Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Otsailak 18

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, errefusatu egiten baititu ehizarako instalazioen aurkako indarkeriazko ekintzak eta Nafarroako ehiztarien aurkako mehatxuak

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko otsailaren 18an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu ehizarako instalazioen aurkako indarkeriazko ekintzak eta Nafarroako ehiztarien aurkako mehatxuak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Deklarazioaren aldeko botoa eman dute talde parlamentario eta foru parlamentarien elkarte guztiek, Podemos-Ahal Dugu Orain Baik izan ezik, abstenitu egin baita.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu ehizarako instalazioen aurkako indarkeriazko ekintzak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu Nafarroako ehiztarien aurkako mehatxuak”.