Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 26

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gogor gaitzesten baititu Pablo Llarena epailearen etxe inguruan agertutako pintaketak

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 26an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gogor gaitzesten baititu Pablo Llarena epailearen etxe inguruan agertutako pintaketak. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Adierazpenaren alde bozkatu dute UPNk, PSNk eta PPNk eta abstenitu egin dira Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere arbuiorik borobil eta erabatekoena adierazten du Pablo Llarena epailearen etxe inguruan 2018ko martxoaren 25eko goizean agertutako pintaketak direla-eta, eta onartezintzat jotzen du horrelako ekintzak gertatzen jarraitzea, botere judizialaren aurkako eraso onartezina baita.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie Llarena epaileari eta bere familiari”.