2026ko otsailaren 9ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko OTSAILAren 9a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 9– 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Zeinaren bidez indargabetzen baita Nafarroako Komunitateko ikastetxe publikoetan erlijioko irakasleen lanpostuei eustea bermatzen duen maiatzaren 17ko 15/2022 Foru Legea. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Irakurketa bakarra.
INTERPELAZIOAK:
- Gobernuak Foruzaingoaren arloan darabilen politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da osorik bete dezan Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren AR 144/2025 Akordioa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da datu-tratamenduko zentroen inpaktuari buruzko analisi integrala egin dezan (ekonomikoa, laborala, energetikoa, hidrikoa nahiz ingurumenaren gainekoa), enpleguari eta lurralde-garapenari egiten dioten ekarpen errealaren gaineko ebaluazio konparatua barne. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du Osoko Bilkura. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu Ameriketako Estatu Batuetako arduradun politikoen adierazpenak, eskurik ez sartzearen printzipioa urratzen dutenak, eta berretsi egiten du nazioarteko zuzenbidea, arauetan oinarritutako nazioarteko ordena eta herrien burujabetza errespetatuz egin behar dela Groenlandiaren estatus politikoari eragiten dion planteamendu oro. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Irati Jiménez Aragón andreak aurkeztu du. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea.
AGERRALDIAK:
- Erroko Amavir zahar-etxea ixtea ekiditeko hartuko diren neurriak azaltzeko xedez Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak egin beharreko agerraldia erretiratzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
- Genero-indarkeriaren biktimak babesteko eskumuturreko telematikoen akatsen intzidentziari buruz informatzeko xedez Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak egin beharreko agerraldia erretiratzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Iruñeko alkatearena, Iruñerrian legez kanpo okupatutako etxabeen eta lokalen egoera eta zer egiten ari den azaldu dezan. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea. Ez onartua. Hala badagokio, lan-saio gisa birformulatzeko eskatu zaio proposatzaileari.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Lagunetxea egoitzan Nafarroako Gobernuaren tutoretzapeko adingabe bati ustez egindako sexu-erasoa azaldu dezan. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Ez onartua.
- Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailearena, Lagunetxea egoitzan Nafarroako Gobernuaren tutoretzapeko adingabe bati ustez egindako sexu-erasoa azaldu dezan. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Ez onartua.
- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, Foruzaingoak eginiko txostenaren emaitzak azaldu ditzan (txostenean, kriminalitate-datuak eta sexu-delituetan, homizidioetan nahiz lapurretetan atzerritarrek izandako parte-hartzea aztertzen dira).
- Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailearena, Nafarroan Oinarrizko Osasun Laguntza zertan den, kudeatzaile-kargua hartu zuenetik lan-ildoek zer garapen izan duten eta legegintzaldia bukatu arte zer helburu bete nahi dituen azaldu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, erregularizazio-eskabideen prozedurari eta izapidetzeari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, Europako Next Generation SEM funtsen egungo betetze-mailari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Nafarroako Toki Sektore Publikoari buruzko txostenaren ondorioak azaldu ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Idazkia, zeinaren bidez eskatzen baita lan-bilkuraren xedea alda dadin. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Idazkia, zeinaren bidez eskatzen baita Majed Dibsi-k Jamal Juma ordezka dezan lan-bilkuran. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du
- Sasoia pentsiodunen mugimenduaren ordezkariekin, migrazio-politikak hobetzearren egiten dituzten proposamenak azaldu ditzaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Pirinioetako Mahaiaren ordezkariekin, Nafarroako Pirinioetan zaintza zertan den eta zer beharrizan dituzten azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak eta Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- SOS Arrazakeria elkartearen ordezkariekin, “Etxeko langileen kontrako arrazakeria- eta indarkeria-adierazpenak” txostena azaldu eta “Berriozarko SOS Arrazakeriaren Harrera Etxea” proiektua aurkez dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak eta Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea
- “Irulegitik Pompelora” erakusketara. EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dte. .
- Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterrera. Geroa Bai, Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- (11-24/POR-00307). Zizur Nagusiko Catalina de Foix ikastetxe publikoko familiek salatutako egoerari buruzko galdera erretiratzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Auzitegi Nagusiak 106/2023 araua dela-eta Steilas sindikatuak aurkeztutako errekurtsoari buruz emandako epaiaren aurka departamentuak Auzitegi Gorenean aurkeztutako errekurtsoa ezetsi ondoren Hezkuntza Departamentuak gogoan darabilen asmoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.
- Genero-indarkeriaren biktimak babesteko eskumuturreko telematikoen estalduraren arazoak Nafarroan duen eraginari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Despopulazioari buruzko lege berrian despopulazio-arriskuan dauden eremuetako herrietan nahi gabeko bakardadearen kontra borrokatze aldera jasotzen diren neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.
- Vida Nueva egoitzaren gaineko ikuskaritza-neurriei eta arreta soziosanitarioaren kontrolari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.
- 2025eko ekainean onetsitako irizpide berrien arabera itxaron-zerrendak atzera begira birkalkulatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osasun Batzordea.
- Indakeria instituzionalari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du. Otsailaren 12ko Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.
- Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketari buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Otsailaren 12ko Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Jakiteko ea zertan erabiliko diren eskolarik ematen ez duten erlijio-irakasleendako bideratzen diren 2,1 milioi euroak 2026-2027 ikasturtetik aitzina. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.
- Bizi-baldintzei buruzko 2025eko inkestaren emaitzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.
-Despopulazioari aurre egiteko foru-lege proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.
- Oinarrizko osasun-laguntzako oinarrizko zerbitzuak baliatzeko arazoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Ingurune digitalak gazteengan duen inpaktuari aurre egiteko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Úrsula Pardo García andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria.
- San Martin Unxen El Boyeral bazkalekua sortzeko proiektuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Javier Ollo Martínez jaunak aurkeztu du Otsailaren 12ko Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.
- AP-15eko bidesariak kentzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du. Otsailaren 12ko Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Nafarroako sistema soziosanitarioaren erronkei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Gazteen emantzipazioaren arloko politikei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
- Leríngo La Gazako eremu ureztagarriari (81/2020 FDa) eta XXVI-Ega 2 sektoreari (65/2024 FDa) buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Osasunbidean naziokoak ez diren pertsonei egindako esku-hartze medikoei edo ebakuntzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Martzillako behaketa- eta harrera-zentroari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro TPko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Miteco-k 2030erako plangintza elektrikoaren zirriborroa argitaratu ondoren Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioarekin izandako hartu-emanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du
- Etxebizitza-ikuskaritzan plaza berriak sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan kirurgiarako robot bat lizitatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Lanbide Heziketako praktikei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak TEDER-Tierra Estella Desarrollo Rural elkarteari emandako funts publikoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Corellako Alhama BHIko ikasleei eskainitako ereduei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du
- Bidean-en anbulantziei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Baztan-Bidasoan Eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxe bat eraikitzeri buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Egitekoa den migratzaileen ezohiko erregularizazioa errazte aldera zerbitzuak indartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoaren aurrerapenari eta planak Artistaren Estatutuaren garapenarekin duen loturari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTU-KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Kontuen Ganberaren 2026rako Urteko Fiskalizazio Programa aldatzen baita.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute honako Kontuen Ganberaren fiskalizazio-txosten hau: “Nafarroako toki-sektore publikoa, 2023ko ekitaldia”.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2025eko ekitaldiko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2025eko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Auzitegiaren komunikazioa, 2025ean onetsitako txostenari buruzkoa, zeinaren esparru subjektiboak barne hartzen baititu Nafarroako Foru Komunitateko autonomia eremuko edo toki eremuko entitateak.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzionala egiteko proposamena baztertu egin du. Haren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten zuen Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin, eta berretsi egiten zuen esparru zientifikoan eta teknologikoan genero-berdintasunarekiko duen konpromisoa. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.
Voxek kontrako botoa eman du; UPNk, PPNk eta proposamenaren egileek aldekoa.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau zioen:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin eta berretsi egiten du esparru zientifikoan eta teknologikoan genero-berdintasunarekiko duen konpromisoa.
2.- Nafarroako Parlamentuak aitortu egiten du emakumezko zientzialari eta ikertzaileen lana eta ekarpena, bereziki nafar zientzialariena, erreferente baitira nafar neska eta emakumezko gazteen etorkizuneko belaunaldientzat.
3.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten du, zientziaren, berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren arloko politika publikoetan lehentasuna emateko emakumearen erabateko parte-hartzeari, iraupenari eta aitortzari, bai eta karrera profesionala eta erantzukizuneko postuetara iristea zailtzen duten oztopoak kentzeari ere.
4.- Nafarroako Parlamentuak azpimarratzen du genero-ikuspegia txertatu behar dela adimen artifizialaren eta sortzen ari diren teknologien garapenean eta aplikazioan, zenbait joeren birsortzea eta desberdinkeriak saihesteko.
5.- Nafarroako Parlamentuak gizarte osoari dei egiten dio nesken eta mutikoen, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiten segi dezan, zientziaren eta teknologiaren etorkizuna ere era berean izan dadin neskatoen eta emakumeen etorkizuna.
MAHAIAREN ERABAKIAK:
- Mahaiak erabaki bat onartu du, zeinaren bidez berresten eta aldarrikatzen baita otsailaren 11ko ospakizuna, ETAren bortxaz lekualdatuak izandakoen oroimenezko egun gisa, beldurragatik, mehatxuengatik edo jazarpen terroristagatik beren lurretik alde egin behar izan zutenen aitortza gisa. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Lehendakari Unai Hualdek, lehen lehendakariorde Maite Esporrínek, bigarren lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáinek eta lehen idazkari Yolanda Ibáñezek alde bozkatu dute; bigarren idazkari Adolfo Araiz abstenitu egin da.
Aurretik, erabaki horren edukia ezetsia izan da adierazpen instituzional gisa (talde berbak aurkeztua), EH Bilduren abstentzioarekin.
Hona hemen erabakiaren testua:
1.- Mahaiak erabaki bat onartu du, zeinaren bidez berresten eta aldarrikatzen baita otsailaren 11ko ospakizuna, ETAren bortxaz lekualdatuak izandakoen oroimenezko egun gisa, beldurragatik, mehatxuengatik edo jazarpen terroristagatik beren lurretik alde egin behar izan zutenen aitortza gisa.
2.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak adierazten du gure gizartearen etorkizuna ezin dela eraiki ETAk eraildako pertsonen oroimenik, aitortzarik eta duintasunik gabe, bereziki Nafarroakoak ziren edo Nafarroarekin lotutako 62 biktimena, justifikatu ezin den indarkeria baten izenean erailak izan baitziren.
3.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak gaitzetsi egiten du ETAren indarkeria terrorista, berresten du hura guztia bidegabea eta zilegitasunik gabea izan zela eta ez zuela inoiz gertatu behar, justifikazio politiko edo ideologikorako ahalegin oro baztertzen du, eta eskatzen du hura erabili zutenek publikoki aitor dezatela biktimei eta gizarte osoari eragindako mina.
4.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak konpromisoa hartzen du desberdintasun ideologiko edo interpretatiboetatik harago lan egiteko, egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak lortzera bideratutako politika publikoen alde, terrorismoaren biktima guztientzat.
5.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak berariaz gaitzesten du terrorismoaren biktimen eta haien familien memoria eta duintasuna umiliatzea, desitxuratzea, minimizatzea edo gutxiestea dakarren edozein ekintza, diskurtso edo ekimen.
6.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak aitortzen du erakunde demokratikoen erantzukizuna dela terrorismoaren kontakizuna hutsaltzea edo berridaztea ez baimentzea, eta biktimekiko konpromiso etikoan, terrorismoaren anbiguotasunik gabeko gaitzespenean eta giza eskubideen defentsan oinarritutako kontakizuna sustatzea.
7.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak konpromisoa hartzen du memoria-ekimenak bultzatu eta babesteko, bereziki ETAren izua ezagutu ez zuten belaunaldi gazteei zuzendutakoak, iraganaren ezagutza kritikoa sustatuz biktimen omenaldi gisa eta indarkeria errepikatzea saihesteko tresna gisa.
8.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak konpromisoa hartzen du biktimen elkarteen lana babesteko, haiekin lankidetzan arituz aitortza publikorako, erreparazio osorako, egiarako eta justiziarako eskubideak defendatzeko, bai eta erbesteratzearen eta nahitaezko lekualdatzearen biktimei arreta espezifikoa emateko ere.
9.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak konpromisoa hartzen du terrorismoaren biktimen lekukotzak eta bizipenak biltzea eta gordetzea sustatzeko, memoria demokratikoaren, giza hurbiltasunaren eta gizarte-enpatiaren ariketa gisa, urteetan jasandako sufrimenduaren, isiltasunaren eta ahanzturaren aurrean.
10.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak konpromisoa hartzen du bake- eta bizikidetza-balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzeko, indarkeria politiko mota oro deslegitimatuz, haren jatorri ideologikoa salatuz eta biktimen eskutik eraikitako memoria partekatu, kritiko eta kontrastatua sustatuz.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Haur-minbiziaren 2026ko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Hori dela eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada horiz argiztatuko da otsailaren 15ean.
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak Hemokromatosiaren 2026ko Mundu Astearen ospakizunarekin bat egitea. Hori dela eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada gorriz argiztatuko da ekainaren 7an