409.637 euroko kreditu berezi bat onetsi da Gizarte Zerbitzu Publikoak kudeatzeko Nafarroako Gizain fundazioarentzat, urtarrilean eta otsailean izandako gastuen konpentsazio gisa
Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur Foru Lege bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez 409.637 euroko kreditu berezi bat ematen baita Gizarte Zerbitzu Publikoak kudeatzeko Nafarroako Gizain fundazioarentzat, urtarrilean eta otsailean izandako gastuen konpentsazio gisa.
Kreditu hori aurrekontuko Gizarte Zerbitzu Publikoak kudeatzeko Nafarroako Gizain Fundazioa izeneko partidari aplikatuko zaio.
Gizarte Zerbitzu Publikoak kudeatzeko Nafarroako Gizain fundazioarentzat kreditu berezi bat ematen duen Legea NAOn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Gizarte Zerbitzu Publikoak kudeatzeko Nafarroako Gizain fundazioa 2019ko urtarrilaren 10ean sortutako entitate publiko bat da, entitate desberdinek eskaintzen zituzten eta izaera estrategikoa duten oinarrizko zerbitzuen kudeaketa aurrera eramateko. Helburua zerbitzu hauekiko kontrola eta gardentasuna areagotzea eta hauen kudeaketa arintzea da, berdintasuna eta ekitatea bermatuz.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen du foru legez arautuko direla Nafarroako aurrekontu orokorrak, baita haietan egindako aldaketak ere, kreditu bereziak edo kreditu gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Hori dela eta, gastuen aurrekontuan jasotako kreditua aski ez denez Legea irakurketa bakarrean onetsiko da.