Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Maiatzak 7

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baititu Defentsa Ministerioak Bardeako tiro poligonoan programatutako su errealeko maniobra militarrak,eta bertan behera utz daitezen exijitu

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko maiatzaren 7an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baititu Defentsa Ministerioak Bardeako tiro poligonoan programatutako su errealeko maniobra militarrak, eta bertan behera utz daitezen exijitzen baitu. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak agertzen du arbuiatu egiten dituela maiatzaren 9ko astetik aurrera Bardeako tiro poligonoan eginen diren su errealeko maniobra militarrak, Tormenta 2018 izeneko operazioen baitakoak, eta exigitzen du bertan behera utz daitezen.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berriro ere dio Bardeako tiro-poligonoa ixtearen alde dagoela.

 

3. Nafarroako Parlamentuak babestu egiten ditu adierazpen honetan agertutakoarekin bat deitzen diren mobilizazioak”.