Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Martxoak 3

Amaiurko batailaren 500. urteurrenaren ospakizunei amaiera emango diote larunbat honetan Parlamentuan

Amaiurko batailaren 500. urteurrenaren ospakizunen amaiera ekitaldia egingo dute larunbat honetan, martxoak 4, Nafarroako Parlamentuan.

 

Ekitaldiari (11:00, atalondoan) Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera. Jarraian, Juantxo Agirrek, Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusiak, Amaiur 1522-2022 argazki-liburua eta 1922ko argazki-albumaren faksimilea aurkeztuko ditu eta Iker Ibero ingeniariak Amaiurko gazteluaren 3D birsorkuntza digitala aurkeztuko du. Ixabel Aleman Amaiurreko alkateak hartuko du hitza ekitaldiari amaiera emateko.