Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Ekainak 1

Ainhoa Aznarez ASPACEk Zizurren dituen instalazioetan egon da bisitan

Testuradun janariarekin elkarteak egin duen I+G+B lana nabarmendu du lehendakariak, garun paralisia duten pertsonei aukerak zabaltzeko lan egin behar dela nabarmendu du

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza, aste honetan ASPACE NAVARRA elkarteak Zizurren dituen instalazioetan egon da bisitan, Ramón y Cajal eguneko zentroa eta egoitzan eta Virgen de Orreaga ikastetxean.

 

Maria José Aliga, zentroko zuzendaria, Rafael Olleta, zuzendari nagusia eta Luis Antonio Gómara, Aspaceko arduradun nagusia izan dira Lehendakaria bisitan zehar lagundu eta gidatu dutenak, eta haien eskutik ezagutu ahal izan du irabazi asmorik gabeko elkarte honek burutzen duen lana. Garun paralisia eta antzeko gaixotasunak dituzten pertsonen gizarteratzea bilatzen du elkarteak, eta horretarako programa ugari eta zerbitzu pertsonalizatuak dituzte.

 

Ainhoa Aznárezek “testuradun janariarekin Aspacek burutzen duen I+G+B lana” nabarmendu nahi izan du.

 

Urte askotan zehar garun paralisia duten pertsonek irensketarekin duten arazoari irtenbidea bilatzeko saiakerak egin dira, izan ere, pertsona askok murtxikatu eta irensterako orduan arazoak izaten dituzte. Hori dela eta, ASPACE Navarrak diziplinarteko talde bat martxan jarri zuen, logopedak, sukaldariak eta NUPekin batera testuradun menú oso bat garatzeko asmoz, urteko egun guztietan aplikagarria izango dena.

 

Era honetan, Lehendakariak azpimarratu du “pertsona hauen elikadura hobetzea lortu dela, testuradun janari honetan oinarritutako dietak dena daukalako eta ez duelako osagarririk behar. ASPACE zoriondu nahi dut pertsona hauen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzeagatik, izan ere, zenbait elikagai jateari uzteak zentzumenen estimulazioan, eta psikologikiko ere eragiten baitu”.