Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 5

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Parlamentuak uste du komenigarria dela Gobernuak erabakitasunez jardun dezan hezkuntza laguntzaren premi bereziak dituzten dituzten ikasleak eskolatzen dituen irakaskuntza publikoaren arloan

Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 5ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak uste du komenigarria dela Nafarroako Gobernuak erabakitasunez jardun dezan jatorri soziokultural desberdina izateagatik edo berandu eskolatzeagatik hezkuntza laguntzaren premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituen irakaskuntza publikoaren arloan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aldeko botoa erman dute Unión del Pueblo Navarrok, Nafarroako Alderdi Sozialistak, Nafarroako Alderdi Popularrak eta Izquierda-Ezkerrak; aurkakoa, berriz, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak eta Podemos-Ahal Duguk.

 

Hona adierazpenaren testua:

 

“Nafarroako Parlamentuak uste du komenigarria dela Nafarroako Gobernuak erabakitasunez jardun dezan jatorri soziokultural desberdina izateagatik edo berandu eskolatzeagatik hezkuntza laguntzaren premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituen irakaskuntza publikoaren arloan, baliabide gehigarriak, laguntzak, prozedurak eta aurrerapenak jarriz ikasle guztiak modu egokian eta orekatuan banatuta egon daitezen funts publikoekin sostengatzen diren ikastetxe guztietan".