Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Ekainak 18

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasun osoa adierazten baitie Kataluniako Cornellá de Llobregaten hil den Jordiren bikotekideari, senitartekoei eta lagunei

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko ekainaren 18an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasun osoa adierazten baitie Kataluniako Cornellá de Llobregaten hil den Jordiren bikotekideari, senitartekoei eta lagunei. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta Izquierda-Ezkerrak; UPNk lehendabiziko puntuaren alde bozkatu du eta abstenitu egin da bigarrenean, hirugarrenean eta laugarrenean. PPNk, berriz, lehendabiziko puntuaren alde bozkatu du, abstenitu egin da bigarrenean eta hirugarrenean, eta aurka bozkatu du laugarrenean.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Bere elkartasun osoa adierazten die Kataluniako Cornellá de Llobregaten hil den Jordiren bikotekideari, senitartekoei, lagunei eta bizilagunei.

 

2. Aitortzen du Jordiren kasua ez dela gertakari isolatu bat, eta egiturazko arazo baten parte dela, lotuta dagoena etxebizitzarako eskubidearen eite ahularekin, gizartearen zati handi batek pairatzen duen prekarietate ekonomikoarekin eta herritarren oinarrizko bizileku-premiei estaldura publikorik ez ematearekin, estaldura falta hori agerikoa baita.

 

3. Arbuiatu egiten du botere publiko askok tolerantziaz hartzea higiezinen sektoreak eta banketxeek herritarren oinarrizko bizileku-premien bizkar garatzen duten negozio abusuzkoa.

 

4. Bere babesa adierazi nahi die gizarte zibilak eta talde eta erakunde sozialek –zehazki, Hipotekek Kaltetutakoen Plataformak–egungo bizileku-prekarietate kezkagarria salatzeko eta ikusarazteko deitzen dituzten mobilizazio guztiei”.