiektuan parte hartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasotako zenbait jarduketa betetzeko epeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko langileria-planari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari eta Hezkuntza Departamentuko ikuskaritzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- NASUVINSAren ekimenez Burlatan abiarazitako etxegabetze-prozedurei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Onetsi da izapidetzea eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Valtierrako Udalaren 2022ko, 2023ko eta 2024ko kontuak direla-eta. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Autonomia Erkidegoetako Lehendakarien Konferentziaren erabakia, osoko bilkuretako eta batzordeetako eztabaidak direla-eta: adeitasuna, begirunea eta duintasuna.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute konstituzio-kontrakotasuneko 9801-2024 zenbakiko arazoa, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen 6. artikuluaren 1. eta 2. apartatuei buruzkoa, Espainiako Konstituzioaren 23.2 eta 14 artikuluak ustez urratzen dituelako. Konstituzio Auzitegiak aurkeztu du. Ágorako espedientean dago dokumentazio osoa.
- Onetsi da eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Onetsi da eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Eh Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- Onetsi da eskaera, Nafarroako Gobernuari galdegitekoa eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:
- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazten baitu ez dela otsailaren 13ko Osoko Bilkuran egonen.
- Eskaria, ekimen hori otsailaren 13ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar dadin. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, ekimen horiek otsailaren 13ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar daitezen. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, ekimen horiek otsailaren 13ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar daitezen. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, ekimen horiek otsailaren 13ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar daitezen. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, ekimen horiek otsailaren 13ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar daitezen. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, ekimen horiek otsailaren 13ko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan sar daitezen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du proposamena, Nafarroako Parlamentuak 2015eko martxoaren 17an adierazpen instituzional bat onetsi izanaren hamargarren urteurrena ospatu dadin. ANVITEk sustatu du.
- Mahaiak onetsi egin du txosten-proposamena, Nafarroako Parlamentuak mahai-inguru bat egin dadin larrialdietarako hezkuntzari eta Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainaren lorpenei buruz. Mahai-ingurua Madre Coraje elkarteak antolatzen du.
- Mahaiak onetsi egin du oroipen-ekitaldiak (nazioarteko egunak, mundukoak eta nazionalak) baimentzeko proposamena 2025eko ekitaldirako, zenbait ekimen sozial eta sanitarioren alde.
- Mahaiak onetsi egin du kreditu-gerakinak 2025eko aurrekontuari gehitzea.
- Mahaiak ez du onartu LAB sindikatuak antolatutako "1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen" erakusketa kentzeko eskaria. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
BESTELAKO ERABAKIAK
- Mahaiak erabaki proposamen bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek Gazarako iragarri duen plana errefusatzen du. Lehendakariak aurkeztu du.
Hona Mahaiaren Erabakiaren testua:
1.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak salatzen du Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek Gazarako iragarri duen plana, uste baitu egiazko garbiketa etniko bat dela eta nazioarteko zuzenbidearen aurkakoa dela; izan ere, populazio bat bere herritik kanporatzea Genevako Laugarren Konbentzioaren eta Erromako Estatutuaren urraketa larria da.
2.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak errefusatzen ditu Trumpek Nazioarteko Zigor Auzitegiko zenbait kideri Netanyahuren atxiloketa agintzeagatik ezarritako zigorrak.
3.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bere konpromisoa agertzen du lanean jarraitzeko eta palestinar herriari ahotsa emateko apartheid honekin amaitu eta palestinar herriak bakean, errespetatua eta nazioarteko komunitateak aitortua den estatu bideragarri batean bizitzeko aukera izan arte.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitzuen bakarrik dauden adingabeak erkidego desberdinen artean modu solidarioan banatzeko eskaerarekin. PPNk aurkeztu du. Adierazpen proposamenak Voxen aurkako botoa jaso du eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa abstenitu egin da.
Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du:
1. Lankidetza-esparru bat ahalbidetu eta sustatu dezan, zeinaren bidez autonomia-erkidego guztiek bakarrik dauden adingabeen harrera eta artatzeari dagokionez duten ardura beren gain hartuko duten.
2. Migrazio-politika sakon eta ekitatiboago bat gauzatu dezan, soilik erkidego batzuk beste batzuen gainetik faboratuko ez dituena eta aurrekontu-zuzkidura egokia izateaz gain, EBaren kontrola eta babesa izanen dituena muga-kontrolari dagokionez.