Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak ustelkeria politika ororen aitzineko bere arbuiorik erabatekoena adierazten du
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko maiatzaren 28an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak ustelkeria politika ororen aitzineko bere arbuiorik erabatekoena adierazten du. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztu du.
Adierazpen instituzionalaren alde bozkatu dute Geroa Baik Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak. Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak lehenengo, bigarren, eta laugarren puntuen alde eta hirugarren eta bosgarren puntuen aurka bozkatu dute. EH Bildu Nafarroak lehenengo, bigarren, hirugarren eta bosgarren puntuen alde bozkatu du eta abstenitu egin da laugarrenean.
Adierazpenak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak bere arbuiorik sendo eta erabatekoena adierazten du ustelkeria politiko ororen, jardunbide demokratiko okerren edo erakunde nahiz enpresa publikoak beren kudeatzaileen aberaste pertsonalerako erabiltzearen aitzinean.
2. Nafarroako Parlamentuak alderdi politikoen finantzaketari dagokionez gardena izateko eta alderdien legez kanpoko finantzaketa errefusatzeko eta salatzeko konpromisoa hartzen du.
3.- Nafarroako Parlamentuak Gobernuko lehendakari eta Alderdi Popularreko lehendakari Mariano Rajoy Breyri eskatzen dio dimisioa eman dezan, justizia auzitegiek ustel deklaratu duten alderdi politiko baten arduradun nagusia den aldetik.
4. Nafarroako Parlamentuak demokrazia zaintzeko konpromisoa hartzen du, bai erakundeetan, bai talde parlamentarioetan, bai eta talde horiek osatzen dituzten alderdi politikoetan ere.
5. Nafarroako Parlamentuak gonbit egiten die Diputatuen Kongresuan ordezkatuta dauden alderdi politikoei, egitez nahiz ez-egitez ustelkeriaren erantzule diren ordezkari publikoak erakundeetatik baztertzera bideratutako ekimenak babes ditzaten.