2026ko martxoaren 9ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko MARTXOAren 9a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 9, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU-LEGE PROIEKTUAK
- Artxiboei, Dokumentu-kudeaketari eta Dokumentu-ondareari buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Arrunta.
FORU-LEGE PROPOSAMENAK
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Gobernuaren aurkako iritzia, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka borrokatzeko apirilaren 5eko 13/2023 Foru Legea aldatzea xede duen foru-lege proposamena dela-eta. Foru-lege proposamena ostegun honetako osoko bilkuran –martxoaren 13an– eztabaidatuko da.
MOZIOAK
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-mailari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan xede sozialeko kontratuen erreserba handitu dezan.
- Eskaria, Osoko Bilkuran izapidetu ordez batzordean izapidetu dadin honako mozio hau: Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du legegintzaldia bukatu aitzin Arraizko saihesbidearen obrak lizitatzeko prozedura abiaraz dezan. Lurralde Kohesiorako Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Espainiako eta Nafarroako gobernuak premiatzen ditu berariaz errefusatu dezaten gure usadioei eta ohiturei arrotz zaizkien atzerritar jardunbideak inposatzea. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da higiezinen espekulazioaren kontrako neurriak susta ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da animaliak babesteko zentroak kudeatzen dituzten mankomunitateentzako finantzaketa-lerro zuzen eta egonkor bat ezar dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da ele bitan –euskaraz eta gaztelaniaz– jar ditzan foru-erkidegoko ikastetxe publikoetako afixak, lehentasuna emanez hezkuntza euskaraz edo euskararekin ematen duten ikastetxeei (A, B eta D ereduak). Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntza Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bizikleten eskualde-zerbitzu berria Iruñerriko bidaiari-garraio erregularraren barruan sar dezan, 8/1998 Foru Legean xedatuaren ondorioetarako. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du. Lurralde Kohesiorako Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da PFEZean aplikatu beharreko araudi fiskala alda dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK
- Nafarroako Medikuen Sindikatuaren ordezkariekin, medikuen bizi duten gainkarga azaldu dezaten, bai eta hori konpontzeko planteatzen dituzten proposamenak ere. Nafarroako Alderdi Popularra eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak eta Talde Mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Estaciones Sonoras jaialdiaren antolatzaileen ordezkariekin, proiektua azaldu dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Nafarroako Gobernuaren Animaliak Babesteko Zentrora. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du. .
- Zangozako San Salbatore elizara, zaharberritze-lanak ikusteko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Javier Cigaren bilduma museografikoaren erakusketara (Pompelo Civivox-a). Geroa Bai eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
BATZORDE PARLAMENTARIOAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK
- Idazkia, Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostenaren jarraipen eta kontrolerako batzorde bereziaren lehendakariarena, zeinaren bidez eskatzen baitu Pirinioetako Biltzarra heldu den martxoaren 31n egin dadin, Erroibarko Udalean.
AHOZKO GALDERAK
- Jakiteko zer egin den Iruñeko Udaleko langileen salaketak direla-eta. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura.
- Kirolean indarkeria desagerrarazteari buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
IDATZIZKO GALDERAK
- I+G+B arloko eskumena Nafarroari eskualdatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Ehizari buruzko foru-lege berriaren azken zirriborroari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Navarrabiomed-en instalazioetan espazioa lagatzeari eta bulego bat kokatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Nekazaritza-laboreetan kalteak areagotzen ari direla-eta hartutako aparteko neurriei edo neurri bereziei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Garesko Udaleko langileei, administrazio-kontratazioari eta dirulaguntzei buruzko fiskalizazio-txostena (2024).
BESTELAKO GAIAK:
- Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Ez da onartu.
- Nafarroako Kutxa Fundazioaren Patronaturako kide izateko hautagaitzak. PSN talde parlamentarioak Miguel Pascual Cuesta González proposatu du. Hautagaitza aldarrikatu da.
- Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako patronatukide izateko hautagaitza (Gizain Fundazioa). Geroa Bai talde parlamentarioak Gustavo Guzmán Muñoz Barrutia proposatu du. Hautagaitza aldarrikatu da.
- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseilurako hautatu behar dituen bost kideen hautaketarako hautagaitza. Geroa Bai talde parlamentarioak Joseba Mikel Arregi Pérez proposatu du. Hautagaitza aldarrikatu da.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi PSN eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztutako adierazpen instituzionala, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatu egin behar baitzuen gerra ilegal bat, eta bakearekiko konpromisoa erakutsi behar baitzuen, nazioarteko legezkotasuna urratu dela ikusita.
EH Bilduk eta Geroa Baik alde bozkatu dute; UPN eta PP abstenitu egin dira.
Onetsi ez den adierazpen instituzionalak honako hau zioen:
1.- Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du gerra ilegal hori, eta bakearekiko konpromisoa erakusten du, Israelek eta AEBek Iranen eta Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuen aurka egindako erasoan nazioarteko legezkotasuna urratu dela ikusita.
2.- Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du aldezten dituela nazioarteko zuzenbidea, populazio zibilaren babesa eta gatazkak elkarrizketaren eta diplomaziaren bidez modu baketsuan ebaztea, Nazio Batuen Gutuna eta nazioarteko zuzenbidea betez.
3.- Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu Trump presidenteak nazioarteko erakundeei arau demokratiko globalak arriskuan jartzen dituzten alde bakarreko erabakiekin bat ez etortzeagatik egindako mehatxuak.
MAHAIAREN ERABAKIAK
- Mahaiak Erabaki bat onetsi du Martxoaren 11, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela-eta. Erabaki-proposamena PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.
Lehendakari Unai Hualdek, lehen lehendakariorde Maite Esporrínek, bigarren lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáinek eta lehen idazkari Yolanda Ibáñezek alde bozkatu dute; bigarren idazkari Adolfo Araiz abstenitu egin da.
Aurretik, erabaki horren edukia ez da onetsi adierazpen instituzional gisa (talde berberak aurkeztua), EH Bildu abstenitu egin baita.
Hona onetsitako Erabakiaren testua:
1. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak beste behin dio indarkeria terrorista, zenbait hamarkadaz gauzatu zutena ETAk eta beste erakunde terrorista batzuek, hala nola GALek eta eskuin muturrarekin, ezker muturrarekin eta jihadismoarekin lotutakoek, bidegabea eta ez-zilegia izateaz gainera, giza eskubideen erabateko urraketa izan zela eta dela, mehatxu larria dela demokraziarako, eta gure gizarte osoaren ahobatezko arbuioa eta gaitzespena merezi dituela.
2. Horrenbestez, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak beste behin dio konprometituta dagoela ETAren terrorismoa zeharo errefusatu eta gaitzestearekin, Nafarroan bereziki bizia izan zena, bai eta edozein ideia edo proiektu aldezteko indarkeria erabiltzea errefusatu eta gaitzestearekin ere. Orobat berresten du terrorismoaren biktima guztiek egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak izateko duten eskubidearen aldeko apustu garbia egiten duela. Errealitate horri aitortza egiteko egiten ari diren urrats positibo guztiak balioetsi arren, gaur egun oraindik guztiz beharrezkoa da indarkeria gauzatu zutenek edo haren aldeko jarrerarekin babes soziala eta politikoa eman ziotenek gizartearen gehiengo ia osoarekin bat egin dezaten, gizarteak dei egiten baitie aukera historiko hau pasatzen utz ez dezaten eta jendaurrean onar dezaten ETAren indarkeria terrorista, beste indarkeria terroristak bezala, bidegabea eta ilegitimoa izan zela.
3. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak dio terrorismoa izugarri bidegabea eta antidemokratikoa dela eragiten duen minagatik eta oinazeagatik, eta helburu edo ideia bat giza duintasunaren eta pertsonen eskubideen gainetik jartzen duelako. Hori horrela, azpimarratu beharra dago garrantzitsua dela terrorismoari irmotasunez eta erabakitasunez erantzutea, baina beti Zuzenbide Estatuaren, nazioarteko legediaren eta giza eskubideen babesaren esparruan, demokrazia ororen oinarriak baitira horiek.
4. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak gogo betez hartzen du Terrorismoaren Biktimei buruzko lege-proiektu berria, orain dela 16 urte onetsitakoa egokituko duena, errealitate sozial eta politiko berrian kokatuko baitu hobetzeko neurri eta proposamenekin. Proiektu horretan parte-hartze handia izan dute biktimen elkarteek eta herritarrek oro har, eta terrorismoaren biktimak aho batez aitortzeko urrats historikoa izanen da, eta, zalantzarik gabe, ekarpen historikoa eginen die bizikidetzari eta inoiz gertatu behar ez zen indarkeria ez errepikatzeko bermeari.
5. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak berresten du konprometituta dagoela sustatzearekin belaunaldi berriek hezkuntzaren bidez izan dezaten terrorismoaren ankerkeriaren berri, eta biktimekiko enpatia sustatuz, jada abian jarri diren hezkuntza-programen esparruan (“Memoria duten eskolak, bakearen eta bizikidetzaren alde” eta “De la mano/Eskutik”, zeinak sustatzen baitu biktima hezitzaileak joatea ikasgeletara) eta Nafarroako hezkuntza-curriculumean sartutako unitate didaktikoen esparruan.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE-ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK
- Mahaiak onetsi du 2026ko uztailaren 2an harrera egitea, EAEn eta Nafarroan udako ikastaro batean parte hartzen ari diren bitartean, Boiseko Unibertsitateko (Idaho) ikasle iparramerikarrei.
- Mahaiak onetsi du ikasleen Osoko Bilkura egitea (“Diputatu egun batez”), "Aldeas Infantiles" elkarteak antolatuta, martxoaren 25ean, 11:00etan, osoko bilkuren aretoan.
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak Fibrosi Kistikoaren Egun Nazionalaren ospakizunarekin bat egitea apirilaren 22an. Hori dela-eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada berde ilun eta laranja kolorez argiztatuko da.
- Mahaiak onetsi du Autismoaz Kontzientziatzeko Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egitea 2026ko apirilaren 2an. Hori dela-eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada urdinez argiztatuko da.