Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Abenduak 10

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak zeharo errefesutazen ditu genero-berdintasunaren eta sexu-bestelakotasunaren aldeko zenbait sinboloren aurka Nafarroako hainbat herritan egindako pintadak

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko abenduaren 10ean

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak zeharo errefesutazen ditu genero-berdintasunaren eta sexu-bestelakotasunaren aldeko zenbait sinboloren aurka Nafarroako hainbat herritan egindako pintadak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak; Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak 1. eta 2. puntuen alde eta 3. puntuaren aurka bozkatu dute; Nafarroako Alderdi Sozialistak, berriz, 1. eta 2. puntuen alde bozkatu du, eta 3. puntuan abstenitu egin da.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen ditu genero-berdintasunaren eta sexu-bestelakotasunaren aldeko zenbait sinboloren aurka Nafarroako hainbat herritan (Antsoainen, Uharten, Atarrabian, Noainen, Ollaranen, Oltza Zendean eta Barañainen, kasu) egindako pintadak, bai eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako konseilariak eta Skolae programa ezartzeaz departamentu horretan arduratzen direnek jasotako mehatxuak ere.

2. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du gure erkidegoan, edo beste edozeinetan, gertatzen den eraso, indarkeria edo jarrera LGTBIfobiko ororekiko arbuioa, eta lan egiteko konpromisoa hartzen du pertsona bakoitza modu oso, berdintasunezko eta askean bizi ahal izanen duen gizarte bat eraikitzeko.

3. Nafarroako Parlamentuak dio Skolae hezkidetza-programa zeharo babesten duela, eta Nafarroako Gobernuak Nafarroako ikastetxe guztietan –publikoetan nahiz itunduetan– hezkidetzaren eta hezkuntza afektibo-sexualaren aldeko apustu irmoa egiten jarraitzearen garrantzia nabarmentzen du”.