Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Maiatzak 3

Ainhoa Aznarezek ostiral honetan ‘Lur azpitik lur azaleratuz’ erakusketa inauguratuko du

Bildumak Ezkabako gotorlekuaren historia islatzen du, 1934tik 1945era presondegi gisa eta ondoren, isiltasun hamarkada batzuk geroago, memoria historikoa berreskuratzeko proiektu gisa

Lur azpitik lur azaleratuz erakusketa inauguratuko da ostiral honetan, maiatzak 6, Nafarroako Parlamentuan. Izaera didaktikoa duen bilduma bat da, plastifikatutako 32 oihal taularen bidez Ezkabako Gotorlekuak 1934 eta 1945 urteen bitartean izan zuen prisondegi izaera ezagutzera emateko asmoa duena, eta ondoren, isiltasun hamarkada batzuk geroago, memoria historikoa berreskuratzeko proiektu gisa.

 

Ekitaldia 11:30ean izango da Ganberako Atarian, eta Ainhoa Aznarezek, Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak hitza hartuko du, baita bildumaren egile diren Koldo Pla, Elisa Querejeta eta Lourdes Errastik ere, Txinparta-Fuerte de San Cristóbal, Red de Memoria Colectiva eta Sociedad de Ciencias Aranzadi elkarteetako kideak.