Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Irailak 17
Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen dio Diputatuen Kongresuan Errege emerituaren grabazioei buruzko ikerketa-batzorde bat eratzeko eskariari
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko irailaren 17an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen dio Diputatuen Kongresuan Errege emerituaren grabazioei buruzko ikerketa-batzorde bat eratzeko eskariari. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta I-Ek aldeko botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen dio Diputatuen Kongresuan Errege emerituaren grabazioei buruzko ikerketa-batzorde bat eratzeko eskariari”.