Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Apirilak 9

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez bere ateak nafar guztientzat irekita izateko borondatea agertzen baitu, edozein direla ere haien sinesmen eta ideiak

Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkuran onetsia. 2018ko apirilaren 9an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere ateak nafar guztientzat irekita izateko borondatea agertzen baitu, edozein direla ere haien sinesmen eta ideiak. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPN, Geroa Bai, PSN eta PPNk alde bozkatu dute; EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurka.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak bere ateak irekita izateko borondatea agertzen du, nafar guztiak, edozein direla ere haien sinesmen eta ideiak, bai eta katolikoak ere, denon ordezkari den erakundearen egoitzan babestuta senti daitezen”.