Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Irailak 24

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak zeharo arbuiatzen du San Fermin Txikito jaietan gertatutako eraso LGTBIfobikoa

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko irailaren 24an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak zeharo arbuiatzen du San Fermin Txikito jaietan gertatutako eraso LGTBIfobikoa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak zeharo arbuiatzen du San Fermin Txikito jaietan gertatutako eraso LGTBIfobikoa, eta bere babesa eta elkartasuna adierazten die eraso hori pairatu dutenei, bai eta asteburu honetan bertan Valladoliden jipoi bat jasan ondoren hil den transexualaren hurbilekoei eta behin edo behin jazarpena edo ikara pairatu duten guztiei ere.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak uste du onartezina dela gisa horretako jokabideak gertatzen jarraitzea, eta berresten du konpromisoa duela sexu- eta genero-dibertsitatearekin lotutako eraso guztiak desagerrarazteko lanean jarraitzeko, bai eta LGTBI pertsonen berdintasunaren aldeko politiken jarraipen exhaustiboa egiten jarraitzeko ere, esparru guztietan, LGTBIfobiarik gabeko gizarte bat lortze aldera.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten die indarkeria eta eraso sexista eta LGTBIfobikoen aurrean sorgor gera ez daitezen, eta LGTBI pertsonek beren harremanei, gorputzari eta sexualitateari buruz erabakitzeko duten eskubidea erreklamatzen du".