Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Abenduak 20
Azken erailketa matxistak gaitzesteko elkarretaratzea egin du Parlamentuak
Unai Hualde izan da gaur eguerdian genero-indarkeriagatiko azken hilketak gaitzesteko Nafarroako Parlamentuaren sarreran egindako elkarretaratzearen buru. Hiru emakume eta haur bat erail dituzte azken egunetan Gironan, Kantabrian eta Alacanten.
Bertaratu direnek minutu bateko isilunea gorde dute 39, 40 eta 35 urteko emakumeen eta 11 hilabetetako haurraren oroimenean.
42 dira aurten beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2021 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.124. biktima da honakoa.