Asteazkenean, hilak 23, Patxi Vera Donazar Nafarroako Foru Komunitateko ararteko karguaz jabetuko da Parlamentuan
Ekitaldia 12:00etan hasiko da, Legebiltzarraren egoitzako erakunde aretoan, eta Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak hitz eginen du
Asteazkenean, hilak 23, Patxi Vera Donazar Nafarroako Foru Komunitateko ararteko karguaz jabetuko da Parlamentuan, Javier Enerizen lekua hartuz.
Karguaz jabetzeko ekitaldia 12:00etatik aurrera eginen da Legebiltzarraren egoitzako erakunde aretoan, egitarau honi jarraituz:
Lehendabizi Nafarroako Gorteen ereserkia entzunen da. Gero, Parlamentuko Mahaiko idazkariek gaztelaniaz eta euskaraz irakurriko dute Parlamentuko Osoko Bilkuraren erabakia, Patxi Donazar Vera Foru Komunitateko ararteko izendatzen duena, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen babesarekin.
Jarraian, karguaren zina edo promesa egin eta gero, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak Nafarroako Parlamentuaren intsignia jarriko dio Vera Donazarri.
Ondoren hitzaldi bana eginen dute Patxi Vera Donazarrek eta Unai Hualdek.
Baieztatuta dago han izanen direla María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Ángel Gabilondo Estatuko arartekoa.
Nafarroako Ararteko erakundearen eginkizuna da Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako toki erakundeen jarduna gainbegiratzea, Nafarroako herritarren eskubide eta askatasun publikoak babestu eta hobetzeko. Nafarroako Parlamentuak hautatzen eta izendatzen du, eta hari baino ez dizkio aurkeztu behar bere jarduketen emaitzak.