Noiz argitaratua Astelehena, 2025.eko Otsailak 17

2025eko otsailaren 17ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko OTSAILAren 17a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 17– 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Erretiratu Egin da eskaria, berriz azter dadin honako foru-lege proposamen hau urgentziaz eta irakurketa bakarrean izapidetzeko erabakia: 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko 33/2013 Foru Legea, azaroaren 26koa, aldatzen duen foru-lege proposamena. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, honako mozio hau batzordean izapidetu dadin: Espainiako Gobernua premiatzen da “Ikasleen bajak” deiturikoak sortzeko arauak eman ditzan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, honako mozio hau batzordean izapidetu dadin: Diputatuen Kongresua premiatzen da Espainiako Konstituzioaren 135. artikulua alda dezan 2011ko irailaren 7ko erreforma zuzentzeko eta zorraren nahiz horren interesen ordainketari dagokionez berriro izan daitezen goi balioak askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa, zeinek Espainiako estatuaren zuzenbidearen izaera sozial eta demokratikoa osatzen baitute. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako gazteriaren kultur ekoizpena bultza dezan, Arte Gaztea fabrikak abian jarrita. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.

 

- Horren bidez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen da abian jar ditzan LGTBIfobiaren aurkako kanpainak, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak LGTBIfobiaren aurka egiten dituen kanpainak sar ditzan Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua edo Nafarroako Gobernua federazioekin edo klubekin lankidetzan aritzen den ikusgarritasun handiko kirol lehiaketetan eta ekitaldietan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da sormen-askatasuna, adierazpen artistikoen aniztasuna eta kulturarako irispide unibertsala –oinarrizko eskubidea den aldetik– sustatzen duten kultur politika publikoekiko laguntza indartu dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua aldatzea proposa dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak inplikaturik dauden erakunde publikoak eta indar politikoak premiatzen ditu ez dezaten Maravillas Lamberto izena erabil Erorien Monumentuaren etorkizuneko proiektuan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da segida eman diezaien trantsizio ekologikoaren arloan gogobetegarriak izan diren proposamenei. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuarekin batera lehenbailehen eman diezaion konponbidea CANASA sozietate publikoaren finantza-egoerari, udaberrian lizitatzeko Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen obra. Nafarroako Alderdi Popularrak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da zentral nuklearrak eta dauden erreaktoreak ixteko egutegiari euts diezaion, Energia eta Klimari buruzko Plan Nazionalean ezarritakoaren arabera. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Batzordea.

 

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da atzerriko hizkuntzetako ikasketa-programetako irakasleen behin-behinekotasun tasa ken dezan, bereziki Ingelesez Ikasteko Programari (PAI) dagokionez, eta funtzionario publiko modura jarraituko dutela berma diezaien 245 eta 246/2022 ebazpenen arabera egin ziren hautapen-prozesuak gainditu zituzten 352 pertsonei. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da deslokalizazioaren eta lehia desleialaren aurka eraginkortasunez borrokatzea ahalbidetuko duten tresna berariazkoak jaso ditzan industriari buruzko foru-lege proiektuan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentua premiatzen da bete dezan Osoko Bilkurak 2016ko ekainaren 2an onetsitako erabakia, zeinaren bidez konprometitu baitzen omenaldi-plaka bat jartzera ETAren terrorismoak Nafarroan eragindako biktimen eta foru-erkidegotik kanpo eraildako nafarren omenez. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Bizi Baldintzei buruzko 2024ko Inkestan argitaratutako azken datuak balora ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

 

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, azaldu ditzan Tuterako Nekazaritza-elikagaien Hiriko hidrogeno berdeko planta eraikitzeko egin beharreko jarduketak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

- Hezkuntzako kontseilariarena, Tuterako Valle del Ebro institutuko irakasle baten kontratazioaren azalpena egin dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

 

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, EINek argitaratu duen Bizi Baldintzei buruzko Inkesta azaldu dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Ratioak Jaitsi 0-18 Menos Ratio elkartearen eta Sortzenen ordezkariekin, hezkuntza-etapa guztietan ratioak jaisteko premiari buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

- Federación Navarra de Espeleología-Nafar Espeleologi Batzordearen ordezkariekin, Urbasa-Andiako Natur Parkean bere jarduera debekatu izanaren ondoriozko egoera azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.

 

- Elkarri Laguntza-Apoyo Mutuo elkartearen ordezkariekin, baliabide ekonomiko gutxiko familietako ikasleen inklusioari buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

- Cintruénigoko Otero de Navascués ikastetxera, dauzkaten arazoak eta eginen diren jarduketak ezagutzeko, eta Cintruénigoko La Paz DBHIra, egin berri diren handiagotze-lanak eta etorkizunean egin litezkeenak ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

- Cintruénigoko Avenida arte-zentrora, dauzkaten arazoak eta premiak ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostenaren jarraipen eta kontrolerako batzorde bereziaren lehendakariaren idazkia, zeinaren bidez baimena eskatzen baitu heldu den martxoaren 12an Pirinioetako Biltzarrean parte hartzeko.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Estatutupeko langileen eta funtzionarioen erretiro partzialerako eskubideari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.

 

- Gazteriaren Erakundearteko Kontseiluaren eskakizunei erantzuteari dagokionez Gazteriaren Alorrak dauzkan lehentasunei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.

 

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren otsailaren 29ko 22/2024 Foru Aginduari buruzkoa, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako kirol federazioen hauteskunde-prozesuak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, enpresek Nafarroan sortzen dituzten enpleguei buruzko galderari emandako erantzunaren koherentzia egiazta dadin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

 

- Nafarroako Ubidearen 1. fasean handitutako eremuko alderdi ureztagarriko eremu osagarriak ureztatzeko aurreikusten diren datei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

- Jakiteko ea zer enpresarekin kontratatzen dituen Lurralde Kohesiorako Departamentuak, espeleologiari dagokionez, hidrologia- eta meatze-intereseko obrak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

- Jakiteko ea zer enpresarekin kontratatzen dituen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, espeleologiari dagokionez, hidrologia-intereseko, faunaren eta biologiaren arloko obrak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

- Jakiteko ea zer enpresarekin kontratatzen dituen Landa Garapena eta Ingurumena Departamentuak, espeleologiari dagokionez, arkeologia- nahiz paleontologia-intereseko obrak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

- JPI Consultores enpresak uko egiteko arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

 

- Europako Next Generation SEM funtsei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

- Jakiteko ea selektibitatean ETA banda terroristaren eta/edo GALen jarduerari buruzko galderarik egin ote den. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

- Terrorismoa dela-eta kondenatutako irakasleei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

- Oinarrizko osasun-laguntzako mediku-absentziak produktibitatearen bidez betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

 

- Entertainment Circus Troup SLri 2024an emandako babesletzari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

- Frankismoaren Anatomia kongresuari 2024an emandako babesletzari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

 -Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2025eko urtarrilaren 15ean emandako epaiaren ondorioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Kasedako Udalari legezkotasuna berrezartzeko ireki zitzaion espedienteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Ricardo García Pellejero eta Aniano Jiménez Santosen omenezko monolitoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Europako NG funtsekin finantzatutako ID005 jarduketa 2024ko azaroan eta abenduan murriztu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

- Karlismoaren Museoan Jurramendiko 1976ko gertaerei emandako tratamenduari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Ostalaritza eta Turismoa Elkarteari turismoa susta dezan 2020tik aitzina emandako laguntza ekonomikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

 

- Larritasuneko diagnostiko klinikoak ez berandutzeko mekanismoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberako lehendakariaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazten baitu ezinezkoa dela eskariak aintzat hartzea 2025erako fiskalizazio-programaren barruan.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2024an emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa, Nafarroako Gobernuak aurkeztua.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute zerbitzu juridikoen txostena, zeinaren bidez argitzen baita ea Nafarroako Gobernuak informazio-eskaerari eman dion erantzunak Legebiltzarreko Erregelamenduaren 14. artikuluan jasotzen den informazio-eskubidea errespetatzen ote duen, eta Nafarroako Gobernuari helaraztea erabaki dute. Txostenean ondorioztatzen denez, Sunsundeguik eta Volvok 2023ko urrian azken belaunaldiko bi autobus modelo ekoizteko sinatu zuten kontratua ez emateko Foru Gobernuak emandako arrazoiek “ez dute oinarri juridikorik”.

 

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Auzitegiaren komunikazioa, 2024an onetsitako txostenari buruzkoa, zeinaren esparru subjektiboak barne hartzen baititu Nafarroako Foru Komunitateko autonomia eremuko edo toki eremuko entitateak.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Mahaiak jasotzat eman du José Ignacio Toca López de Torre jaunaren idazkia,2016ko ekainaren 2an onetsitako ebazpena betetzeko eskaerari buruzkoa, eta, horrekin, lotuta, Ganberaren gobernu-organoak aho batez erabaki du “beharrezkoak diren neurriak hartzea atalondoan lehentasunezko tokian jar dadin, Nafarroan ETA banda terroristaren biktima gertatu zirenak omentzeko, bai eta beste leku batzuetan eraildako nafarrak ere.  Aipatu plakan biktimen izenak eta atentatuaren data jasoko dira".

 

- Mahaiak erabaki du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Gaixotasun arraroak dauzkaten pertsonen eta haien familien 2025eko Nazioarteko Egunarekin; hori dela-eta, kolore arrosa kolorez argiztatuko du bere fatxada otsailaren 28an.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko lehendakariaren idazkia, eta Legebiltzarreko lehendakariaren erantzuna, LAB sindikatuak antolatutako 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketa dela-eta.

 

Lehendakariak, bere erantzunean, bere “nahigabea” adierazten du CENek helarazitako “egonezinagatik”, erakusketa “adierazpen askatasunaren” eremuan kokatzen du eta zehazten du erakusketa egitearen aurkako iritzi bakarrak bere “izaera politikoa” aipatu zuela, baina inolaz ere ez bere edukia. Are gehiago, Mahaiak (UPNko bi kideen aurkako botoarekin) onetsi aurretik “inork ez zuen material desegokiari buruzko ohartarazpenik egin”.

 

- Mahaiak onetsi egin du "Ijitoen Herriaren Estrategia Nazionalaren Inpaktua Nafarroan" jardunaldia Nafarroako Parlamentuan egitea. Nafarroako Ijito Elkarteen Gaz Kaló federazioak antolatzen du jardunaldia. Martxoaren 26an eginen da, erabilera anitzeko aretoan, 11:00etan.

 

- Mahaiak onetsi egin du SEGUIMEDIA SL enpresari esleitu zitzaion Nafarroari buruz hedabideetan agertzen diren berrien jarraipena egiteko eta artxibo-sistemarako zerbitzuaren kontratua, 2024ko otsailaren 24an indarrean sartu zena, luzatzea.

 

- Mahaiak onetsi du prentsa-aldizkariaren erreprodukziotik eta banaketatik heldu diren jabetza intelektualeko eskubide kolektiboen kontratua, 2024ko otsailaren 24an indarrean sartu zena, luzatzea CEDRO-Eskubide Erreprografikoen Espainiako Zentroarekin, hori baita autore eta editoreen interes zilegiak aldezteko organo arduraduna.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Gaixotasun Arraroen Mundu Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

 

2-. Nafarroako Parlamentuak uste du funtsezkoa dela ikerketaren aldeko apustua egitea eta jada abian diren programa espezifikoei jarraipena ematea.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak arreta integralarekin duen konpromisoa adierazten du, osasun-laguntza humanizatuta eta zerbitzuetarako eta zainketa aringarrietarako sarbide ekitatiboa bermatuta.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak premiatzen du gizarte-zerbitzuetarako sarbidea berma dadin eta ezgaitasunaren balorazioa hobetu dadin.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitzuen Kiroleko LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin. PSN, Geroa Bai eta Contigo Zurekin-ek aurkeztua.

 

Voxek aurka bozkatu du eta gainerako taldeek alde.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

Nafarroako Parlamentuak honako hau ERABAKITZEN DU:

 

1.- Sexu- eta afektibitate- nahiz genero-bestelakotasuna elementu sozial aberasgarri eta positiboa dela onartzea, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioaz lagunduta.

 

2.- LGTB+ pertsonen ikusgarritasuna sustatzea eta kirolaren esparruan eta kirolarekin harremana duten gizarte eragile guztiei dei egitea konpromisoa har dezaten estereotipoen, bazterkeriaren eta LGTBI+ pertsonei kirol-praktikarako asmoa kentzen dieten oztopoen aurkako borrokarekin.

 

3. Kirol esparruko portaera LGTBIfobikoak, matxistak, xenofoboak eta serofoboak salatu eta sozialki zigortzea, batez ere kirol guneetako, kirol-zelaietako, harmailetako eta sare sozialetako hitzezko indarkeria edo indarkeria fisikoa, edozein dela ere arrazoia eta, bereziki, pertsonen sexu-orientabidean eta genero-nortasun edo -adierazpenean jatorria duten indarkeriak.

 

4. Hizkuntza inklusibo eta errespetuzkoaren erabilera sustatzea, estereotipoak ezabatuko dituena eta sexu-orientabidean edo genero-nortasunean jatorria duten adierazpide baztertzaile edo gorrotozkoen erabileraren aurka eginen duena.

 

5. Kiroleko LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko, Parlamentuan adierazpen hau irakurriko da, heldu den otsailaren 19an.