Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 19

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du zuzenbidearen eta unibertsitateko goi-hezkuntzaren arloko 231 pertsona ospetsuk sinatutako manifestuaren ondorioekin, zeinak exigitzen baitu ber

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onartua. 2018ko otsailaren 19an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du zuzenbidearen eta unibertsitateko goi-hezkuntzaren arloko 231 pertsona ospetsuk sinatutako manifestuaren ondorioekin, zeinak exigitzen baitu berehala indargabetu dadin espetxealdi iraunkor berrikusgarria. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak; UPNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.


Adierazpenak honako hau dio:

 

“- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du zuzenbidearen eta unibertsitateko goi-hezkuntzaren arloko hainbat pertsona ospetsuk sinatutako manifestuaren ondorioekin, zeinak exigitzen baitu berehala indargabetu dadin espetxealdi iraunkor berrikusgarria.

 

- Nafarroako Parlamentuak zorroztasuna eta analisi objektiboa aldezten ditu legegintzako eta hedabideetako eztabaidan, bereziki giza eskubideetan ondorio larriak izan ditzaketen lege-aldaketen aurrean; esate baterako, espetxealdi iraunkor berrikusgarriari dagokiona.

 

- Nafarroako Parlamentuak jarrera hori helarazten dio Nafarroako Gobernuari, Senatuan eta Diputatuen Kongresuan ordezkariak dituzten talde politiko guztiei eta Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioari”.