Batzorde Iraunkorraren bilkura, 2019ko ekainaren 19an
Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak gaur, ostirala, ekainak 14, eginiko bilkuran hartutako erabakiak
Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak bilkura egin du gaur –ostirala, ekainak 14–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu ditu:
- Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak aho batez baliozkotu du Bakarrik dauden adingabe atzerritarren etorrerari erantzuteko kreditu-gehigarria ematen duen ekainaren 12ko 3/2019 Foru Lege-dekretua. Foru Lege-dekretua aurkezteko, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako jarduneko lehendakariorde Miguel Laparra Navarro agertu da Batzorde Iraunkorrean.
- Batzorde Iraunkorrak jasotzat eman ditu ondotik doazen gai hauek:
- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2019ko ekainaren 4koa, zeinaren bidez luzatu baita honi buruzko irizpena emateko epea: “Nafarroako Gobernuko Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari atxikitako Nafarroako Estatistika Institutuak onetsitako 2018ko bizi-baldintzei buruzko gizarte-inkesta antolatzea eta biltzea, grabatzea, kodetzea, araztea eta balioztatzea prozedura irekiaren bidez kontratatzeko administrazio klausula partikularren orriko 8. klausulak legezkotasuna ustez urratu izana”.
- Nafarroako Kontseiluaren 23/2019 irizpena, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legeari buruzkoa.
- Nafarroako Kontseiluaren 24/2019 irizpena, zeinaren bidez argitzen baita ea ordenamendu juridiko indardunaren eta konstituzio-multzoaren araberakoa den 251/1993 Legegintzako Foru-dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina aldatzen duen Foru Lege proposamena.
- 2018an emandako abalei eta abalatutako kopuruei buruz Nafarroako Gobernuak igorritako informazioa.
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak 2019ko urtarrilean, otsailean eta martxoan sartu baitziren erregistroan.
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak 2019ko apirilean sartu baitziren erregistroan.
- Nafarroako Kontseiluari buruzko 2018ko fiskalizazio txostena. Kontuen Ganberak aurkeztu du.
- 2019ko apirilaren 3an, 10ean, 17an, 25ean eta 30ean eta maiatzaren 8an eta 15ean egindako Gobernu Kontseiluaren bilkuretan hartutako erabakiak.
- Konstituzio Auzitegiaren epaia, 1632-2018 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko arazoari buruzkoa. Arazoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Auzitegiak planteatu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legearen xedapen iragankor bakarraren 4. apartatuta dela-eta.
- Nafarroako Kontseiluaren 2013ko oroitidazkia.
- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, Nafarroako Zerga Ogasunaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien artekoa, fakturazio- eta kobrantza-sistemak kontrolatzeko tresnak aztertu eta ezartzeko Ticketbal/TicketsiBai Proiektua garatzekoa. Diputatuen Kongresuak igorri du.
- Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren ebazpena, Mikel Buil Garcíak, María Teresa Sáez Barraok eta Ainhoa Aznárez Igarzak aurkeztutako 387/2018 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainekoa.
- Nafarroako Parlamentuaren 2018ko kontuak.
- Batzorde Iraunkorrak onetsi egin ditu eserlekuen banaketa (zeina ohar honi erantsita baitoa) eta zin egiteko formulak (SÍ, JURO; SÍ, PROMETO; BAI, ZIN DAGIT; BAI, HITZEMATEN DUT), Legebiltzarra eratzeko heldu den ekainaren 19an eginen den bilkurarako.
- Batzorde Iraunkorrak onetsi egin ditu Nafarroako Parlamentuaren hamargarren legegintzaldia eratzeko bilkurako protokoloari buruzko proposamenak; halatan, besteak beste, baimena eman da Iruñeko katedraleko musika-kaperak Nafarroako ereserkia jo dezan, eta gonbidatuen zerrenda ere onetsi da.
- Batzorde Iraunkorrak onetsi egin du IX. Legegintzaldia bukatu zenetik Parlamentuak egindako jarduketei buruzko txostena.