Noiz argitaratua Astelehena, 2025.eko Urtarrilak 20

2025eko urtarrilaren 20ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko URTARRILAren 20a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 20–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako 2023ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua dela-eta hartu beharreko erabakia hartzea. Akats zuzenketa eginda, urtarrilaren 23ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

- Nafarroako Energia-trantsizioaren Agentzia arautzen duena. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Arrunta. Proiektua argitaratzea agintzen da eta ondoren zuzenketak aurkezteko epea irekiko da.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Eskaria, irakurketa bakarreko prozedura bidez izapidetu dadin Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legea aldatzeko foru-lege proposamena. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du. Presaz izapidetzeko eskaria ez da onetsi talde guztiak ez zetozelako bat presazko izaerari dagokionez, Erregelamenduan zehazten den moduan; beraz, izapide arruntari jarraituko zaio.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

- Arrazoi sozialak direla-eta Gobernuak kontratazio publikoaren arloan darabilen politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Eskaria, honako mozio hau batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen da Errenta Bermatua sendotu, indartu eta igo dezan, baitezpadako gizarte-eskubide bat den aldetik, halako moduan non bermatu eginen baita errenta hori beharrezkoa duten pertsona guztiek jasoko dutela eta zenbatekoak familien beharrizanetara egokituko baitira. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

 

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Parlamentuak Estatu Batuetako Gobernuari exijitzen dio "terrorismoa sustatzen duten estatuen" zerrendatik atera dezan Kuba. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da beharrezkoak diren neurriak har edo susta ditzan, zertarako eta udalek sarbide librerako deitzen diren lanpostuen gehienez ere % 20 erreserbatu ahal izateko Indar Armatuetan zerbitzuan bost urte baino gehiago eman dituzten tropako eta marineltzako militar profesionalentzat, bete gabeko plaza erreserbatuak deialdiko gainontzekoei gehituta, Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legean ezarritako baldintza guztiak beteta. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea eratzea.

 

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du "España en libertad" izeneko ekimenarekin, 2025ean zehar diktadura gainditu izanaren 50. urteurrena ospatzeko, eta Nafarroako Gobernua premiatzen du bere lan-plangintza ezartzen jarrai dezan, Espainiako Gobernuarekin lankidetzan, gure demokrazia eta eskubide eta askatasunen konstituzio-erregimena sendotzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Hagako Nazioarteko Auzitegia babestu dezan eta auzitegi horrek 2024ko urtarrilaren 26an eta uztailaren 19an taxututako irizpenak defenda ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea. Urtarrilaren 22rako aurreikusitako deialdian sartuko da.

 

AGERRALDIAK:

- Erretiratzea Donapeako Udalez gaindiko Plan Sektoriala izapidetzeko prozedura zertan den azaltze aldera Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak agerraldia egiteko eskaria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

 

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Maristen etxadian aurreikusitako 108 etxebizitza babestuen inguruan gertatutako guztia azaldu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Ureztaketei buruzko Foru Plana zertan den eta noiz onetsiko den azaldu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, "Errenta bermatuaren kudeaketa eta enpleguan duen inpaktua (2019-2023)" fiskalizazio-txostena balora dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Presakoa.

 

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Kontuen Ganberaren "Errenta bermatuaren kudeaketa eta enpleguan duen inpaktua (2019-2023)" fiskalizazio-txostena azaldu dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Presakoa.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, "Errenta bermatuaren kudeaketa eta enpleguan duen inpaktua (2019-2023)" fiskalizazio-txostenean jasotzen diren emaitzak azaldu ditzan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Presakoa.

 

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Kontuen Ganberaren "Errenta bermatuaren kudeaketa eta enpleguan duen inpaktua (2019-2023)" fiskalizazio-txostenean jasotzen diren emaitzak balora ditzan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Presakoa.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Abiadura Handiko Trenaren prospekzioak eta lagin teknikoak egiten ari diren Aralarko mendilerroko alderdira, bertan egiten ari diren lanak ezagutzeko. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Nafarroako Alderdi Popularrak aurkeztu dute.

 

- Elizondo Lanbide Eskola IIPra eta Lekaroz BIHra, instalazioak eta dauzkaten beharrizanak ezagutzeko. Geroa Bai, Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Rozalejoko markesaren jauregia egokitzeko obrei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.

 

- Nafarroako Bizikidetzari buruzko II. Plana abian jartzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.

 

- Proba diagnostikoak egiten batez beste itxaron beharreko denborari eta paziente-kopurua argitaratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osasun Batzordea.

 

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Oinarrizko osasun-laguntzako egiturazko erizain-lanpostuak kentzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

 

- Nafarroako hazkunde ekonomikoa bultzatzera bideratutako diagnosirako, ekintza-planerako eta ebaluazioaren jarraipenerako laguntza teknikoa kontratatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

- Enpresek Nafarroan sortzen dituzten enpleguei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

 

- Jakiteko ea energia-kalifikazioaren ziurtagiria eduki beharra betetzen ote den. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

- Jakiteko ea zer neurri hartu diren Nafarroako etxebizitza kolektiboko eraikinek 2030eko urtarrilaren 1etik aitzina B mailako edo goragoko energia-kalifikazioa izan dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

- Klima-aldaketan eta trantsizio energetikoan genero-ikuspegia betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

- Errepideak zeharkatzen dituzten faunarendako pasabideen neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

 

- Nasuvinsak Tafallako Manero Enearen orubean etxebizitzak egiteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- AHTaren Nafarroako trazadura zehazteko egin beharreko laginetan izandako sabotajeen ikerketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

- Prodigioso Volcán enpresak egindako ekintza estrategikoen emaitzen eta inpaktuaren ebaluazioa bidaltzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

- Prodigioso Volcán enpresak Nafarroa marka sustatzeko bere planean jasotako ekintza estrategikoen proposamenak bete izanaren akreditazioa bidaltzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

- “Coyuntura Ambiental de Navarra” aldizkariak argitaratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

 

- Nafarroako Ubidearen eta Kontzesio Obren Bulegoa sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Nekazaritza Politika Erkidearen ordainketak pertsona juridikoei atxikitzeari edo enbargatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak eta NUPek noiz sinatuko duten ikastetxea 2025etik 2028ra bitarte finantzatzeko hitzarmena, 2024ko abenduaren 23an eman baitzen horren berri. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren fiskalizazio-txostena: "Errenta bermatuaren kudeaketa eta enpleguan duen inpaktua (2019-2023)". Hori argitaratzeko agindu dute.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Arartekoaren txosten berezia, Osasun Departamentuari egindako gomendio, iradokizun eta legezko betebeharren gogorarazpen nagusiei buruzkoa. Hori argitaratzeko agindu dute eta jaso da Arartekoak hura azaltzeko Foru Araubideko Batzordean egin beharreko agerraldia zehazteko.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariaren idazkia, Nafar Komunitateen Kontseiluko 2 kideren eta haien ordezkoen izendapenari buruzkoa. Erabaki da deialdietarako epea irekitzea, otsailaren 7ra bitarte, eta horiei buruzko arauak onetsi dira.

 

 - Eskaria, txosten juridiko bat egin dadin jakiteko ea Nafarroako Gobernuak informazio-eskaerari eman dion erantzunak Legebiltzarreko Erregelamenduaren 14. artikuluan jasotzen den informazio-eskubidea errespetatzen duen. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Onetsia.

 

Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du eguneratzea, 2025. urterako, foru parlamentariek egiten dituzten bidaia ofizialengatiko eta Legebiltzarreko langileek zerbitzu-ematearen kariaz egiten dituztenengatiko ordainsarien araubideari dagozkion zenbatekoak. Honako hauek izanen dira:

 

  • Nafarroatik kanpora eginiko bidaia ofizialengatiko ordainsariak (mantenu-gastu arruntak): 56,60 €/egun.
  • Atzerrira eginiko bidaia ofizialengatiko ordainsariak (mantenu-gastu arruntak): 90,80 €/egun.
  • Lokomozio-gastuengatiko ordainsaria: 0,36 euro kilometro bakoitzeko.
  •  

Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, talde parlamentarioentzako 2025erako diru-laguntzak onetsi ditu, zeinek ehuneko 2ko igoera izanen baitute 2024ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

 

Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du 2025. urterako gehieneko ordainsari-igoera globala ezartzen duen estatuko legeria onesten ez den bitartean, proposatzen da 2024rako araututako baldintza beretan mantentzea Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko langile funtzionarioen eta kontratudunen ordainsariak, bai eta behin-behineko langileenak ere.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Eskaria, Belateko tuneletara urtarrilaren 22an, 09:30ean, egitekoa den bisitaren data alda dadin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Funts-eskaera (2025eko lehen hiruhilekoa).

- 2025eko ekitaldirako gastu arruntetarako baimen orokorren proposamena.

- 2025eko ekitaldirako gastu arruntetarako baimen orokorren proposamena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute txosten-proposamena, Nafarroako Parlamentuko atalondoan “Burkina Faso: ikusten (ez) den krisia” erakusketa jar dadin 2025eko otsailaren 25etik martxoaren 15era bitarte, Médicos del Mundo elkarteak antolaturik.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute txosten-proposamena, Nafarroako Parlamentuko atalondoan "Immatrikulazioak" erakusketa jar dadin 2025eko maiatzaren 9tik 25era bitarte, Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma elkarteak antolaturik.

- Talde parlamentarioentzako 2025eko dirulaguntzetarako gastua baimentzea eta xedatzea.

- 2025erako lansarietarako gastua baimentzea eta xedatzea.