Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Apirilak 29

Adinekoak Krisiaren Aurka plataformako kideei harrera egin die Parlamentuko Lehendakariak

Egungo finantza-bazterketak adinekoengan eta egoera ahulenean daudenengan dituen ondorioak iraultzeko legeak egiteko beharra planteatu dute

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Adinekoak Krisiaren Aurka plataformaren ordezkari Jesús Suescun (ANAPP), Fernando Viedma (Anapen), Guadalupe Yoldi (UGT) eta Javier Ordóñez (CCOO) hartu ditu gaur bere bulego ofizialean. Zazpi elkartek osatzen duten kolektiboa da.

 

Bilkuran, Fernando Viedmak abian den “finantza-bazterketak” adinekoengan eta egoera ahulenean daudenengan dituen ondorioak azaldu ditu, “ez baitute bankuaren eta Administrazioaren beraren digitalizazio-prozesura egokitzeko behar diren baliabide eta trebetasunik”, eta Nafarroako eta Espainiako gobernuen babesa eskatu du banku publiko alternatibo bat “berreraikitzea” ahalbidetzeko.

 

“Herritar guztiek oinarrizko banku-zerbitzuetarako sarbide egokia dutela bermatu behar dute botere publikoek. Bada garaia gordailuen eta toki-garapenaren banka minorista bat berregiteko, Nafarroako Kutxa edo Banku Publiko batera itzuliz, eta beste kreditu-kooperatiba batzuk edo herritarrentzako zerbitzuak sustatzeko, hala nola Correos edo ICO. Ildo horretatik, pertsonen, familien, profesionalen, autonomoen eta enpresari txikien aldeko legeak egin behar dira. Digitalizazioak ezin du inor atzean utzi”, esan du.

 

Unai Hualdek, bere aldetik, eskerrak eman dizkio Adinekoak Krisiaren Aurka plataformari azalpenengatik eta "inplikazioagatik", eta jakinarazi dio, kolektibo sozial gisa, legebiltzarrean agerraldia egiteko aukera duela, lan-saioa baten bidez, hala iritziz gero.

 

Adinekoak Krisiaren Aurka honakoek osatzen dute: Amona, Anapen, Anapp, Lakarrako Nagusien Elkartea, CCOOko Pentsiodunen Federazioa, UGTko Erretiratu eta Pentsiodunen Batasuna eta Sasoia.