Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babestu egiten baitu heldu den azaroaren 23tik 25era Bardeako tiro poligonoan maniobra militarrak egitearen kontra Tuteran eginen den manifestazioa
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko azaroaren 12an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babestu egiten baitu heldu den azaroaren 23tik 25era Bardeako tiro poligonoan maniobra militarrak egitearen kontra Tuteran eginen den manifestazioa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aldeko botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.
Adierazpenak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak:
1. Babesten du 2018ko azaroaren 18rako Tuteran deituriko manifestazioa, erantzutekoa Defentsa Ministerioak iragarritakoari, hots, hilabete honetako 23, 24 eta 25ean Bardeako tiro poligonoa maniobra militarrak egiteko erabiltzeko asmoari.
2. Adierazten du tiro poligonoa eraistearen alde dagoela; izan ere, Espainiako armadak eta NATO osatzen duten armadek erabiltzen dute gure lurraldean probak egiteko eta ondoren beste toki batzuetan gerra egiteko, eta, horren ondorioz, hildako kopuru zenbatezina eragiten dute eta milioika pertsona behartzen dituzte beren etxea eta herria uztera soilik biziraun ahal izateko”.