Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 12

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere arbuiorik borobilena adierazten du EAJren Altsasuko egoitzan agertutako pintaketak direla-eta

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 12an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere arbuiorik borobilena adierazten du EAJren Altsasuko egoitzan agertutako pintaketak direla-eta. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere arbuiorik borobil eta erabatekoena adierazten du EAJ alderdi politikoaren Altsasuko egoitzan 2018ko martxoaren 10eko goizean agertutako pintaketak direla-eta, eta onartezintzat jotzen du horrelako ekintzak gertatzen jarraitzea, gizarte demokratiko batean kritika zilegiaren mugez harago doan eraso bat baita, erakunde politiko baten aurka egina.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie ekintza horrek kaltetutakoei”.