Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Azaroak 5

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak salatzen baitu Katalunian gertatzen ari den salbuespen demokratikoko egoera

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko azaroaren 5ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak salatzen baitu Katalunian gertatzen ari den salbuespen demokratikoko egoera. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak aldeko botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak salatzen du Katalunian gertatzen ari den salbuespen demokratikoko egoera, are larriagoa dena Fiskaltzak eta Estatuaren abokatutzak Kataluniako buruzagi independentisten kontra eginiko akusazioen eta haientzat eskaturiko espetxe zigor txit astunen ondorioz.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du erabat neurrigabeak eta estatu demokratiko baten izaeraz bestelakoak direla akusazio eta espetxe-eskaera horiek, bere elkartasuna adierazten die afera horretan auzipeturiko pertsona guztiei, eta berehalakoan aske utz ditzaten eskatzen du.

 

3. Nafarroako Parlamentuak berresten du elkarrizketarekin, demokraziarekin eta eskubide zibil eta politikoekin duen konpromisoa, eta uste du beharrezkoa dela Estatuko botereek ez jarraitzea errepresioaren estrategiarekin eta erantzun demokratiko bat ematea Kataluniako gatazka politikoari”.