Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Maiatzak 17

Azken urteetan Hezkuntza publikoaren alde egin ez dena denbora gutxian egin duela baieztatu du Gobernuak

I-Eren interpelazioari erantzun dio, Programa Akordioa “gai honetan oso argia zela” aipatzen baitu, eta publikoari bultzada emateko beharra aldarrikatzen du kalitate eta berdintasunerako aukera hoberen gisa

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilariak, Maria Solanak, ziurtatu du bere departamentuak “azken urteetan Hezkuntza publikoaren alde egin ez dena denbora gutxian egin duela”.

 

Kontrolerako Osoko Bilkuran Izquierda-Ezkerraren interpelazio bati erantzunez, Maria Solanak legegintzaldi honetan hezkuntza publikoan “inplementatutako aurrerapausoak” nabarmendu ditu, nahiz eta “oraindik egiteke asko dagoen” aitortu duen.

 

Kontseilariak adierazi du “hezkuntza publikoa Gobernu honen lehentasuna zela, dela eta izango dela, eta printzipio adierazpen batetik haratago, egunero erakusten dugu kudeaketan. Mugitzen gaituena hezkuntza publikoa da”.

 

Maria Solanak adierazi du departamentuak “aurreikuspenekin lan egiten duena, egiten dena ikustarazi nahi duela, eskaintza handitu duela, Lanbide Heziketan 20 ziklo berri daudela eta gela bakoitzeko ratioak gutxitu dituela, eskola publikoaren kalitatea bermatzen duten aurrerapenak”.

 

Gainera, kontseilariak adierazi du “departamentua ikastetxeen eraikuntzen eredu aldaketari aurre egiten ari dela” bi zentzutan. “Alde batetik, klima aldaketarekin sentsibilizatuta, espazio berriak energetikoki eraginkorragoak izan daitezen. Eta bestetik, metodologia berrien ildoan. Eskema arkitektoniko berriekin irakaskuntzaren kontzeptu berriei erantzun nahi zaie”.

 

Marisa de Simónek (Izquierda-Ezkerra) uste du departamentuak “ez diola behar lukeen bultzada eman eskola publikoaren garapenari” eta baieztatu du “programa akordioa oso zehatza zela zentzu honetan. Gelditzen den legegintzaldian beharrezkoa da guztiz eskola publikoari bultzada ematea, ikaslegoari kalitatea eta aukera berdintasuna bermatzeko aukera hoberen gisa”.

 

Marisa de Simonek oroitarazi du aurreko Gobernuek “irakaskuntza pribatua gailendu duten politikak martxan jarri dituztela, familien ikastetxea aukeratzeko askatasunaren aitzakiarekin. Eskola publikoak gizarteak zituen behar guztiei aurre egin die, baina urteetan zehar utzikeria jasan du”.

 

Jarraian, aitortu du “hiru urte hauetan hobekuntzak izan direla, azpiegiturei dagokienez, aniztasunaren tratamenduari dagokionez, enplegu eskaintza publikoan, baina euren ikuspegitik ez da nahikoa”.

 

Iñaki Iriartek (UPN) ohartarazi du zenbait taldek hezkuntza publikoarengatik duten interesa “estrategia bat dela gustatzen ez zaizkien eduki batzuk kentzeko eta beste batzuk inposatzeko”. Era honetan, nabarmendu du “ez dela publikoaren eta hitzartutakoaren arteko borroka bat”, baizik eta ulertze kontua, familia batzuek eskola publikoa hautatzen dutela eta beste batzuen itunpekoa.

 

Isabel Aranburuk (Geroa Bai) iritzi du eskola publikoak “pribatuaren gaineko lehentasuna izan behar duela”, nahiz eta horrek ez duen esan nahi itunpekoaren “aurka” daudela. “Ez ginateke justuak izango itunpeko ikastetxe batzuek Nafarroako hezkuntza sisteman izan duten papera aitortuko ez bagenu, baina diru publikoaz ari gara eta diru horrekin eskola publikoak dauka lehentasuna”.

 

Esther Korresek (EH Bildu) uste du erkidego honetan eskola publikoari bultzada ematen ari zaiola, baina “aurrera jarraitzeko” deia luzatu du, batez ere eskolatze araudia bezalako arloetan.

 

Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu) IEren planteamenduarekin bat etorri da guztiz, eta nabarmendu du bere alderdiari arlo honetan egindako aurrerapenak ez zaizkiola nahikoak iruditzen. “Zenbait arlotan apur bat berandu gabiltza”.

 

Carlos Gimenok (PSN) ez du bat egin kontseilariak azaldutakoarekin, uste baitu “atzerapausoak” eman direla eta Gobernu honekin eskola pribatua “urrezko eskola” bihurtu dela.

 

Javier Garcíak (PPN) egungo Foru Gobernuak esparru honetan sortu duen “ziurgabetasuna” salatu du, eta “erronka eta diskurtso askoren” ausentzia nabarmendu du. Era honetan, ziurtatu du alderdi popularrak hezkuntza sistema “egonkor” baten alde lanean jarraituko duela.