Noiz argitaratua Osteguna, 2014.eko Martxoak 27

Adolfo Suarezen memoriaren aldeko isiltasun minutua

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Alberto Catalanek, parlamentu-saioari hasiera eman dio gaur, iragan 23an zendu zen Espainiako Gobernuko lehendakari ohi “Adolfo Suarezen figura eta haren balioak omendu eta aitortzeko” isiltasun minutu bat eginez.


Aldez aurretik, Catalanek iragan astelehenean Mahaiak eta Eledunen Batzordeak onetsi zuten Adierazpen Instituzionala aipatu du. Honela dio:

“Nafarroako Parlamentuak, Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko lehendakari ohiaren heriotzaren aurrean, nafarren iritzia eta borondatea adieraziz, honakoa adostu du:

1.- Parlamentuaren atsekabea eta doluminak transmititzea Suaren Illana familiari.

2- Adolfo Suarezek espainol guztiek jaso dugun bizikidetasun esparrua definitzen duten demokrazia, ongizatearen estatua eta askatasunen sistema sustatzen eta egonkortzen lagundu zuela onartzea.

3- Suarezen figura nabarmentzea jarrera demokratikoen eredu eta interes komunaren, elkarrizketaren, elkartasunaren eta tolerantziaren defendatzaile gisa, balio horiek parlamentu-erakundearentzat funtsezkoak baitira eta horiek izan behar baitira ordezkari publikoen eta gobernatzaileen jarrera gidatuko dutenak.

4.- Gizartearekin eta erakunde guztiekin bat egitea doluarekin eta omenaldiarekin Suarez lehendakari ohia merezi bezala oroitzeko. Parlamentuaren sarrera nagusian dauden banderak haga erdira jaitsita egongo dira dolu ofizialaren seinale gisa. Martxoaren 27rako deitu den osoko bilkuraren hasieran isiltasun minutu bat gordeko da Suarez oroitu eta omentzeko”.